Carrefour. Aitorpena

Ez dakit, zehatz, noiz ikusi nuen Carrefour-en marka lehenengo aldiz, Baiona inguruan izan zela uste dut eta erraz pasatuko ziren 20 urte ordutik hona…

…. orain, aitorpena: hiru egun dela ulertu dut logoa! Etzanda nengoen hipermerkatu bateko iragarkia begiratzen eta, bat-batean, argia ikusi nuen!

Askotan galdetu izan diot neure buruari nola demontre, horrelako multinazional indartsu eta ahaltsu batek eduki dezakeen hain logo eskasa: alde batetik, gezi gorri hori ezkerreruntz begira, eta bestetik, gezi urdin barroko samar hori, borrokan, eskubiruntz tiraka…. oso kontraesankor eta zentzugabea iruditzen zitzaidan; batez ere, gezi urdina ikusten nuen zaharkitua, zaila eta bereziki gorrotagarria.

Jode! ia bizitza erdi eman behar izan dut karratu erdi-gorri erdi-urdin horretan “C” hizki bat “gordeta” dagoela ikusteko! eta, akaso txarrena, 20 urte eta gero, orain, kostatu egiten zait “nire” geziak berriro ikustea, hain dago zuri koloreko “C” zatar hori, derrepente, presente!

Internetera jo dut erantzun psikologikoaren bila, eta kasualitatez, Madame eta Monsieur Carrefour bikotearen argazki zahar hau aurkitu dut, bertan, senar-emazteak agertzen dira, liluratura, irabazitako lehenengo milioiarekin erositako lorontzi ederrari begira…

Beldurgarri da, 20 urte! Oraindik harrituta nago aurkikuntzarekin… eta zuk, zer ikusten zenuen ikurrari begiratzerakoan?

15 iruzkin “Carrefour. Aitorpena” bidalketan

  1. Gorka

    Ba egia esan nik ere gaur arte ez dut sekula logotipo hori ulertu eta irudi gisa ere ez zait sekula aproposa iruditu, gaur da “dena” ulertzen dudan eguna, baina arazo berri bat suertatu zait oraingoan, ditxosozko “C”-a ezin dut orain begi bistatik kendu, formak ikustea ere zaila suertatzen zait, hau da paradoxa, itsu sentitzetik itsutzera.

    Erantzun
  2. Aran

    Nik ere “C”-a aurkitu dut. Orain arte arrain bat edo antzeko zerbait zela pentsatzen nuen baina…C barroko hori ikusten dut. Benetan txundigarria!

    Erantzun
  3. Juanjo

    Nolako sorpresa! Orain arte inoiz ez dut C-rik ikusi logo horretan.

    Oso gaizki eginda dago logo hori hainbest buelta eman barhar bazaio ulertzeko…

    Nik, es dut 20 urte eman behar izan C “sekretua” aurkitzeko baina, hamar bai!

    Erantzun
  4. L. de F.

    Gustura irakurtzen ditut zure mezuak eta Carrefourrena oso “argigarria” begitandu zait. Segi horrela. Hori bai, parre egin dut supermekatuaren lurrean logotipoei begira zu etzanik imaginatzea. Bertzalde, ohartu zara frantziartasunaren koloreak zein maisuki erabiltzen dituen logoak?

    Erantzun
  5. Teketen

    Niri alderantziz, gezi barrokoa ezta sumatu ere, beti “C” hori ikusi izan dut.
    “C” eta geziez gain zure textua irakurtzean “gorria ezkerreruntz” “urdina eskubiruntz eta barrokoa(atzerakoia)”, historiako zenbait pasarte datozkit burura. Carrefourrek zein alde aukeratu duen denok jakingo dugu jada 😛

    Erantzun
  6. Miguel - Processblack

    Nik biak ikusi ditut beti… “C” eta fletxak… Baina hori bai, inoiz ez dut ulertu, zergatik ez zuten koloreak aldatu? Ezkerrekoa urdina eta eskubikoa, gorria.

    Fletxa gorria pisu gehiegi dauka, atzera seinalatzen duela dirudi…

    Erantzun
  7. Etiam

    Hala ere, behin ikusi ezkero gero betiko sartzen zaizu buruan eta zaila egiten da sinestea aurretik ikusi ez izana.

    Antzerako zerbait gertatu zitzaidan neri beste logo honekin. Elgoibarko Izarra Kultur Elkartearen logoa da.

    Zer ikusten duzue zuek hor?

    Ni hain nabaria zelakoan nengoen! Aurtengo jaietan txosna ipini zaban elkarteak eta inkesta egiten aritu nitzan. Emaitzak ez ziren nik nahi adina onak izan. Jaietan geundela eta zerbezei bota behar al diot kulpa?

    Erantzun
  8. Petrus

    Oso ona Carrefour logoarena.
    Uste dut konturatua nengoela C-arekin baina bai, efektoa txundigarria izaten da: normalean edo bata edo bestea ikusten duzu baina behin bestaldea erakusten dizutenean zaila da aurrekoaz gogoratzea. Koloreena ez nuen lotu baina datu klabea da, gabatxoen nazionalismoa. Berdin gertatzen da IKEAren logo ustezko neutroarekin: bandera suediarraren koloreak ditu (azula ta horia). Orain urte asko lagun batek galdetu zidan ea zer ikusten nuen FAGOR-en logoan. Nik esan nion beti ikusi izan dudala Fagor berbako “F”aren marra biak bola gorrian sartzen… bere erantzuna: “Joder!, mundu guztiak gauza bera esaten dit ta nik ez nuen ikusten!”. Ta tipoak tuntunetik gutxi du, e? Izan ere, mundua ez dugu ikusten den bezalakoa, geu garen bezalakoak baizik. Antioju kontua.

    Erantzun
  9. Goio Arana

    Ikusten dut, Carrefour-en kasuan, gehienok ni bezala bi irakurketa posibleen artean bakarra egiko gauza izan garela… norena da honen “erantzukizuna”, gurea? diseinugilearena?

    Carrefour-en kasu konkretu honetan, “erantzukizuna” nik diseinugilearena dela esango nuke. Ez dago ondo soluzionatuta fondo-forma arazo hori, eta txarrena, samurren (?) egiten den lehenengo irakurketa (geziak) ez da txukuna, eta hau da niretako arazo larriena, beste “C” hori ezkutauta egotearena bada, bitxikeria edo anekdota kuriosoa izan daiteke…

    Ba, bai, Elgoibarko Izarra beste fondo-forma ariketa bat da. Onartu behar dut, izartxoa baino zeozer “gehiago” bilatu behar nuela, eta kostata, aurkitu ditudala “E” eta “i” horiek. Nik duda barik, izar poli bat ikusten nuen, eta nire burua horrekin konforme geratu da, hortik aurrerakoa “ariketa intelektuala” izan da…

    Erantzun
  10. Joxe Aranzabal

    Oso polita zure aurkikuntza, Goio, eta baita atzetik etorri den erantzun sorta ere, Maiteren adibidea barne. Niri ere zerbaiten bila joan naizelako, bestela izarra besterik ez nukeen ikusiko. Ondo segi denok.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude