martxan, minbiziaren aurka

Sasoibideko lagunak, Donostian egin den 9. martxan, ipar martxa modalitatean, parte hartu dute. Beste parte-hartzaileekin batera, garrantzitsuak diren beroketa ariketak ere egin zituzten. Nordic Walking-ak (NW) Finlandiako eskiatzaile fondistetan du jatorria. Ibiltzeko bereziki diseinatutako makila pare baten erabilera aktiboa gehitzean…

etxaldebarri, meatzerreka

Monterronetik gora, S. Kristobal, Loo eta ormaixiotik aurrera (eskumara, Anporretako bidea), Etxaldebarrira heldu gara. Baserri ederra, zaindua. Zelako toki atsegina den! Meatzerrekara heldu, eta tentazioari ezin eutsi, montzon kobazulorantz abiatu gara batzuk. Gaurkoan ere ur zarata… Badakizue zer diren honako…

bergara, san martzial bira

Giro bustia izan arren, Bergara aldera autobusez. Aterkia, txamarra, txapela… nor errenditu lehenago euria edo geu? Umore onean, indarrez… bidean gora. Atertzera egin duenean, san Martzialeko zuhaitz galanten peskizan aritu gara. Enbor galantak, haiei so eginez forma bitxiak ezagutzeko aukera,…

sasoibide+: bakue, etxezarreta

Ospitaletik gora, Asuelarantz. Bide baztarrean dagoen iturritxoak, aspaldi euririk egin ez arren, ura dario. Asuelan, Bakuerako bidea hartu dugu, aldapan gora. Pinu handien artean aurrera, Bakuera. Aurrera egin, basoa desagertu eta inguruko mendiak ikusteko aukera; tontorrak identifikatzeari ekin diogu. Batzuk…

aramaio: uribarri, aixola

Arantzak iradokita, Aramaioko bi elizateetara bisita gaurkoan. Eta oso gustura. Elizatea, eliza baten inguruan dagoen auzoa edo baserri multzoa da. Euskal Herriko udal egituraren oinarrizko unitatea zen eta erabakiak hartzeko herriko elizaren atarian auzokide guztiak biltzetik zetorkion izena. (aramaio.eus) Kale…

sasoibide+: anporreta (585 m)

Anporretara joateko, gaurkoan Monterronetik abiatu, arbolapean, aldapa samurretan gora. San Kristobalen, hor non eremu txikia hesituta, zer ote da? Hurbildu, eta hezegune babestua aurkitu dugu. Horrelako espazioei gero eta garrantzi gehiago ematen zaie, biodibertsitatearen izenean. Naturaren orekaren alde egindako guztia,…

teileria, uribarri auzoan

Elkartu ala, gure lagun Pacori gure dolumin sentitua adierazi diogu, elkartasun une hunkigarria. Oharrentzako tartea: maskaradak ikustera joan nahi?, AEDk busa antolatu du; puntaik-punta oraingoan Oñatin, parte hartzeko aukera zabala; Arrasateko teileria, labea, non dagoen ikustera hurbilduko gara. Goazen ba…