{"id":199,"date":"2020-05-11T12:27:47","date_gmt":"2020-05-11T11:27:47","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/?p=199"},"modified":"2020-05-11T15:42:54","modified_gmt":"2020-05-11T14:42:54","slug":"meninak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/05\/11\/meninak\/","title":{"rendered":"Meninak"},"content":{"rendered":"\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Vel\u00e1zquez. Komikia. Garc\u00eda&amp;Olivares.<\/h2>\n\n\n\n<p>Liburutegiko hainbat libururekin etxean harrapatu ninduen konfinamenduak. Gure bizitza sozialaren Pompeyaren antzeko zerbait bizi dugu, Covid-19a da Vesubio garaikide, eta horren froga dira itzuli nahi eta ezin ditudan liburuak, alarma egoera honetan. Itzuli beharreko epea aspaldi igaro eta ohartarazpenik ez jaso izanak gogorarazten dit tragediaren tamaina. Ah, eta gaur Eusko Jaurlaritzaren graziaz posible dela golfean jokatzea baina ez liburutegira joatea. Gauzak garbi, Euskadi auzolanean.<\/p>\n\n\n\n<p>Etxeko liburu horietako bat da<strong> Las meninas <\/strong>komikia, Astiberri 2014, eta bertan Vel\u00e1zquez margolari ezagunaren bizitza kontatzen da modu garaikidean. Gidoilaria Santiago Garc\u00eda da eta marrazkilaria Javier Olivares. Gidoiak flash ugari ditu, pop kulturako ikonoak nahasten ditu garai ezberdinetako gizon (denak gizon) ezberdinekin. Babeliako kritikan irakurri dut xedea dela Vel\u00e1zquezen obsesioa azaltzea, nola egin ihes denboraren iragateak berarekin dakarren ahanzturari, eta Vel\u00e1zquezek beste artista batzuengan utzi duen itzala. Komikia Michel Foucaltek Meninak koadroari buruz eginiko iruzkin batekin hasten da eta Vel\u00e1zquezen hari biografikoa kontatzen da tartean txertatuz Goya, Buero Vallejo, Dal\u00ed edo Picasso.<\/p>\n\n\n\n<p>Niri gidoiak ez dit grazia handiegirik egin, espainiarregia irudi zaidanez gero, kontraerreforma bezala. OIlivaresen marrazkiek gehiago, txukunak baitira, eta bereziki nabarmenduko nituzke Vel\u00e1zquezek Jos\u00e9 Ribera margolariarekin Napolin dituen enkontruak, iluntasunaren trataeragatik. Ah, eta akaso bi\u00f1eta sorta onena, ausentzia luzearen ondoren Madrilera itzuli eta emazteak frijitzen dizkion arrautzen pasadizoa. Asko dio hor marrazkiak.<\/p>\n\n\n\n<p>Gaiari buruz interesa izanez gero, edo pinturari buruz, irakurtzekoa da. Nahiz eta komikian bertan Vel\u00e1zquezek bere suhi eta ikasle Juan Bautista Mart\u00ednez del Mazori honakoa esan:<\/p>\n\n\n\n<p><em>-Maestro, nunca me dais consejos?<\/em><\/p>\n\n\n\n<p><em>-Nada es menos favorable a la creaci\u00f3n que el mucho ver y hablar del arte.<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Vel\u00e1zquez. Komikia. Garc\u00eda&amp;Olivares. Liburutegiko hainbat libururekin etxean harrapatu ninduen konfinamenduak. Gure bizitza sozialaren Pompeyaren antzeko zerbait bizi dugu, Covid-19a da Vesubio garaikide, eta horren froga dira itzuli nahi eta ezin ditudan liburuak, alarma egoera honetan. Itzuli beharreko epea aspaldi igaro &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/05\/11\/meninak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":210,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-199","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/199","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/users\/210"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=199"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/199\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":204,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/199\/revisions\/204"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=199"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=199"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=199"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}