Herrimina negozio Artikoan

Garbi geratu da prentsa-kiosko-iglu bat jartzea Artikoan ez dela  oso negozio ona izango 2050. urtean…

Zenbat euskaldun biziko ote dira han? Has gaitezen eurekin pentsatzen. Zergatik ez identifikagarri bat gure komunitateko kideek izotz-motoetan jarri dezaten? Kataklismoaren aurreko Euskal Herria zelakoa zen gogoratzen lagunduko dien zerbait? Artikoko gau luzeetan gure sustraietara jotzeko balioko dien amets-bidea… bai, gure ardi latxa! zein bestela?
ArdiaHilda
Internazionalista jarrita ere sekulako posibilitateak ditu gainera, hor daude astoa, zezena, behia, elur-oreina… mmmmm

2 iruzkin “Herrimina negozio Artikoan” bidalketan

  1. Goio Telletxea

    Ardi latxa izoztua!! Arranopola!
    Haren ordez, pinguino artaldeak zainduko ote genituzke? Pinguino Arktiar gazta labeldunak ekoiztuko? Pinguino bat ordea, nola demontre jeizten da? Zer aurpegi jarriko lukete pinguinoek ez badira mamiferoak? Artzaiak (ardi zainak) izan beharrean Pinguitzaiak izango ginateke? Arktikoan gaudela eta “ardi” izenaz morriƱa sartu eta “arktiak” deituko genieke pinguionei? Bordaren ordez iglua eta eskimal aurpegiz jeikiko ginateke egunero. Otsoaren beldur egon beharrean hartza zuriaren beldur egon behar. Ene! Ene! Hau bizitza latza!! kar kar!!

    Portzierto, orain gutxi Tenerifen egona naiz, eta hemen ardi latxa eranskinetan hedatu den bezala, han hauntza dute.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude