Laranjatik, laranjara

Arrazoi osoa du TeknoSexua Jn.-k. Azkenean,
zoratuko gara. Hainbeste “betiko tokian”, “betiko
zenbakia”, “betiko zerbitzu ona”…

Batzuk, “betidanik zerbitzua eman izan
dutenak” 1414 zenbakian aurkituko ditugula diote, besteek, “beti
bezala” 1717an daudela… eta total, erabiltzaileok, erdian, ezin esan
zein enpresaren garen bezero!

Oraingoz, hori bai, segurtasunez esan
dezakegun gauza bakarra zera da: gure telefonia konpainiaren markaren kolore
korporatiboa laranja izango dela. Kasualitatea da gero! Hori bai, laranja kolorea
Euskaltelen laranja izango den ala Orangeren laranja izango den jakin ez…

Erronka handia Euskaltelena. Marka baten balio
handienetarikoak nortasuna eta besteetatik desberdintzea badira, jai dute
hainbeste laranjarekin. Ezingo diote eskatu bada nazioartekoa enpresa bati, eta
gainetik Orange izena duena, bere kolorea, derrepente, alde batera uztea, ala?

Ematen du Euskalteleri tokatuko zaiola  mugitzea. Hala ere, aldaketarekin dena da
irabazia: lehiakide gogaikarria bilakatu den enpresarengandik desberdinduko
dira, eta aldi berean, ezusteko egoerei aurre egiteko gauza direla argi utziko
dute.. guk ere, badugu zer irabazi, hasteko, bakea izango dugu kamiseta
laranjen enpatxuarekin!

Hurrengoa, oso-oso originala, akaso, ez da
izango baina, hasiera bat izan daiteke…

EuskaltelBertsioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude