{"id":4864,"date":"2021-07-21T19:45:30","date_gmt":"2021-07-21T18:45:30","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sasoibide\/?p=4864"},"modified":"2022-07-08T22:53:00","modified_gmt":"2022-07-08T21:53:00","slug":"ia-1-000lagun-mugiarazi-ditu-aurten-sasoibidek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sasoibide\/2021\/07\/21\/ia-1-000lagun-mugiarazi-ditu-aurten-sasoibidek\/","title":{"rendered":"Ia 1.000lagun mugiarazi ditu aurten Sasoibidek"},"content":{"rendered":"\n<p>Albiste hau <a href=\"https:\/\/goiena.eus\/arrasate\/1625665834206-ia-1000-lagun-mugiarazi-ditu-ikasturte-honetan-sasoibidek\">Goiena<\/a>n argitaratu zen 2021-07-09an. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Inaziotar Bidearen lehen etapa  eginda agurtu du ikasturtea Sasoibidek; pandemia urtea izan arren, 64  irteera egin dituzte eta 974 herritarrek hartu dute parte horietan. Antolatzaileak \u00aboso pozik\u00bb daude, hasierako kezkak uxatuta, izan duten harrerarekin.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Ikasturte hasieran beldur zirela onartu du Margari  Gorrotxategik, ekimenaren antolatzaileetako batek. \u00abEz genekien ze  neurri egongo ziren indarrean, zer egiteko aukera izango genuen, eta  partaideetako askok esan ziguten ez zutela parte hartuko, beldurragatik.  Bestetik, denbora askoan ezin izan gara Arrasatetik irten eta kopuru  txikietan antolatu behar izan dugu, neurriak errespetatuz. Beraz,  buruhauste handiak eduki ditugu astero bi irteera antolatzeko, baina emaitza ikusita, merezi izan du\u00bb, gaineratu du.<\/p>\n\n\n\n<p>Esandako moduan, 974 lagun mugitu dituzte ikasturte osoan \u2013872 emakume  eta 102 gizonezko\u2013. \u00abIazko urtearekin alderatuta, kopuru hori hazi egin  da\u00bb. Hasieran, eguenetan bakarrik egiten zituzten irteerak, baina iaz  bigarren saio bat gehitu zuten, eguaztenetakoa, \u00abzenbait partaidek\u00bb  horretarako eskaera egin zielako. \u00abBeraz, eguaztenetan 30 irteera egin  ditugu eta eguenetan, 33. Bestalde, lilatoian ere hartu genuen parte,  aurten norberak bere herrian eta oinez egiteko aukera eskaintzen  zutelako; hala, 64 irteera, guztira\u00bb, nabarmendu du Gorrotxategik.<\/p>\n\n\n\n<p>Oro har, 55 urtetik gorakoei zuzendutako ekimena da, baina, \ngehienbat, 69 eta 74 artekoek hartzen dute parte. \u00abHala ere, 80 urtetik \ngorako hiru pertsona ditugu, eta 55 urtetik beherako bat ere etorri izan\n da. Izan ere, prest egonez gero, adina ez da arazoa guretzat\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\">Irteerak, harremanak, kultura&#8230;<\/h4>\n\n\n\n<p>Paseoen bitartez, etxetik irten, harreman sozialak handitu eta alde  fisikoa lantzea izan zen Sasoibideren helburua, 2018an sortu zutenean,  eta gaur egun ere horretan dihardute. \u00abOsakidetzako erizain bat etortzen  zaigu elikadura arloko aholku batzuk ematera, TAFYDeko ikasleak ere  izan ditugu lagun, arlo fisikoa lantzeko, eta Udaleko Kirol  teknikariarekin ere saio bat egin dugu. Halaber, arnasketa, indarra,  oreka eta erresistentzia lantzeko ariketak ere egin izan ditugu, baita  bastoiak erabiltzen ikasteko saioak ere\u00bb, dio Gorrotxategik. Horrez  gain, kulturalki aberasteko ere balio die partaideei, Arrasateko  historia eta kultura ere ezagutzen dutelako. \u00abArrasate gehiago  ezagutaraztea eta Arrasateren balioak aintzat hartzea ere bada  helburuetako bat. Alde horretatik, ekimen osatua da gurea, arlo asko  lantzen ditugulako\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\">\u00abDenon ekimena izan behar da\u00bb<\/h4>\n\n\n\n<p>Datorren ikasturtera begira gogotsu daude, eta \u00abezinbesteko\u00bb ikusten  dute irteerak egiten jarraitzea. Dena den, arazo txiki bat dutela  aitortu du Gorrotxategik. \u00abLorea eta biok gara guztia antolatzen  dugunak, baina gura dugu ekimena guztiona izatea, ez gurea bakarrik.  Beraz, zabaldu egin gura dugu datorren urtera begira. Ikusten dugu  ekimenak oso harrera ona daukala, baina ez genuke nahi, inoiz Lorea eta  ni falta bagara, bertan behera geratzerik. Bloga ere sortu dugu, irteeren isla izateko, eta badakigu jakin zenbaitetan norberaren irteerak  prestatzeko erreferentziatzat hartu izan dela. Beraz, horretan ere  jarraitzeko asmoa dugu. Horretarako, jende gehiagoren laguntza beharko genukeen irteeren diseinuan, gidatzean eta bestelako gauzetan ere\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Bestalde, Udalaren babesa jasotzen jarraitzeaz gain, nolabaiteko  egitura sortzea nahiko lukete. \u00abGipuzkoako zenbait herritan egiten den  antzera, pasiera horien antolaketan beste elkarte edota erakunde batzuk  parte hartzea gura dugu, hala nola, SUDC, Besaide, Arrasateko OSI,  ikastetxeak eta abar. Topagune hori Udalaren &#8216;aterkipean&#8217; izateak beste  sendotasun bat emango lioke, egonkortasuna\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\">Datorren ikasturtean, gehiago<\/h4>\n\n\n\n<p>Laster hasiko dira ikasturte berrirako prestatzen eta antolatzen. \nIzan ere, dagoeneko askotariko irteerak dituzte buruan, oraindik egiteke\n dituztenak. \u00abBadirudi osasun egoera hobea izango dela datorren \nikasturterako, eta gustatuko litzaiguke, Arrasatez gain, inguruko \nherriak ere hobeto ezagutu ahal izatea: O\u00f1ati, Bergara, Aretxabaleta, \nEskoriatza, Elorrio, Durango eta abar\u00bb. Horrez gain, pandemiagatik eten \nbehar izan zituzten hainbat irteera ere egin gura dituzte: Gasteizko \nkatedrala eta inguruak eta Hondarribia, esaterako.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\">Izena eman beharrik ez<\/h4>\n\n\n\n<p>Gorrotxategik nabarmendu duenez, ez da izenik eman behar Sasoibidek \nantolatutako irteeretan parte hartzeko. \u00abInongo konpromiso barik parte \nhar daiteke. Lekua eta ordua zein den zabaltzen dugu eta gura duena ager\n dadila. Normalean, Biteri plazan elkartu ohi gara. Bukaeran, salda bat \nere hartzen dugu, elkarrizketak eta harremanak aberasteko, eta hori ere \npolita da\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Zertarako balio dizu zuri Sasoibidek?<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/goiena.tok-md.com\/argazkiak\/BOH\/cache\/Captura_de_pantalla_2021-07-07_a_las_15.51.17_tokikom_700x700.png\" alt=\"\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Marije Etxebarria, partaidea: \u00abIzugarrizko aurkikuntza izan da niretzat Sasoibide\u00bb<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\u00ab2018an jakin izan nuen Sasoibideren berri, Goienan irakurrita, baina  garai hartan lanean nengoen oraindik. Gero, 2019an erretiroa hartu nuen  eta irteeretan parte hartzen hasi nintzen. Oso gustura ibiltzen naiz eta  ikasturte hau apur bat arraroa izan den arren, askotariko irteerak egin  ahal izan ditugu. Jende asko ezagutzeko eta harreman berriak egiteko  aukera eman dit Sasoibidek eta hori oso inportantea da niretzat. Ignaziotar Bidearen etapa asko gustatu zitzaidan eta egun borobila izan  zen, ikasturteari bukaera emateko. Oso giro ona daukagu taldean eta  bereziki eskertzekoa da Margariren eta Lorearen lan bikaina. Izugarrizko  aurkikuntza izan da niretzat Sasoibide. Inongo zalantzarik barik, parte  hartzen jarraituko dut eta, ahal dudan heinean, laguntzen\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/goiena.tok-md.com\/argazkiak\/zBb\/cache\/Captura_de_pantalla_2021-07-07_a_las_15.51.06_tokikom_700x700.png\" alt=\"\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Loli Balanzategi, partaidea: \u00abLeku berriak eta jende berria ezagutzeko aukera ematen dit\u00bb<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\u00ab2018an, lagun batek esan zidan Sasoibide ekimenaren  bitartez irteerak egiteko aukera geneukala, eta dagoeneko hiru urte  dira, ia hasieratik ari bainaiz parte hartzen. Pandemia dela eta, bisita  gidatuak faltan igarri ditut aurten, baina oso gustura aritu naiz. Ignaziotar Bidearen etapa bat egitea ederra izan da, ikasturtea behar bezala borobiltzeko. Leku berriak ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, jende berria ezagutzeko eta harremanak sendotzeko aukera ere ematen dit ekimenak. Datorren urtera begira, parte hartzen jarraitzeko asmoa daukat. Bestalde, Loreak eta Margarik hamarreko lana egiten dute eta eskerrak eman gura dizkiet egiten duten guztiagatik. Segi dezatela  horrela\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Albiste hau Goienan argitaratu zen 2021-07-09an. Inaziotar Bidearen lehen etapa eginda agurtu du ikasturtea Sasoibidek; pandemia urtea izan arren, 64 irteera egin dituzte eta 974 herritarrek hartu dute parte horietan. Antolatzaileak \u00aboso pozik\u00bb daude, hasierako kezkak uxatuta, izan duten harrerarekin.&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":184,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[94,10,1],"tags":[98,99],"class_list":["post-4864","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-2020-2021","category-egindako-irteerak","category-sailkatu-gabea","tag-goiena","tag-komunikabideetan"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sasoibide\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4864","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sasoibide\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sasoibide\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sasoibide\/wp-json\/wp\/v2\/users\/184"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sasoibide\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4864"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sasoibide\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4864\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8766,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sasoibide\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4864\/revisions\/8766"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sasoibide\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4864"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sasoibide\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4864"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sasoibide\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4864"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}