Irudi aldatuta aurkeztu zaigu Ezker Batua-Berdeak apirilaren 17ko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako.
Marka berrian EB-Berdeei eman diote garrantzia eta IUri kendu (ez ordea Interneteko helbidean: www.ezkerbatua-izquierdaunida.org izaten jarraitzen du-eta). Aukeratutako koloreak, nola ez, gorria, berdea eta beltza
Garbia, egungo gustura egindakoa, arrazionala eta hainbat euskarritan ondo erreproduzitzeko modukoa da ikur berria. Hala ere, zail samarra iruditu zait eta akaso txarrena: hotza eta arkitektonikoegia.
Ezkerreko alderdi batek beharko lukeen pasioa eta berotasunen ukitua falta zaizkiola uste dut.
Dena dela, onerako aldaketa izango dela seguru nago. Oraingoa une ezin hobea izan daiteke logo berriaren erabilerarekin batera ezkerra batzen ez ezik irudia batzen ere hasiko balira EBn.
Orain arteko nortasun grafikoa norabide gabekoa eta galdua izan da Ezker Batuarena. Ikusi, bestela, azkenaldian argitaratu dituzten kartel batzuk:
Badago elementu komunik tipografian, koloreen erabileran, ilustratzeko edo mezua botatzeko moduan?… Ez askorik, behintzat. Aldi bakoitzean bide desberdinetik jo izan dute, inongo batasun, lotura edo jarraipen barik.
Que Goio eres: superbai. Irakurriko ditut artikuluak, noski. Zorte on blogintzan!
Arkitektonikoegia… Instituzionalegia esango nuke nik.
Eta, hasiera batetik gogorarazi dit beste logoren bat… hizkien bidez (uste dut) tximinia modukoren bat adierazten duen logoren bat… Industria arloko enpresa edo instituzioren baten logo bat da, baina ezin dut gogoratu zein…
Iñaki
Aupa blogari! (eta zorionak gure blogak apaintzeko egin duzuen lanagatik)
Ba nik 68 bat ere ikusten dut EB hizkietan…
Urte hartako izpirituari eutsi nahi izango diote EBkoek?
Adjuntatutako kartelak, txarrak dira benetan; horrenbeste letra, horrenbeste kolore…
Ezker batua… Interneten ere ez dakit ba… nobedade gutxi webgunean eta nobedaderik ez egoteko domeinu asko dira beraienak:
Eskuko orrietan agertzen da: http://www.ezkerbatua-berdeak.org
Ikusi dut http://www.ezkerbatua.org helbidea ere. Baita http://www.ezkerbatua-izquierdaunida.org En fin, askotxo. Kartelen norabide eza aipatu duzue, ba Interneten ere… Kartelei dagokionez, noraeza diseinuan, baina ez zaizkit niri horren beldurgarriak iruditzen, ez dakit.