{"id":283,"date":"2020-09-28T21:15:54","date_gmt":"2020-09-28T20:15:54","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/?p=283"},"modified":"2020-09-28T21:17:27","modified_gmt":"2020-09-28T20:17:27","slug":"thomas-mannen-heriotza-venezian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/09\/28\/thomas-mannen-heriotza-venezian\/","title":{"rendered":"Thomas Mannen heriotza Venezian"},"content":{"rendered":"\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Mann. Venezia. Itoiz.<\/h2>\n\n\n\n<p><em>(Puntua aldizkarian 2020ko irailaren 25ean argitaratutako testua)<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Izan zitekeen Itoiz taldearen\naurreneko kontzertuen egoitza izan zen Mutrikuko diskoteka ezaguna, Venezia.\nAkaso, orain TVEren artxibo amaiezinak Itoitzen diskotan ez jasotako bi kanta\nargitaratu dituen honetan, harira letorke fantasia. Ezin den ukatu moduan gaur\negun ETB sortzen ez dabilen zuzeneko musika artxiboak leku gutxi beharko duela\nbiharraren tiraderan. Ez dator harira baina beti komeni da gogoan hartzea kontu\nhau.<\/p>\n\n\n\n<p>Itzul gaitezen Veneziara Thomas\nMannek, 1929ko literatura Nobel saridunak, beste Venezia batean kokatzen du\nbizitzaren amaiera. Tintoretto, Tiziano, Veronese eta turista izurrien\ngurutzaldi ontzien egoitzan.<\/p>\n\n\n\n<p><em>Heriotza Venezian<\/em>, 1992an Xabier Mendiguren Bereziartuak itzulia euskarara, oso nobela aktuala da, ikusiko duzuen gisan. Gustav Von Aschenbach, idazle sonatua Alemanian, inspirazio faltan dago. Ez du aurkitzen, bere helduaroaren ordekan, idazteko grina piztuko dionik.  &nbsp;Hor dago, ziur asko, arrakasta jasan duen askoren madarikazioa, ez jakitea egin denaren gakoa non dagoen. Eta horrek errepikaezin egiten du edertasuna, iruzurti suzi hori altxatzen duena.<\/p>\n\n\n\n<p>Venezian dago, txiripaz, baina ez\nda denok espero dugun Venezia. Zingira kirasdun eta ustela da, erdipurdiko\npertsonaia groteskoz josia. Hor daude marmolezko balkoi dotoreak, zubi harroak\neta Markos Deunaren enparantza beti polita. Hori ezin ukatu, ezin den ukatu\nmoduan gondola beltzek zeharkatzen dutela hiria behin eta berriz, hilkutxa\ndantza frenetikoan, eta zeruak ez duela urdinik. <\/p>\n\n\n\n<p>Izurriak jotako hirian egia\nesanez gero turismoa uxatuko da. Izurria da Italiak ekialdearekin dituen\nharreman komertzialen prezioa. Jendea ihesi doa eta gutxi batzuk geratu; hor\nere badira beti hobeto informatuak eta gezurraren sinesberak, hurrenez hurren.\nVon Aschenbachek ezin du ihesik egin. Tadzio gaztearen edertasunak liluratua\ndu, bere adin eta posizioko gizon bati dagokion egonarria dantzan jartzeraino.\nZerbait piztu da Aschenbachen barruan, kitzikadura berriak, argiak eta ilunak, bizipen\naski patetikoak. Venezia hori baita, ez gehiago, zingira kirasdunean ezarria\nden marmolezko hiri distiratsua.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mann. Venezia. Itoiz. (Puntua aldizkarian 2020ko irailaren 25ean argitaratutako testua) Izan zitekeen Itoiz taldearen aurreneko kontzertuen egoitza izan zen Mutrikuko diskoteka ezaguna, Venezia. Akaso, orain TVEren artxibo amaiezinak Itoitzen diskotan ez jasotako bi kanta argitaratu dituen honetan, harira letorke fantasia. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/09\/28\/thomas-mannen-heriotza-venezian\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":210,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[32,3,31],"class_list":["post-283","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-alianza","tag-itzulpena","tag-mann"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/283","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/users\/210"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=283"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/283\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":286,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/283\/revisions\/286"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=283"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=283"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=283"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}