Konponbidea

Gauzak zailduz doaz, 20 urteren buruan ez da paperezko egunkaririk egongo diseinatzeko, trineoetarako ardi-izoztuen eranskailuak saltzearen negozioa ez doa batere ondo eta, gainetik, onartu egin beharko dut iragarpenak egitetik ez naizela aberastuko…

Aurreko baten Euskaltel-Orange afera dela eta aurreikusi nuen Euskaltel, diseinu aldetik, pieza mugitu beharrean zegoela… bale, horraino asmatu nuen baina, gaineratu nuen laranja kolorea alde batera utzi beharko zutela… eta, kendu dute Orangerekin hainbeste gerturatzen zen hondo laranja eta letra zuri horiek baina, kolore laranjarekin aurrera egingo dutela argi utzi dute…
EuskaltelBerri

Marka berria dela-eta egun gutxian gauza askotxo entzun dut:

  • Messenger-aren tximeletarekin antza handiegia duela…
  • Ea zer ikusi duen tximeleta batek telefonia konpainia batekin, bizirik geratzen zen azkena, antenen erradiazioaz hil zenean…
  • Ea zergatik kendu duten marka zaharren bolatxo polit haiek (zer ziren, portzierto?).
  • Ez zertara datorren “k” handi hori…

Euskaltelek, beste batzuk ez bezala, ulertu du garai berri baten aurrean gaudela eta horretara egokitzea erabaki du: marka berria, asmo berriak, eta beste edozerekin (tarifak merketu, zerbitzua hobetu…)  hasi aurretik, antzinako galderari erantzutea erabaki du: “Zer eskatzen du herriak?”, eta bezerok erakartzeko konponketaren aldeko keinua egitea erabaki du.

Euskaltel-K

Iruzkin bat “Konponbidea” bidalketan

  1. Asier

    Guk ere izan genuen Euskaltel vs Orange aferari buruzko eztabaida geurean. Nik porra antzeko bat egitea proposatu nuen, bakoitzak gustuko kolorea aukeratu eta irabazleak bizitza osorako kontratua irabaziko luke, deiak %50 merkeago. Eztabaidak luze jo zuen baina, eta azkenean konturatu ginen koloreak ez duela inongo garrantzirik, eta filosofia horrekin azaldu beharko zela Euskaltel berria publikoaren aurrean.

    Telefono konpainiaren azken aurreko kanpainan erabiltzen zen leloa “Ez da logikoa” izanik, estrategiak ageriko zentzua galdu beharko lukela iruditu zitzaigun. Alegia, bi ildo logikoak (kolore berria aukeratu edo laranja mantendu) popatik hartzera bidali eta jarrera lotsagabea azalduz: “guri koloreak bost ajola!”

    Are gehiago, hona Euskaltelen kanpaina berria: Euskaltel zuregatik denez, zuk zeuk aukera ezazu gustuko duzun kolorea. Euskadik ostarkuak bezainbeste kolore ditu eta.

    Erauzkin berari eskutitza idaztekotan egon ginen; euforiaren gorenean geudela ordea Yoigo aurkeztu zuten. Akabo ilusioak; edozelan ere konturatu gara gu ere bagarela zerbaitetarako gai.

    Euskaltelen logo berria asko gustatu zait, hala ere indarra galdu duela uste dut, Orange erraldoiaren aurrean kokildu izan balitz bezala. Haatik, hobe saguen burua izan…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude