Graffitiaurrea

Azken aste hauetan aurkitu ditudan aztarna hauek ez dira Iruña-Veleiakoak bezain zaharrak (ala bai?) baina, ala eta guztiz ere, interestxoa badutela uste dut.

Aurreko aroetatik geratzen diren lekuko solte batzuk dira bildutako eskulan hauek. Graffitiaurreko aztarnak.

Gehienak, brotxa eta pintura erabiltzen ziren sasoikoak dira, orduan, oraindik, graffitiren globalizazioa munduan zehar zabaldu barik zegoen.

Banan-banan…
 EAJ

Bai Estatutuari (EAJ-PNV)
Orain 26 bat urte EAJko kideek Gernikako Estatutuaren alde egindako murala da. Soraluzetik Maltzagarako bidean dago, erreka kontran, hementxe, gutxi gorabehera.

EE-2
EE-EuE

EE (Euskadiko Ezkerra) eta EuE (Euskal Ezkerra)
Euskadiko Ezkerraren eta Euskal Ezkerraren logoak, desagertzear. Durangotik Bilborako bidean, N-634an, dago aztarnategi hau. 15-20 bat urte izango dituzte pintada hauek. Hemen-edo dago. Txabolak ez duela luze iraungo argi dago.


EuE

EuE (Euskal Ezkerra)

Nahiko ondo mantendu da pintada hau. PSOEk Euskadiko Ezkerra xurgatu zuenean ados ez zeundenak sortutako alderdia zen Euskal Ezkerra. Geroago, EArekin ibili ziren koalizioan. Pintada hau ere, N-634an dago, Erletxeko biribilaren ondo-ondoan, hemen hain zuzen.

HASI

HASI (Herriko Abertzale Sozialista Iraultzailea)
Basikoagoa da hurrengo hau, spray-a hartu eta alderdiaren izena idatzi. Hain dago ondo kontserbatuta atzo gauen eginda dagoela ematen duela. Herri Batasunaren hasierako alderdietako bat zen HASI. 30 bat urte izango ditu pintada honek. Hemen dago.

Gipuzkoan, Maltzaga-Elgoibar bidean Espainiako Konstituzioaren kontrako beste bat ere banuen kontrolpean baina, argazkia egitera joan orduko, ezabatuta. Pena.

Askoz gehiago egongo dira hortik zehar…  Horrelakoak -eta zuek ezagutzen dituzuen  beste horiek- gorde beharko genituzke. Gure historiaren zatiak dira, eta behin borratuz gero, agur.

Polita (?) izango litzateke 3000. urtean (?!) halakoak, oraindik, denon bistan egotea…

Pintaden geo-kokapena, Tagzania-rekin eginda dago eta, argazkiak, “pintadak” etiketarekin Flickr-en gordeta geratu dira.

4 iruzkin “Graffitiaurrea” bidalketan

  1. xa2er

    Nire blogean dudana ere ez dek makala.

    Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak ere aurtengo abuztuan Beasaingo partean egindakoa dezute ikusgai.

    2005eko udazkenean Orozko aldean, Bizkaian, 1977ko Aberri Egunera dei egiten zuen murala aurkitu nuen eta argazkia atera ere bai. Aurkitzen dudanean zintzilikatuko dut.

    Zure blogean goiko argazkiak enlazatu nahi badituzu, inongo arazorik, Creative Commons, badakizu 😉

    Orain, hausnarketa eta desafio irekia blogari orori:

    Abuztuan Lazkaoko Beneditarren komentuan bertako artxibero den Juan Jose Agirreri paper, kartel eta dokumentazio zaharra eraman nizkion aitzakiarekin luze ta zabal bere lanaz jardun ginen. Bera egiten ari den lana paperezko soportean dauden dokumentuetara mugaturik duela aipatu nion (gizonak nahiko egiten du) eta Euskal Herriko errealitate politiko-sozial-kultura ez dela horretara mugatzen esan nion. Alegia, beste soporteeetan sorturiko materiala gordetzen duen galdetu nion, kamisetak adibidez, ta berak ezetz esan zidan, ez baidu lekurik.

    Blog honetan hainbat mural batzen dituzte argazkiak daude ikusgai baina ez dira denak.

    Juan Jose Agirrek egiten duen lanak Interneten jarraipena izan beharko zuelakoan nago. Azti, blog honetan mural eta graffitien bildumak ere beraien bertsioa izan behako lukete Interneten. Nola? Ez dakit, akaso espreski prestaturiko weborri batekin, non edozeinek bere argazkiak bidaltzea izango luken, geolokalizatu, deskribapen bat  idatzi…  imaginazioak  ematen duena.

    Tajuzko weborrien garapenaz arrastorik ez dut, blog xixtrin bat besterik ez, eta hau pertsona soil baten lana baino, modu zabal eta komunitarioan egin beharreko lana litzake.

    Hasi dadila brainstorminga.
     

    Erantzun

Utzi erantzuna Gari(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude