{"id":127,"date":"2020-04-19T11:45:24","date_gmt":"2020-04-19T10:45:24","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/?p=127"},"modified":"2020-04-19T11:45:26","modified_gmt":"2020-04-19T10:45:26","slug":"cortazar","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/04\/19\/cortazar\/","title":{"rendered":"Cortazar"},"content":{"rendered":"\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Telebista. Komikia. Idazlea.<\/h3>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Joaqu\u00edn Soler Serranok RTVEko A Fondo programan eginiko elkarrizken zerrenda ikustean badakizu telebista karramarroen kastakoa dela. Sarean da aurkitzeko erraz, interesa bazenu. Etxealdia eta euria profitatuz, ameskeria bati jarraituz, berriz errepasatu dut goizean garunean tenk egiten dizuten elektrizitate deskargek eraginda, 1977an Julio Cortazarri saio horretan eginiko elkarrizketa. <a href=\"https:\/\/www.rtve.es\/alacarta\/videos\/a-fondo\/entrevista-julio-cortazar-programa-fondo\/1051583\/\">Hemen<\/a> duzue ikusgai sarean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Ameskeria atzokoa da. Ustez inspiraturik eta urduritasunak tematurik sutsuki idazteari ekin nion. Banuen kontzeptua, geometria. Banituen pertsonaiak: biribilak, laukiak eta triangeluak. Aurrenekoak herritar xeheak, bigarrenak boteretsuak eta hirugarrenak zorrotz beste haserre diren boteretsuen sokakoak. Banituen bakoitzaren ezaugarriak eta banuen kezka, ea ez ote ziren estereotipikoegiak. Laupabost testu pilatuta, gehiago eutsi ezinik, apaletegira jo nuen.  Buruak adarra jo zidan, oharkabean <strong>Historias de famas y cronopios<\/strong> ari bainintzen plagiatzen. Kafea egin, artxiboa ordenagailuko barrunbeetan gorde eta antzarei buruzko komiki bat irakurtzeari ekin nion. Ez naiz kontu hauen zale.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Ikusi berri dudan Cortazarren telebistako elkarrizketak tenkaturik, Marchamalo eta Toricesen komikia atera dut. <strong>Cortazar <\/strong>du titulua, N\u00f3rdica Libros argitaletxeak 2017an ateratakoa. Irla desertu batera maletan eroateko moduko lana da, dudarik gabe. Bai marrazkien kalitate bai testuaren hautaketagatik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Aipaturiko elkarrizketaren hariari jarraiki Cortazarren biografia egiten dute, 1914an Bruselan jaio zenetik alemaniarren obus artean. Ordutik bere bizitza, obra, pentsamendua edo konpromiso politikoa azaltzen zaizkigu. Ezin da oharkabean pasa ere dokumentatzeko erabili duten bibliografia, komikiaren bukaeran azaltzen dena.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Cortazarren haurtzaroko pasartea dakarkizuet, haur bakartiak Buenos Aires hiriko aldirietan etengabe irakurtzen duenekoa:<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\"><em>Le\u00eda tanto -Dumas y Shelley, Bierce- que su madre consult\u00f3 con un doctor si era bueno. Y el m\u00e9dico, apoyado por el director de la escuela primaria, recomend\u00f3 que le racionaran la lectura y que, a cambio, tomara m\u00e1s el sol en el jard\u00edn. Ese d\u00eda -escribi\u00f3 muchos a\u00f1os m\u00e1s tarde- empec\u00e9 a tener la certeza de que el mundo est\u00e1 lleno de idiotas.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Borobilak, laukiak eta triangeluak. Samos uhartean ere ez dute gure misterioen berri.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-secondary-background-color\">Oharra:<em>Atzo esan bezala, 21 eta 22an ez da bloga eguneratuko sortzaileen grebarekin bat egiteko.<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Telebista. Komikia. Idazlea. Joaqu\u00edn Soler Serranok RTVEko A Fondo programan eginiko elkarrizken zerrenda ikustean badakizu telebista karramarroen kastakoa dela. Sarean da aurkitzeko erraz, interesa bazenu. Etxealdia eta euria profitatuz, ameskeria bati jarraituz, berriz errepasatu dut goizean garunean tenk egiten dizuten &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/04\/19\/cortazar\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":210,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-127","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/127","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/users\/210"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=127"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/127\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":128,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/127\/revisions\/128"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=127"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=127"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=127"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}