{"id":35,"date":"2013-11-26T06:24:24","date_gmt":"2013-11-26T05:24:24","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/parcferme\/?p=35"},"modified":"2013-11-26T09:11:07","modified_gmt":"2013-11-26T08:11:07","slug":"amaieren-ondorengo-hasierak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/parcferme\/2013\/11\/26\/amaieren-ondorengo-hasierak\/","title":{"rendered":"Amaieren ondorengo hasierak"},"content":{"rendered":"<p>Blog honetan idazten hastea erabaki dut, 3 arrazoi nagusigatik:<\/p>\n<p>1.- Lehenik: automobilismoa euskaraz tratatzen duten idatzizko hedabideak esku bateko hatzekin kontatu daitezkeelako eta hori aldatzeko zerbait portaratu nahi dudalako.<\/p>\n<p>2.- Bigarren: Goienak azken 10 urteetan eskualdeari eta euskarari egindako ekarpena eskertzeko, datozen 10 urteetan tontorrak igotzen jarrai dezaten.<\/p>\n<p>3.- Hirugarren: debagoiendarra naizelako eta nere ideiak eta ikuspuntuak herrikideekin eta eskualdeko bizilagunekin banatu nahi ditudalako.<\/p>\n<p>Horretaz gain, blog hau eztabaida gune bezala zabaldu nahiko nuke, zuen ideia eta ikuspuntu desberdinak jasotzeko. Poztuko nintzateke zuen erantzun eta komentarioak jasotzeaz. Beraz, ongi etorri nere blogera.<\/p>\n<p>Espazio honetan 1-Formulako lasterketen eta berrien analisi bat eskeini nahiko nizueke, modu laburrean, gehiegi luzatu gabe baina esannahiz. Adibidez, ostiraleko entrenamendu libreetako emaitzak aztertuz larunbat eta igandean gerta litekeena aurreikusi genezake portzentaia baten. Edozein ingeniarirentzat nere ustez garrantzitsua da egindako lanaren txostena modu laburrean azaltzeko gaitasuna, ondorio esanguratsuekin. Automobilismoan faktore hau are garrantzitsuaga da, kotxearen garapenak azkar funtzionatu behar duelako eta norabide zuzenean. Normalean zuzendari tekniko batek ez du astirik 3 egunetik behin 50 orrialdeko 4 txosten irakurtzeko; egun osoa irakurtzen pasako luke. Zuzendari teknikoak erabakiak hartu behar ditu eta horretarako informazioa beharrezkoa du, modu motzean. Formatu grafikoan aurkeztutako datuek asko laguntzen dute egoera honetan. Kasu honetan zuek zarete nere zuzendariak. Grafikoak maite ditut eta bide hori jarraitzen saiatuko naiz hemen ere.<\/p>\n<p>Gaira itzuliz: 2013ko txapelketa gehienak amaitu dira. Aro desberdinen bukaera suposatzen duen une bat da, eta ni blog bat idazten hasten naiz. Hurrengo post baten idatziko dizuet aroei buruz gehiago. Blogari titulua jartzerako orduan, \u201eparc ferm\u00e9\u201c izan zen bururatu zitzaidan lehenengotarikoa. Zergatik? Sari nagusi bateko zirkuituan edo rally baten, kotxeak \u201eparc ferm\u00e9\u201c-an daudenean mekanikariek denbora librea izaten dutelako aisialdirako. Mekanikarientzat hau esan nahi du: Parc ferm\u00e9 = Kotxeak ezin dira ikutu = Denbora librea! Beraientzat ondo irabazitako atsedenaldia da. Ingenierien kasuan denbora librea izatearen kontua erlatiboa da, \u201eparc ferm\u00e9\u201c-aren iraupenaren arabera. \u201eParc ferm\u00e9\u201c-ko lehenengo ordua ondo etortzen da datuak interpretatzeko, simulazio modeloak aktualizatzeko, konfigurazio aldaketak simulatzeko edota lehiakideen eboluzioak aztertzeko. Baina zer demontre da \u201eparc ferm\u00e9\u201c? Batzuek badakizue ziur, beste batzuek agian ez. Beraz, motz azaltzen saiatuko naiz.<\/p>\n<p>\u201eParc ferm\u00e9\u201c kirol-automobilismoan erabiltzen den termino frantsez bat da, \u201eparke itxia\u201c bezala itzuliko nuke literalki. Parke hau zonalde seguru bat bezala deskribatu daiteke, komisario bitartez zaindua. Lasterketa arautzen duen kirol-organuaren ardurapean biltzen dira partaide guztien kotxeak aldi berean bertan, sailkapen-sesio eta lasterketa baetn ondoren, batzuetan baita aurretik ere. Adibidez 1-Formulan FIA da parke itxiko arautegia definitzen duena eta berau betetzen dela kontrolatzearen arduraduna. Kotxe guztiek parke itxian egon behar dute beranduen sailkapen-sesioa amaitu eta 3.5h-ra, eta han utzi behar dira lasterketako formazio itzulia hasi baino 5.0h lehenagora arte. Kotxeak parke itxian dauden bitartean arautegia normalean oso erraza da: komisarioa ez den edozeinentzat autoak ikutzea debekatuta dago, FIA-ren berariazko baimenarekin ez bada. Parke itxiak behar bezain zabala izan behar du, lehiakide guztien kotxeak bertan pilatzeko eta aldi berean egiaztapen teknikoak burutu ahal izateko beste espazio eskeintzeko.