Inspirazioa Bartzelonara joan zen

Orain hamar urte dela, etorkizuneko museo industriala izango zenaren egitasmoaren lehenengo pauso moduan, Arrasateko Udalak erakusketa bat antolatzea erabaki zuen. Erakusketaren berri emango zuten horma-irudia eta esku-orriak diseinatzea eskatu zidaten; hala, diseinua egin eta leloa ere proposatu nien: Made in Arrasate.

Material grafiko mordoa eta ederra zegoen aukeran; batez ere, Union Cerrajerako antzinako zuri-beltzezko argazkiak gogoratzen ditut. Gerra aurreko argazki bat apartatu genuen kanpainaren oinarri bezala.

Istorio honen bigarren atala orain dela aste batzuk gertatu da, Control Publicidad aldizkaria begiratzen nenbilela. Aldizkari horretan, Bartzelonako Focus publizitate agentziaren iragarkia ageri zen orri osoa hartuaz (eskumako irudia). Huraxe ikusita, aho zabalik geratu nintzen.

Iragarkia ikusi bezain laster, hamar urte lehenago egindako horma-irudi harekin gogoratu nintzen (ezkerreko irudia). Kasu bien arteko elementuen antz handiak harritu ninduen: argazkiaren estiloa, aukeratutako koloreak, konposizioa, formak,….

Itxura baten, hamar urte dela bere baritatxoarekin ukitu ninduen inspirazioa, gero, Bartzelona aldera joan zen bizi izatera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude