{"id":408,"date":"2021-02-12T20:06:38","date_gmt":"2021-02-12T19:06:38","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/?p=408"},"modified":"2021-02-12T20:06:40","modified_gmt":"2021-02-12T19:06:40","slug":"deepfake","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2021\/02\/12\/deepfake\/","title":{"rendered":"Deepfake"},"content":{"rendered":"\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Black. Marlowe. Chandler.<\/h2>\n\n\n\n<p>Lola Floresen iragarkiak jarri du hizpidea. Zilegi da hil diren pertsonen irudia, ahotsa eta presentzia baliatzea publizitatean? The Simpsons telesail genialak landu zuen gaia aspaldi, zuriz jantzitako Johne Wayne hori nola ahaztu, eta bukaeran zeruko famatuek mendekua hartzen dute euren kontura aberasten direnen aurka. Ez dakit hemen noizbait Lazkao Txiki Euskal Sagardoa saltzen jartzeko gai izango den inor, baina hala egiten badu ni aurka nengoke. Ez zait zilegi iruditzen moralki, nahiz eta defuntuaren oinordekoekin tratua egin, hildakoa esangabeak esaten jartzea. Deitu tabu, deitu zuhurtzia. Egun famatu izan nahi duen aski jende bada, literatur kritikariak aurrena, hilobiak astintzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Bestalde deritzot sormenean hori egiteari. Omenalditik gehiago ikusten diot honi probetxutik baino, naiz eta probetxua egon badagoen, Cruzcamporen kasuan ez bezala. Azkenaldian adibide ugari dago eremu honetan, Jean-Yves Ferry eta Didier Conraden Asterix eta Obelixen abenturetatik hasi eta irakurri berri dudan Benjamin Blacken <strong>La rubia de ojos negros<\/strong> (<em>Debolsillo Penguin Random House, 2016<\/em>, itzultzailea Nuria Barrios) nobela. Hemen, Raymond Chandlerren detektibe ezaguna, Philip Marlowe berpizten du 50eko hamarkadan abentura berri bat edukitzeko. Marlowen ilunabarra marrazten du John Banville idazle irlandarraren noir alter-egoak, lanik apenas baituen, dekadentzia betean den eta bere lan nahiz bizitza filosofia zuzenari jarraiki aberasteko aukerei muzin egin dien. Bere zauriak miazkatzen ari dela agertu zaio Clare Cavendish lurrinen industriako oinordeko aberatsa bulegoan eta, edertasunak eta misterioak harrapatuta, beste behin polizia zakar, aberats zikin eta hiri ustelaren erraiak arakatuko ditu detektibeak.<\/p>\n\n\n\n<p>Orrialde batzuetan asko gozatu dut Benjamin Blacken lanarekin, Marlowen abenturak beste behin bizi ahal izatearen poza handia da eta gustatu zaizkit bere irlandar jatorriko erreferentziei eginiko tokia edo hiriko egurats jasanezinaren deskribapena. Beste kontu batzuk ez dizkidate horrenbeste grazia egin, esate baterako poliziekin onberegi iruditu zait, zinema platora eginiko bisitarekin bakarrik uste dut lortzen duela aberatsekiko Chandlerren kritika berezko hori sinesgarri izatea eta aurreko nobela batzuetako pertsonaien presentzia gehiegizkoa iruditu zait.<\/p>\n\n\n\n<p><em>La temporada estaba siendo muy floja. Hab\u00eda trabajado una semana como guardaespaldas de un tipo que acudi\u00f3 desde Nueva York volando en un clipper. Ten\u00eda la mand\u00edbula azulada, un reloj de oro en la mu\u00f1eca y un anillo en el dedo me\u00f1ique con un rub\u00ed tan grande como un garbanzo. Se present\u00f3 como hombre de negocios y yo decid\u00ed creerle.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Baina, ikusita ze abiadatan irakurri dudan eta nola egon naizen oheratzeko esperoan liburua berriz irakurtzeko, guztiz gomendagarria da. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Black. Marlowe. Chandler. Lola Floresen iragarkiak jarri du hizpidea. Zilegi da hil diren pertsonen irudia, ahotsa eta presentzia baliatzea publizitatean? The Simpsons telesail genialak landu zuen gaia aspaldi, zuriz jantzitako Johne Wayne hori nola ahaztu, eta bukaeran zeruko famatuek mendekua &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2021\/02\/12\/deepfake\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":210,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[105,106,3,28,60],"class_list":["post-408","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-black","tag-debolsillo","tag-itzulpena","tag-nobela","tag-noir"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/408","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/users\/210"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=408"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/408\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":409,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/408\/revisions\/409"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=408"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=408"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=408"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}