Publizitate-gripea, azaletan

Aurreko batean, aipatu genuen publizitatean ematen ari diren nobedadeak eta, adibide aipagarrienen artean, egunkarien azalak goitik behera enpresa baten kolore korporatiboekin margotzearena ikusi genuen.

Ba, kontu hauek, (hegazti-gripea bezala?) kutsagarriak izaten dira. Bat hasi, eta gero, besteak, atzetik etortzen dira…

Begira, aurretik ezagutzen genituen Indiako gas konpainia batek tintatutako berde koloreko azal hauek…

edo, herrialde berdinean jarraituta, Orri Horien konpainiak The Herald egunkariarekin egindako tratua…

Ez dut alarmista izan nahi, baina, gero eta gertuago dago! Hirugarren munduan hasi, baina, dagoeneko Portugalen eman dira lehenengo kasuak, telefonia konpainiaren publizitate urdin hauek erakusten duten bezala…

Ni, egia esan, desiratzen nago, gure artean, kutsatuko den lehena nor izango den jakiteko… izan ere, izurrite guztiekin gertatzen den bezala, denbora eta diru kontua besterik ez da izango.

2 iruzkin “Publizitate-gripea, azaletan” bidalketan

  1. Goio Arana

    Goienkaria, lehena? ez dut uste…

    Nire iragarpena:
    Espainian, lehena egiten, Marca izango da. Euskal Herrian, horrelakoren bat proposatzen lehena, Euskaltel…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude