Birus estralurtarra

Graziosoa iruditu zait Osakidetzak egin duen Gripearen kontrako txertoaren publizitate kanpaina.

 gripejg8
 
Badute iragarkiek, retro-kataklismo itxura polit bat. Orson Wells-en “Munduen gerra”k kaleetan sortutako kaosaren parodiaren estilora baina, inbasio barik, gaixotasun kutsakor larri batek eraginda-edo…

Kartelak ikusita, ez dakizu, datorkizuna gripea den ala Ed Wood-en espazio-ontziren batean Venustik etorritako birus, edo bakteria, edo ez dakit zer, baina oso-oso arriskutsua izan behar duen zer edo zer…

Onartu behar dut nahiko argi zegoela, eta, hala ere, kostatu zaidala ulertzea. Hemengo luzeak eta  aipamen hauek irakurtzeak lagundu didate ikusten, benetan, zer zen zetorkiguna… tan-ta-ta-txan…
 logo_ukan_236x268
Telebistan ikusi nuen Ukan birusarena eta, ez dakit erdaldunen osasunaren egoeran zein ondorio izango duen, baina, euskaldunok, uste dut, guztiz akojonatuta gaudela panpina beldurgarri horrekin aurrez-aurrez topo egitearen ideia hutsarekin…

Jabetu egoeraren dramatismoaz. Kaletik zoaz paseoan, normal, eta derrepente, panpina arraro hori agertzen da zure aurrean…  begira dago eta besoak zabal-zabalik ditu zuri besarkada super-handi eta mega-alai bat emateko gertu, han, denon aurrean…
Mutila,beldurtuta
 
Traumatikoa izan behar du, derrigorrez. Argi ibili,  abenduaren hasieran birusa berriro ibiliko da kaleetan zehar… eskerrak, kontrako txertoaren kanpainari!
 
MONTAJEA

7 iruzkin “Birus estralurtarra” bidalketan

  1. iturri

    Euskararen Eguna den honetan, REko “Más que palabras” irratsaioa
    Kursaal-etik egin dute. Bertan, gala bat antolatu baitu Jaurlaritzak.

    Jende ezberdina elkarrizketatu du Vizcaínok, tartean Jorge Giménez
    Bech, Editore Elkarteko lehendakaria. Giménezek esan du Ukan-en talde
    kreatiboan Anjel Lertxundi eta Antton Olariaga egon direla.

    Harri eta zur geratu naiz.

    Erantzun
  2. Joxe Aranzabal

    Bada niri ez zait bat ere gustatu kanpaina hori Ukan birusarena: indartu egiten du ustea euskara zerbait arraroa dela, gaixotasun kontuekin lotzen du euskara, ezin naiz inola ere identifikatu zomorro horrekin, eta mezua mozoloa iruditzen zait, nahiz eta kanpainarako izen handiko pertsonak fitxatu dituzten. Ez zait gustatu eta atzeraka eragin nau.

    Erantzun
  3. Luistxo

    Eibartarrak zerrendan batek kontatzen duenez,
    euskararen nazioarteko egun horretan, Radio Euskadin Jorge Gimenez editoreak
    esan omen zuen, bera, Anjel Lertxundi idazlea eta Antton Olariaga marrazkilaria egon zirela
    kanpaina honen talde kreatiboan.

    Ez dut uste pertsona hauen kalitate dudabakoak kanpaina salbatzen duenik.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude