{"id":137,"date":"2020-04-25T16:14:52","date_gmt":"2020-04-25T15:14:52","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/?p=137"},"modified":"2020-04-25T16:14:55","modified_gmt":"2020-04-25T15:14:55","slug":"kollontai","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/04\/25\/kollontai\/","title":{"rendered":"Kollontai"},"content":{"rendered":"\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Komunismoa. Maitasun erromantikoa. Mosku.<\/h3>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Duela urte batzuk egon nintzen Errusian, Moskun. Egun gutxi batzuk. Flashak ditut gogoan: iraultzaren metro geltokiko brontzezko estatua handiak (gizon eta emakumeak zaintzan, gerran, kirolean, lanean&#8230;), armak salgai kale-merkatuan, etorbideen zabalera. Leninen momia ere bisitatu genuen, nola ez, eta lagun batek ezin izan zion irriari eutsi. Soldadu batek errieta egin zion. Nik, gurekin batera gelan zegoen aiton-amona pareari jarriak nizkion begiak: miresmen aurpegia erabatekoa zen.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Ordutik gehiago pentsatu izan dut sofista eta Platonengan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Etxealdiak gauza kuriosoak dakartza. Kuriositatea pizten du, lainoen ilunak belarria zolitzen duen moduan. Apaleko liburuen genealogia urteekin lausotzen doa. Uste dut oparia izan zela <strong>La bolchevique enamorada<\/strong>, Txalaparta 2008. Edo lan baten ordaina, ez nago ziur. Berdin dio, erosiko ez nukeen eta zoriak eskua artean utzi didan obra baita. Liburua 1. aldiz 1927an argitaratu zen, Moskun. Alexandra Kollontai iraultzaile, politikari eta intelektual errusiar ezagunaren lehen literatura lana da, hitzaurreari men eginez gero, bera batez ere saiakera eta diskurtsoak idazten trebatu baitzen. Iraultza eta honen uztarketa emakumeen eskubideekin zen bere gai nagusietakoa.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Helburu hori <em>kutsatzen <\/em>dio Vassilissa pertsonaia nagusiari, Vasya etxekoentzat, langile nekaezina eta komunista entregatua. Iraultza eraman nahi du etxebizitzen antolaketara, haurren zaintzara eta hamaika traba aurkituko ditu. Langileak defendatzen ditu bere nagusien aurka hauek komunista izan arren eta burgesak ezin ditu jasan. Nobelan iraultza eta honen ondorena kontatzen da, demokraziari burokratizazioak eta iraultzaren helburuen itzaltzeak gaina hartu ziotenekoa. <\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Beste protagonista Vladimir da, Volodya, anarkismotik komunismora jauzia egin duena Amerikako bizimodua ezagutu ondorenean. Alprojatik ere badu berak Vladimirrek. Ez da laua.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Vasyak iraultzan, jardun politikoan du poza. Ez die zentzurik ikusten bestelako kultura jardun edo denborapasei. Volodya, ordea, sobietar burokrazia eta langile autonomia defendatzetik elite berriaren parte izatera pasako da. Bien arteko harremana ez da erraza, eta maitasun erromantikoari aurre egin eta boteretzea lortzen duen emakume baten istorioa kontatzen digu Kollontaik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Liburuaren hitzaurrean Zaloa Basabek dio ziur asko Kollontaik irakurriak zituela maitasun kontakizun hegemonikoak, bere garaiko emakume gehienek antzera. Kontakizun hauetan oinarrituta aurre egin nahiko dio familia eredu tradizionalari. Hona egilearen hitzak 1927an liburua aurkeztu zuenean: <em>Mi intenci\u00f3n al escribir este libro es que sirva, aunque sea poco, para combatir la vieja hipocres\u00eda burguesa de los valores morales y para demostrar una vez m\u00e1s que empezamos a respetar a la mujer, no por su &#8220;moral buena&#8221;, sino por su actuaci\u00f3n, por su sinceridad, con respecto a los deberes de su claes, de su pa\u00eds y de la Humanidad en general<\/em>.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Iraultza denera zabaltzea. Asmoa bera ez da gutxi egunotan. Lagun batek esan ohi dit sobietarrak bakarrik ez zirela ausartu kontu batekin, hiletekin. Heriotza da betierekoa den bakarra, erlijio gabeko gizartean. Broma gutxi horrekin.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Arrasaten hileta zibilen eztabaida planteatu genuen duela bizpahiru urte, leku estali duin eta publikoaren beharra. Parrokoa konbentzitu genuen, alkatea ez. What a time to be alive.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Komunismoa. Maitasun erromantikoa. Mosku. Duela urte batzuk egon nintzen Errusian, Moskun. Egun gutxi batzuk. Flashak ditut gogoan: iraultzaren metro geltokiko brontzezko estatua handiak (gizon eta emakumeak zaintzan, gerran, kirolean, lanean&#8230;), armak salgai kale-merkatuan, etorbideen zabalera. Leninen momia ere bisitatu genuen, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/04\/25\/kollontai\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":210,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-137","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/137","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/users\/210"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=137"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/137\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":138,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/137\/revisions\/138"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=137"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=137"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=137"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}