Badago Euskadiko Kutxa ren egoitza zentralaren inguruan, Arrasaten, zirkulazio-seinale misteriotsu bat
Finantzetan maila altuenetan dabiltzanek bakarrik ulertzeko jarrita egongo ote da? Euren arteko hizkuntza sekretu baten froga ez da ba izango? Zer esan nahiko du?
Neure ondokoen artean ez dut aurkitu antzik emango dionik.
Behin baino gehiagotan entzun izan dira MCC bera ere sektaren bat ez ote den zioten komentarioak
Ez al dauka Euskaltel-en logo baten itxura?
Goio,
Lortu ezazu eta irakurri OSTIELA aldizkarian horren inguruan argitaratu zuten txostena. MCC sekta gisa deskribatzen du, eta Arrasaten egun errotonda bat dagoen lekuan, San Jurgik dragoia hil zuela uste da. Behar bada ikur horrek markatzen du lekua.
Elkartzeko gunea dala uste dot, bisitariei zuzendua…
Begiratu ditut trafiko seinale estandarretan eta ez da ageri.
Arrazoia izango du aurrekoak, meet point izan daiteke. Sektarien meet point-a.
Lam futbolin enpresaren publizitate subliminala izan daiteke. Antzeko logoa daukate, ala?
MCC inperioan sartuko da Lam? Mahai-jokoak eramango dituzte bilera inportanteetan brain-storminga errazteko?
Asteriskoak adierazten duena, normalean oinean doan ohar batean argitzen da. Ez ote dago seinalearen zutoinean plaka txikitxoren bat goikoaren azalpena ematen duena? 😉
Ez dakit hori izango dan baina Euskaltelek fibra optikoa anuntziatzeko sinbolo hori erabiltzen du: http://www.euskaltel.es/webekt/Galeria/Imagenes/home/botonredeus.gif
aupa Goio. Zuri esker ezagututako Swanksigns.org gunean atera dute zure argazkia!
Sentitzen dut. Baina seinale “misteriotsu” horren arrazoia lurtar xamarra da. Eta ez dago seinale bat, hiru daude. Caja Laborala edo Mccren egoitzak larrialdi kasuan hustu behar izanez gero, egoitza bakoitzeklo jentea non juntatu behar den adierazten dute seinale horreik. Balizko erretean zeintzuk salbatu diren jakitearen alde edo…
Microsiervos gunean ere agertzen da “seinal misteriotsua”:http://www.microsiervos.com/archivo/diseno/que-significa-esta-senial.html#comments