{"id":43,"date":"2020-03-24T19:27:15","date_gmt":"2020-03-24T18:27:15","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/?p=43"},"modified":"2020-03-24T19:28:08","modified_gmt":"2020-03-24T18:28:08","slug":"zohikaztegia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/03\/24\/zohikaztegia\/","title":{"rendered":"Zohikaztegia"},"content":{"rendered":"\n<h4 class=\"wp-block-heading\">Corca Dorcha. The emergency. Txillardegi.<\/h4>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Bibliofiliaren arazoa, norbere zelulosa kontsumoak biodibertsitateari kalterik eragingo ote dion pentsatzeaz harago, espazioa da. Liburuak saldoka botatzea oinordeko doilorren zeregina baita, Ikearen promozio kanpaina egongelako armairu prototipikoen aurka edo infinituraino hazten diren telebisten <em>lebensraum<\/em>a. <\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Kulturaten liburua irakurri ostean, ez nuen zalantzarik izan: merezi du tokia tiraderan. Ze libururi buruz ari naizen? Ordura arte nire ezjakintasunak oraindik zapaldu gabeko egile baten hiru obra batzen dituen <strong>El consumo de patata en Irlanda<\/strong>, N\u00f3rdicalibros, lanaz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Liburua Flann O\u00b4Brienek idatzi zuen 1941ean, Irlandan the emergency deitu zitzaion gerrate handiaren erdian eta biziki arrakastatsua izan zen. Irlaren hegoaldea, errepublika izateke oraindik, neutral mantendu zen kontinentea zartatu zuen gatazkan. O\u00b4Brien, idazlearen gaitzizen ezagunenetakoa da hau, idazle eta kazetaria izan zen. Hiztun gaelikoa bera, hizkuntza honekin konprometitua eta era berean ordura arteko literatura nahiz mentalitate gaelikoarekin gupidagabea: bere liburuan gaelikoz eginiko hastapenetako obra kostunbristen hamaika erreferentzia parodiko ageri dira. Bere prosan hiztun gaelikoek Bonaparte moduko abizenak ditute, gupidagabe egiten du barre euren gristasunetik ihes egiteko gaeliko zale egin direnei ez hanka ez buru gabe eta deitoratzen du ordura arteko sorkuntza gaelikoaren umore falta edota irlandar estereotipoen puzte neurrigabea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Bere <strong>La boca pobre<\/strong> obra, gainera, An tOile\u00e1nach obraren parodia eta era berean omenaldia da. Egilearen beraren hitzetan, &#8220;literatura on batek beste bat dakar, Eneidak Comedia dakarrena eran&#8221;. Gaelikotik gaztelaniara itzuli duen Antonio Riverok Kixoterekin alderatzen du.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Hemen adibidez, La boca pobre nobelaren pasarteak gertatzen diren Corca Dorcha herrian egiten den gaeliko kongresu baten pasartea, non kanpotik hartutako hizlarik batek hitza hartzen duen: <\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\"><em>-Ga\u00e9licos -dijo-, mi coraz\u00f3n ga\u00e9lico se llena de alegr\u00eda al estar hoy aqu\u00ed dirigi\u00e9ndome a vosotros en ga\u00e9lico en esta fiesta ga\u00e9lica en el centro del territorio ga\u00e9lico. Dejadme decir que soy ga\u00e9lico. Soy ga\u00e9lico de pies a  la cabeza, ga\u00e9lico por los cuatro costados. Asimismo, todos vosotros sois verdaderos ga\u00e9licos. Todos nosotros somos ga\u00e9licos de puro linaje ga\u00e9lico. Quien es ga\u00e9lico siempre ser\u00e1 ga\u00e9lico. Yo nunca he pronunciado (ni vosotros tampoco) una sola palabra que no sea ga\u00e9lica desde el d\u00eda que nac\u00ed, y lo que es m\u00e1s: todo lo que he dicho ha versado sobre el tema de la lengua ga\u00e9lica. Si somos verdadero ga\u00e9licos, es necesario que nos ocupemos siempre de la cuesti\u00f3n del ga\u00e9lico y la gaelicidad. De nada sirve saber ga\u00e9lico si lo empleamos para conversar sobre cosas que no son ga\u00e9licas. Quienes hablan ga\u00e9lico pero no se ocupan de la cuesti\u00f3n de la lengua, no son verdaderamente ga\u00e9licos en el fondo; personas as\u00ed no benefician nada al gaelicismo, pues lo \u00fanico que hacen es burlarse del ga\u00e9lico e insultar a la gente ga\u00e9lica. No hay nada en el mundo tan hermoso y tan ga\u00e9lico como los verdaderos ga\u00e9licos que hablan en verdadero ga\u00e9lico ga\u00e9lico sobre la ga\u00e9lica lengua ga\u00e9lica. Por tanto, declaramos ga\u00e9licamente inaugurada esta fiesta! Arriba los ga\u00e9licos! Larga vida a nuestra vida ga\u00e9lica!<\/em><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\"><em>Cuando este noble ga\u00e9lico se sent\u00f3 sobre su ga\u00e9lico trasero, hubo gran algarab\u00eda y todos los asistentes estallaron en aplausos. A muchos de los ga\u00e9licos del lugar les flaqueaban las piernas debido a la falta de alimento, y ya desfallec\u00edan por estar tanto tiempo de pie, pero no se quejaban.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Liburan txerriak ageri dira nonahi, patatak, ironia bizia orriz orri. Bereziki ona da haserako pasarteetako bat, bertan gaeliko ikertzaile bat protagonistaren etxera doan eta han, iluntasunean entzuten dena magnetofoiez grabatzen duen miresmenez beterik. Ondoren, Berlineko bere lagunen aurrean, txerriaren hotsak aurkeztuko ditu guztien gozamenerako gaelikorik puruena delakoan alabantza ugari jasoz. Egileak, naziekin konplizitate harremanak izan zituzten intelektual irlandarrei sarturiko ziri aparta da nire ustez.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Irlandarrak santujaleak, kontserbadoreak, hiztun garaituak eta beste hainbat kontu dira. Baina batzuk behintzat zohikaiztegira jo eta sua umorez mantentzen dela gu baino lehenagotik dakite.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Corca Dorcha. The emergency. Txillardegi. Bibliofiliaren arazoa, norbere zelulosa kontsumoak biodibertsitateari kalterik eragingo ote dion pentsatzeaz harago, espazioa da. Liburuak saldoka botatzea oinordeko doilorren zeregina baita, Ikearen promozio kanpaina egongelako armairu prototipikoen aurka edo infinituraino hazten diren telebisten lebensrauma. Kulturaten &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/03\/24\/zohikaztegia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":210,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-43","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/users\/210"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=43"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":44,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43\/revisions\/44"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=43"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=43"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=43"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}