{"id":125,"date":"2020-04-18T16:25:38","date_gmt":"2020-04-18T15:25:38","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/?p=125"},"modified":"2020-04-20T17:24:03","modified_gmt":"2020-04-20T16:24:03","slug":"antzara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/04\/18\/antzara\/","title":{"rendered":"Antzara"},"content":{"rendered":"\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Brouard. Cano. Larrea.<\/h3>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Etxealdiari esker baketzen ari naiz mesanotxeko liburu piloarekin. Kontsumokeria, bibliofilia, apeta&#8230; muga lausoa du liburu metak. Gutxituz doaz irakurri gabeko liburuok eta azkenarekin nire buruari diotsat ea zergatik ez dudan irakurri beharrekoen zerrendan gorago jarri argitaratu berria izan arren.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Izan ere <strong>Antzara eguna<\/strong>, Txalaparta 2019, Santi Brouard pediatra eta politikariaren azken egunei buruzko Harkaitz Cano eta Adur Larrearen komiki aparta da. Zoriak gura izan du gainera obrari buruz Euskadi Irratiko Arratsean saioko elkarrizketa gaur entzutea, egileen motibazioak hobeto ulertzeko lagungarri izan zaidana.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Tragedia ezaguna da Brouardena. Canok aipatu du irratian gurago izan duela bilbotarraren giza dimentsio eta karisma jorratu plano politikoa baino. Nabari da hori kontsultako bi\u00f1etatan, edertasun zinezkoak baitira marrazki nahiz irudi.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Ezin aipa gabe utzi bigarren mailakoak diruditen baina istorioa kokatu eta girotzen dituzten ondorengo elementuak: kontakizuna egiten duen poliziaren erruaren ernetzea, Hasiko asanbladen kea edota Alfonso Sastre eta Eva Forestekin izaniko afaria, Canok berak asmatua baina gerta zitekeenaren baitan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Memoriaren puzzlean piezarik ez dago norberak sortu arte. Horregatik dira eskertzekoak egile ezberdinen lanak eta argitaletxeen edo produktoren kuraia. Hau idaztean Josu Martinezen lana baitatorkit, besteak beste.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Bukatzeko, pasartea, hiltzaileetako baten gogoeta gordina: <em>Baina ez dezagun kontua komeni baino gehiago apaindu. Gezurra esango nuke damu arrastoak nituela esango banu&#8230; Goizegi zen horretarako&#8230;<\/em><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Irakurri eta gozatu, etxeko leihotik euria ikustean beste.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background has-subtle-background-background-color\">Oharra: bloga ez da 21 eta 22an eguneratuko, sortzaileen grebarekin bat egiteko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Brouard. Cano. Larrea. Etxealdiari esker baketzen ari naiz mesanotxeko liburu piloarekin. Kontsumokeria, bibliofilia, apeta&#8230; muga lausoa du liburu metak. Gutxituz doaz irakurri gabeko liburuok eta azkenarekin nire buruari diotsat ea zergatik ez dudan irakurri beharrekoen zerrendan gorago jarri argitaratu berria &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/2020\/04\/18\/antzara\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":210,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-125","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/125","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/users\/210"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=125"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/125\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":132,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/125\/revisions\/132"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=125"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=125"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/sagasti-etxea\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=125"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}