Mendateak: Izoard (2.360 m.)
Galibierretik jaitsiera luzea Briançon ederreraino. Bidean, Henri Desgranceren monumentua. Tourraren sorrera nola izan zen kontatzeko aukera ona: L’Auto kazetatik sortu zen, argitalpenaren ale gehiago saltzeko helburuarekin, 1903an, eta majo bete zuten euren helburua! Briançonetik Izoardera gero, eta han geldialdia Coppi eta Bobbet handien oroitarrian. Eta Combe de Queyras haitz arteko pasabide ederretik Guillestrera, lotara. Vars mendatea igotzen hasi nintzen hurrengo goizean, eta han topatu nuen Jean Pier, Perpignangoa. 65 urte, 95 herrialde ezagututa bizikletarekin, ia 10.000 kilometroko bidaiekin, kanpoan lo eginez… Ze tipoa!
https://vimeo.com/67870777