<\/p>\n<p>Egia esan 1-Formularen kasuan parke itxia konplexuagoa da beste lehiaketa batzuekin alderatuz. Izan ere, 1-Formulan \u201eparc ferm\u00e9 egoera\u201c existitzen da. Kotxe guztiak egoera horretan aurkitzen dira sailkapenaren ondoren beraien garajea uzten duten momentutik, formazio itzuliaren hasierara arte. Egoera honetan honako aldaketak soilik onartzen dira: erregaiaren hornikuntza, balaztze-sistemaren purgaketa, gurpilen aldaketa (lehen 10en artean sailkatu ez dutenentzat edo segurtasuna kolokan jartzen duen arazo bat arrazoitzen duenarentzat), eta aurreko hegalean intzidentzia-angelu aldaketa txikiak. Ondorioz, 1-Formulan gaur egun taldeek ezin dute larunbatetik igandera kongifurazio-aldaketa nabarmenik burutu. Salbuespenak daude: larunbatetik igandera baldintza klimatikoen aldaketaren ondorioz, lasterketaren zuzendariak baimena eman diezaieke taldeei behar dituzten aldaketak burutzeko. Larunbatean istripu larri bat izan duen kotxe batentzat ere baimen berezia eskuratu daiteke. Motore bat edota abiadura-kaxa baten aldaketa beharrezkoa duen kotxe baten kasuan ere onartuta dago, baina 10 postu galtzen ditu igandeko lasterketarako. Arau hau hausten duen edozein boxetik irtetera behartuta dago igandean.<\/p>\n<p>Kotxeak \u201eparc ferm\u00e9\u201c-an dauden bitartean denbora izaten da familiarekin edota lagunekin kontaktuan jartzeko, kirol apur bat egiteko (korrika adibidez), emailak erantzuteko eta orain blog bat idazteko!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Blog honetan idazten hastea erabaki dut, 3 arrazoi nagusigatik: 1.- Lehenik: automobilismoa euskaraz tratatzen duten idatzizko hedabideak esku bateko hatzekin kontatu daitezkeelako eta hori aldatzeko zerbait portaratu nahi dudalako. 2.- Bigarren: Goienak azken 10 urteetan eskualdeari eta euskarari egindako ekarpena eskertzeko, datozen 10 urteetan tontorrak igotzen jarrai dezaten. 3.- Hirugarren: debagoiendarra naizelako eta nere ideiak<\/p>\n<footer class=\"entry-footer index-entry\">\n<div class=\"post-social pull-left\"><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/sharer\/sharer.php?u=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fparcferme%2F2013%2F11%2F26%2Famaieren-ondorengo-hasierak%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-facebook\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/twitter.com\/home?status=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fparcferme%2F2013%2F11%2F26%2Famaieren-ondorengo-hasierak%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-twitter\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/shareArticle?mini=true&#038;url=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fparcferme%2F2013%2F11%2F26%2Famaieren-ondorengo-hasierak%2F&#038;title=Amaieren+ondorengo+hasierak\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-linkedin\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><\/div>\n<p class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/parcferme\/2013\/11\/26\/amaieren-ondorengo-hasierak\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"meta-nav\">\u2192<\/span><\/a><\/p>\n<\/footer>\n","protected":false},"author":100,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-35","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/parcferme\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/parcferme\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/parcferme\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/parcferme\/wp-json\/wp\/v2\/users\/100"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/parcferme\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=35"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/parcferme\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":37,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/parcferme\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35\/revisions\/37"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/parcferme\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=35"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/parcferme\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=35"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/parcferme\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=35"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}