Komunikabideak bero

Euskalerria irratia, 2014.03.31 (hemen podcast-a)

Argazkian bilera gela bat Atarrabiako kultur etxean. Gela hutsik dago, baina azken urte bete luzean bilera asko hartu ditu Nafarroako toki komunikabide euskaldunenak. Aspaldion bizi duten egoera larriari nola erantzun ibili dute aztergai.

Eskuzabal aritu dira, zorrotz eta zintzo, esan eta entzun, beti ere egiteko nagusia argi: euskal komunitatea trinkotzea eta hedatzea. Gertutik bizi izan dut prozesua eta kalitate handia ikusi dut pertsonengan, konpromiso sendoa.

Eta urte beteren bueltan aurkitu dute bidea, badakite zer landu aurrera egiteko: lankidetza zabala eta sarea, puntako teknologia, komunitatearekin norabide biko komunikazioa eta harremana…

Ideia argiak eta ilusio puntua Nafarroan. Eta emaitzak luze gabe etorriko dira, batzuk etxe honetatik ez oso aparte.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude