{"id":267,"date":"2020-09-01T20:12:14","date_gmt":"2020-09-01T19:12:14","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/?p=267"},"modified":"2020-09-01T20:12:16","modified_gmt":"2020-09-01T19:12:16","slug":"lo-non-ho-paura","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/09\/01\/lo-non-ho-paura\/","title":{"rendered":"Lo non ho paura"},"content":{"rendered":"\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Haurtzaroa. Pobrezia. Ammaniti.<\/h2>\n\n\n\n<p>Ez nuen ezagutzen Niccol\u00f2 Ammaniti idazlea, nahiz eta artikulu ezberdinetan irakurri ahal izan dudan bera dela italiatik kanpo ezagunenetakoa den idazle garaikidea (1966an jaioa da). Opari batek mundua zabal diezaioke bati, oparitua den hori liburua bada, jakina. <\/p>\n\n\n\n<p>Amannitik sari ugari jaso ditu bere ibilbidean zehar, garrantzitsuenetakoak direlarik Strega eta Viareggio. Azken hau irabazi zuen irakurri berri dudan <strong>No tengo miedo<\/strong> (Anagrama, 2011, Juan Manuel Salmer\u00f3nek itzulia) liburuari esker.<\/p>\n\n\n\n<p>Istorioa miseriaren mapan kokatzen da, Accqua Traverse herrixkan. Bertan iparraldera joaterik izan ez duten familiak geratzen dira, galsoro eta udako sargori artean. Michele Amitrano da protagonista eta narratzailea, bederatzi urteko haurra. Mutiko honek badu arreba txikiagoa, baditu gurasoak. Badu ere lagun taldea, bortitza. Michele sentiberagoa da bere lagunetako asko baino, bereziki Calavera baino. Barbarari larrutik ordainarazten diote gizena izatea eta neska bakarra.<\/p>\n\n\n\n<p>Naturaltzat dute hori, momentuz.<\/p>\n\n\n\n<p>Egun batean Michelek, istripuz, bera baino askoz lazgarriagoa den zerbaitekin egingo du topo. Horri aurre egiteko modu bakarra, beraz, haur fantasiaz baliatzea da. Zoritxarrez, ezta munduko fantasia denarekin ere ezingo ditu estali bere herriko errealitate zikoitza, bere aita zaputza, bere aita gizagaixoa. Soilik bere amaren figura indartsuak mantentzen du bere lekuan mutikoa, esango nuke, ekaitzaren erdian.<\/p>\n\n\n\n<p>Gustatu zait liburua, bereziki tonua. Jolas artean, haur begiradaz, asko esan liteke. Eta Michele moduko haurren tema, ausardi eta eskuzabaltasunari buruz, gehiago. <\/p>\n\n\n\n<p><em>Iba caminando casi sin respirar y sin dejar de mirar a mis espaldas. Tem\u00eda que la garra afilada de un monstruo se me clavase en el cuello. Ahora que iba a pie o\u00eda un mont\u00f3n de ruidos, susurros, golpes y sonidos extra\u00f1os. A mi alrededor s\u00f3lo hab\u00eda una masa negra y compacta que hac\u00eda desaperecer el camino. Me moj\u00e9 los labios resecos; ten\u00eda en la boca un sabor raro<\/em>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Haurtzaroa. Pobrezia. Ammaniti. Ez nuen ezagutzen Niccol\u00f2 Ammaniti idazlea, nahiz eta artikulu ezberdinetan irakurri ahal izan dudan bera dela italiatik kanpo ezagunenetakoa den idazle garaikidea (1966an jaioa da). Opari batek mundua zabal diezaioke bati, oparitua den hori liburua bada, jakina. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/09\/01\/lo-non-ho-paura\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":210,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[16,17,15,18,3],"class_list":["post-267","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-ammaniti","tag-anagrama","tag-haurtzaroa","tag-italia","tag-itzulpena"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/267","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/users\/210"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=267"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/267\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":268,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/267\/revisions\/268"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=267"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=267"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=267"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}