Ala, denok batera…
“Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
eguzki-plakak jartzera.
Aditu duenean
Jesusen adopzioarena
lasterka etorri da
blog-ean berri ematera.
Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Txino bat eskuetan duela
eserita dago
kapoiak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin”.
Esajeratuegia eta tokiz kanpo dagoela txinoaren aipamena? Ba, hemen nire proposamena: Zergatik ez duzu zuk Olentzeroren kantaren bertsio hobeago bat egiten? Zeren gainean? Sanz, lesbianismoa, IPod-a, turroia,… nahi duzunaren gainean, jakina. Oraintxe bertan buruan bueltako duzun horren gainean adibidez…
Hala ere, bertsioa bidali 🙂 edo ez bidalita ere 🙁 2007. urtea aurtengoa bezain ona, behintzat, izan dadila opa dizut.
Ez dezala Google-k esan-gero ez duela aurkitzen “Gabon-izpiriturik” euskal blogosferan!
Ah! oinarrizko kantaren hitzak hemen.
Epa Goio!
Ia aurkitzen dudan, baina Algortako Olentzero Batzordeak ez zuen abesten “gaur egungo” Olentzeroren abestia. Beste abesti bat geneukan. Auskalo non dagoen, baina aurkitzen badut idatziko dut!
Urte BarriGon!
Olentzero politosikomanoa
” Horra! Horra!
gure Olentzero!
txino bat hortzetan duela
eserita dago
kosto ta koka baditu
pastilatxoekin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin”.
Olentzero BECen oposaketetan
“Olentzero joan zaigu
Udal Euskaltegira
intentzioarekin
Osakidetzan sartzera,
aditu duenean
euskara erabiltzeko dela
lasterka etorri da
erdara egitera”
Olentzero joan zaigu
negutegietara lanera
intentzioarekin
marrubi batzera.
Aditu duenean
soldata eskasarena
izorratu egin da
bestela ez du lana.
Horra! Horra!
Gure Olentzero!
marrubia eskuetan duela
lanean dago
patatak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar afaltzeko
lankideekin”
Proposatutako gaiari tiraka…
Olentzero eta arreba lesbiana
“Olentzero joan zaigu
arrebaren etxera
intentziorekin
haren nobia ezagutzera
aditu duenean
Jesus adoptatu dutela
lasterka etorri da
lorak erostera!
Horra, horra…”
Olentzero borroazalea
Olentzero joan zaigu
mendira borrokatzera
intentzioarekin Euskadi askatzera
aditu duenean
“su-eten iraunkorra”
lasterka etorrida
autobus erretzera.
Horra! Horra!…”
Akatualitate handiko bertsioa, eh?
Debagoieneko Olentzero
Olentzero fan zaigu
formigal aldera
koperatibetako
sosak gastatzera
aditu duenian
denak han daudela
traje berria atera
ta eskiatzera
Horra, horra autokarabana
erosi berria ta, superguaiena da
berdin forro polarra, berdin snow-boarda
polita eta merkea Eroskikoa da.
Hator, hator Alto Debara
kooperatiban lan eitera
gabon gaua ospatutzeko
ordu estra batzuk sartzera
ikusiko duk dirua gainezka
tetrabrick poz atseginez.
Eragiok neska kateko labadorari.
piezak atera artian, piezak atera artian
txipli txapla pun!
Aktualitate handiagoko bertsioa, e?