Aurreko baten ere idatzi nuen azal on bat egiteko behar diren osagarriez… Gauza gutxi baina, kalitate handikoak behar zutela izan aipatzen nuen orduan… ba, beno, konturatu naiz, emaitzan, osagarri horien kalitatea besteko garrantzia dutela beraien erlazioetatik sortu daitezkeen ondorioak aurreikusteak… argazkian, horietako ondorio grazioso baten adibidea…
Obaba filma zela-eta, Atxaga eta Armendariz oso ondo konpondu zirela argi eta garbi utzi nahi izan zuten Zinemaldian egindako prentsaurrekoan baina, Zero erara egindako agerpen hau sorpresa galanta izan da.
Akaso, bateren batek, pentsatuko du ez dagoen tokian asmatzen ari naizela… ba, behin asmatzen hasiz gero, beste hau, gurean argitaratzeko, jatorragoa iruditzen zait…
Originala, Deia-rekin batera, igandetan, banatzen den Dominical astekarian kaleratu zen, eta Klik Bikoitza-k bidalitako oparia izan da.
Oso ona. Didaktikoa eta barregarria…
XXL
Gustatu zait zure titularra. Askotan kalitatezko materiala edukitzea ez da nahikoa…