PP Vasco: aldatu ala ez aldatu?

Lehengo egunean oso argazki barregarria atera zuten Sustatun ‘Zer gertatzen da Madrilgo publizitate enpresa bati propaganda enkargatzean?’ izenburupean. Erantzuna argazkian bertan dago: horrelakoak gertatzen dira! Argazkia, PP Vasco ren webgunetik hartuta zegoen (izena ere ederra webgunearena!). Egia esateko, gai honekin nabilela eta hauteskundeak laster izango direla aprobetxatuz, asmoa baneukan Partido Popular en logotipoaren gainean hitz egiteko…

Ezaugarri tekniko aproposak alde batera utzita, logotipo batek izan behar dituen ezaugarrien artean sinisgarritasuna oinarrizkoetako bat da. Hain zuzen, Partido Popularraren logoari falta zaiona. Laranja kolorea ez da beroegia, xamurregia, alaiegia, bigunegia? Bat ote dator beraien diskurtso, pentsamolde eta itxurarekin? Ez dut uste.

2004ko irailaren 14ko hauteskundeak galdu eta gero, egun batetik bestera itxura aldatu zuten. “Modernizatzea” nahi zutela esan zuten, itxura aldaketarekin jendea engainatzen saiatu zirela uste dut nik.

Dena dela, bietako bat, ala dena zurikeri kontua izan da (beraiek ere sinisten ez duten aldaketa eginda) edo María San Gil eta PP-País Vasco ez dute gezurretan ibili nahi eta benetako itxura eman nahi dute: orain artekoa, eskuin muturreko alderdi batena, beraien betiko urdina eta gorria erabilita.

Nola bestela ulertu logotipo biak desberdinak izatea? Eguneratu barik dago hemengo PPkoen logotipoa: kolorea, kalatxoria, letrak okerdura eta jartzeko modua… Denak aldaketa egin aurrekoak, Aznarren denborakoak. Halakorik!

5 iruzkin “PP Vasco: aldatu ala ez aldatu?” bidalketan

  1. Goio Telletxea

    Aldaketa gehiegirik ez, kolore konplementario horiek gainera mina ere ematen dute begietan. Itxura gehiago du beraien besoetako agentzia bati emandako lan batena, beste edonolako zerbaitena baino. Egitura aldetik, aldaketa gutxi. Koloreen zentzua ez da oso agerikoa ere, ez behintzat kaleko edozein herritarrentzat. Kaioaren sintesi berak ez du ezer berririk ekarri berarekin. Portzierto, Norbaitek badaki nondik datorren hegazti hori erabiltzeko ideia? Eta azkenik, ideien aldaketa baten pareko izan ote da beraien irudi aldaketa. Eskuineko alderdi kontserbadorea den aldetik ezetz esango nuke.

    Erantzun
  2. Goio Telletxea

    Saiatuko naiz ahal den neurrian bloga jarraitzen ta zerbait posteatzen. Gainera, jakin nuenean Goio izeneko beste diseinatzaile euskaldun bat zegoela ezingo nion ba ezetzik esan berak idatzitakoa jarraitzeari, ezta? jejejej. Aipatu dudan helbidean bestelako ekimen kuriosoak ere badaude…

    Erantzun
  3. ROSA

    Goio, saiatuko naiz nire ideia ematen. Logotipo horrek, ikurriña gainean jarriz gero, ez dauka zer ikusirik Euskal Herriko koloreekin: laranja- urdina vs gorria-berdea-txuria. Bai, aldaketa gutxi. Euskaltel taldeak aldatu beharko du bere kolore pertsonala.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude