Ez dut sarrerarik egingo eta harira joango naiz, hala ere, nahi izanez gero gai honen gaineko bertsio osoago bat hemen duzue.
Laburrera joko dut:
- Endesa-k iragarki sorta bat egin zuen ingelesezko “on” hitzarekin gaztelerazko hitzetara ekarrita.
- Gas Natural enpresak epaitegietara jotzen du esanez, “on” hori, “no” subliminal bat besterik ez dela, hau da, beraien erosketa proposamenari “Ez” esateko modu ezkutua.
- Epaiek, gauza hobeagorik egiteko ez daukatenez, kontu guzti honen gaineko azken erabakia prestatzen ari dira.
- Endesak, publizitate kanpainarekin jarraitzen du.
Orain, bigarren zatia:
- E.ON enpresa alemaniarrak Endesa erosi nahi du, eta gainera, prezio handiagoa ordaintzeko gertu dago.
- Endesaren “E” + “On”, kanpainarena = E.ON
- “Begira, guk esaten genuena. Dena aurretik prestatuta zegoen” diote, Gas Naturalekoek…
Eta, bukatzeko…
Orduan, eta teoria subliminal-paranoidearekin jarraituta, zer lortu nahi izan du Euskadi Gaztea irratiak bere lelo mitikoarekin, hots, Euskadi Gaztea: Seinale On … Garbi uztea, irrati moderno eta ona zela, ala, “Euskadi Gaztea: noooooooo, mesedez!” munduari oihukatzea?
Beno, gauza bat oso garbi dago, Euskadi Gazteak lehenago, eta gainera, askoz erabilera hobeagoa eta kontzeptu aldetik egokiagoa egin zuen ingelesezko “on” eta euskarazko “on” uztartuta.
Benetako hitz joko polita lortu zuten, konparantza barik “DimensiÓN” eta “RetribuciÓN” zatar horiekin…. gero, jakina, beste kontu bat da publizitatean saltzen dena eta programazioaren errealitatea…
Orain konturatu naiz, akaso, Euskadi Gazteakoek ere aurrikusi zuten EON enpresaren jokaldia… “Euskadi Gaztea: Seinal eon…
Kaixo, Goio:
Gaur jakinarazi dutenak misterio gehiago ematen dio Endesa-E.on katramilari.
Sinesgarritasun apur bat behintzat ematen du iragarkien konparaketak.
Segi fin.
Aupa, Iñigo
Bai, kusiosoa da gertatzen ari den guzti hau, baina hala ere nik jarraitzen dut sinesten kasualitata izan dela…inuxentegia izango naiz, akaso..
Eskerrik asko, informazioagatik..