{"id":261,"date":"2020-08-19T19:03:40","date_gmt":"2020-08-19T18:03:40","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/?p=261"},"modified":"2020-08-19T19:08:50","modified_gmt":"2020-08-19T18:08:50","slug":"ez-aurrera-ez-atzera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/08\/19\/ez-aurrera-ez-atzera\/","title":{"rendered":"Ez aurrera ez atzera"},"content":{"rendered":"\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Nobela. Chirbes. Gogoetak.<\/h2>\n\n\n\n<p>Hala itzultzen du Elhuyarrek <em>perplejo<\/em>: ez aurrera ez atzera. Hainbat molde gehiago eskaintzen ditu hiztegiak eta halere ez naute ase. Ez baitzait iruditzen Chirbes ez aurrera ez atzera zebilen norbait. Harrritua zena bere inguruan gertatzen zen horrekin, ziur asko, baina nora zioan ondo zekiena.<\/p>\n\n\n\n<p>2002koa du lehen edizioa Rafael Chirvesen <strong>El novelista perplejo<\/strong> lanak, Anagrama. Bere hainbat artikulu eta hitzaldietarako testu batzen ditu lanak, gehien gehienak 90ko hamarkada amaieran eta hurrengoaren hastapenetan idatziak.<\/p>\n\n\n\n<p>Merezi du Chirbesen obra ezagutzeak, merezi du bere lan oparo eta zorrotzengatik (La buena letra, Crematorio, En la orilla&#8230;), gutxik deskribatu baititu altxamendu faxistaren ondorioak eta honen errautsetatik sortutako demokrazia maxkal eta ustela. Liburu honek bere obra ulertzeko gakoak eskaintzen ditu xehetzen dituen irakurketen bidez, partekatzen dituen gogoetei esker eta eskuzabal biluzturiko pertsona baten distiraz. Bere jaiotzako Valentzia, Max Aub edo Francis Baconen obra, Flaubert eta Prousten anekdotak, Juan Mars\u00e9, Boris Pilniak&#8230; Hizkuntza aniztasunaren eta hiztun gutxiko hizkuntzen defentsa eder-ederra ere aurki liteke orriotan.<\/p>\n\n\n\n<p>Artikuluen artean niri gehien gustatu zaizkidanak dira El novelista perplejo, Una novela al acecho, La resurrecci\u00f3n de la carne (Bacon)&#8230; Eta Zafrako institutuko ikasleei apirilaren 14 batez eskaintzen dien oparia. Horkoa da pasartea.<em> En cambio, si lo que uno quiere contar es algo tan \u00edntimo como puede serlo una historia de amor, debe saber que o la cuenta, o esa historia no habr\u00e1 existido: a\u00fan m\u00e1s, si no cuenta esa historia muy bien, la convertir\u00e1 en mediocre, ya que una historia de amor no es m\u00e1s que lo que uno sea capaz de contarse a s\u00ed mismo, contarle al amante, o contarles a los dem\u00e1s. Fuera de eso no existe, es aire<\/em>.<\/p>\n\n\n\n<p>Idazle aparta zen Chirbes. Hobe genuke guztiok, Urko Azpitartek egin bezala, bera oroitzea abuztuaren 15eko bazkalondoan, Canorekin duen elkarrizketa berrikusiz eta bere obra berriz eskuetan hartuz.<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nobela. Chirbes. Gogoetak. Hala itzultzen du Elhuyarrek perplejo: ez aurrera ez atzera. Hainbat molde gehiago eskaintzen ditu hiztegiak eta halere ez naute ase. Ez baitzait iruditzen Chirbes ez aurrera ez atzera zebilen norbait. Harrritua zena bere inguruan gertatzen zen horrekin, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/08\/19\/ez-aurrera-ez-atzera\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":210,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[12,11,10],"class_list":["post-261","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-chirbes","tag-elkar","tag-gogoetak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/261","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/users\/210"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=261"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/261\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":262,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/261\/revisions\/262"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=261"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=261"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=261"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}