Imagintzen dut, honez gero aspertuta egongo zaretela Zarzuelak ateratako argazki fotomontajeaz hitz egiten. Ondo da. Laburra izango naiz…
Gai honen gainean, denetako komentarioak entzun izan dira, baina, batzuk barre egin eta sorkuntza bultzatzeko ere erabili izan dute argazki lotsagarri hura.
Oso ideia polita izan zuten Milinkitos webgunean, bertan, jaso dute jendeak bidalitako bertsioak… bertsio batzuk, behintzat, nik ere bidali nien nirea baina, itxura baten, fuertetxo samar iruditu zitzaien….
Nik egindako proposamenean, hainbeste barre eragin didan Moshzilla da protagonista. Garbi utzi izan nahi du, neska gaizto honek, monarkiaz duen iritzia….
The English Cemetery-n , berriz, atera zen argazkia… ikusten den moduan, lagun honek ez du erreparo arrastorik ere izan montaje gillotinatzaile hau ateratzeko. Merezi zuen berak “esklusiba”, trebea da, benetan, Moshzilla eta estiloko bitxikeriak aurkitzen eta konpartitzen.
Ba al daki inork Moshilla hori nondik datorren? Alde guztietan ikusten dut, baina nondik hartu dute argazki bilurgarri hori?
Nik, goian agertzenden helbidean ikusi nuen lehenengo aldiz Moshilla. Besterik ez dakit.
Moshilla ez, Moshzilla da goitizen hori. Moshzilla bilatuta Interneten, gauza mordoa.
Egia da, gaizki zegoen idatzita! Izena ondo jarriz gero gauza mordoa dago interneten.
Post-ean ere zuzenduko dut.
Mila esker.