Mendraka txakolina, txapeldun

Ardoen inguruan ezjakintasun eta mesfidantza ugari dago. Hitz asko egiten da ardoari buruz, eta diru asko gastatzen ardotan, baina jende gutxi da trebe ardo dastaketa itsuan. Besteok informazioa -etiketa- eta erreferentziak -gidak- behar izaten ditugu jakiteko edaten ari garen hori zenbateraino den ona edo preziatua.

Espainian, Campsa da erreferentziazko gida horietako bat. Oraintxe irten da edizio berria, eta bigarren urtez dastatu eta sailkatu dute Mendraka txakolina, Esteñibarreko mahatsarekin -besteak beste- egiten dena. Aurten iaz baino bi puntu gehiago eman diote, 90, eta hori ardo zurietan oso maila ona da. Bederatzi txakolin aztertu dituzte, eta honela gelditu da rankina:

90 puntu: Mendraka eta Itsasmendi (Bizkaiko Txakolina)
89 puntu: Talai-berri eta Txomin Etxaniz (Getariako Txakolina)
88 puntu: Rezabal (Getaria)
87 puntu: Egia-enea (Bizkaia) eta Ulacia (Getaria)
86 puntu: Jakue (Getaria) eta Beldui (Arabako txakolina)

Gu pozik, noski, emaitzarekin.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Mendraka txakolina, txapeldun-ri

  1. egilea: ion aldanondo

    Kaixo Mikel:

    Joan den astean ireki nian hik oparitutako txakoli boteila, eta sariaren berri jakin gabe. Jakin izan bania… ontzen utziko nian, hala, horretarako ez dik balio? horrela beharko dik, allakuidaus! Goierritar batek Bizkaian egindako txakolia ona izan behar derrigor!!!

    besarkada bat,

    Ion Aldanondo

  2. egilea: mikel

    Urteko ardoa, barrikan egongabea, hobe hurrengo urte barruan edatea. Handik aurrera, ez dik ezer irabazten, izatekotan galdu. Hala ere, lehengoan ireki nian 2004ko Mendraka botila bat eta… ederra zegoan!

    Besarkada bat, Ion.

  3. egilea: Iban Arantzabal

    Han! beste arrazoi bat Estenibarrera fateko. 🙂

    Iban

Utzi erantzuna mikel(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude