Xerezeko testa zenbakietan

Motore-hornitzaileek betetako distantziak

Motore-hornitzaile bakoitzak programa desberdin bat jarraitzen du testetan zehar. Horregatik betetako distantziak ezin dira zuzenean alderatu. Dena den, aurtengo desberdintasunak nabarmenak dira. Ferrarik Renaultek baino ia 3x km gehiago bildu ditu. Mercedesek aldi berean Ferrariren distantzia ia bikoiztu zuen.

2014_T01JER_dist_eng_supp

Mercedes taldearen W05 kotxe berriak Ferrariren F14T-ak baino soilik 58 bira gehiago burutu zituen Xerezen. Hala ere, Mercedesek bere talde-bezeroengandik datu dexente gehiago jasotzeko aukera aprobetxatu zuen: McLaren, Williams eta Force Indiak batera km gehiago bete zituzten Sauber eta Marussiak batera baino.

McLarenek Xerezen izan zuen berpiztea aipagarria da. Testeko lehen egunean kotxea martxan jartzeko gai ez izatetik azken egunerako ia Ferrarik beste km biltzera iritsi ziren.

2014_T01JER_dist

Pilotuen denborak (Xerez)

Xerezeko denboretatik ondorioak ateratzea arriskutsua den arren, indikazioren bat edo beste bilatu daiteke. Denborek Mercedes motoredun taldeen hasierako abantaila azpimarratzen dute. Testean parte hartu zuten 9 Mercedes motoredun gidariak lehen 11 postuetan aurkitzen dira taulan; soilik Ferrariko 2 gidariak tartekatzen dira horien artean. Ondorio bezala, esan liteke Mercedes motoredun taldeek eta bereziki Mercedes taldeak abantaila daramala momentuz, bai fidagarritasunean eta baita errendimenduan ere.

28.-31.01.2014 Xerez  test
28.-31.01.2014 Xerez test

Pneumatikoak:

Guztira Pirellik 250 joku eraman zituen Xerezera (1000 gurpil). Horietatik:

  • supersoft: 2 joku
  • soft: 9 joku
  • medium: 52 joku
  • hard: 52 joku
  • ‘winter’-spec: 69 joku
  • intermediate: 36 joku
  • wet: 30 joku

Guztira 4 egunetan erabilitako jokuak: 99

  • supersoft: 1 joku
  • soft: 2 joku
  • medium: 23 joku
  • hard: 11 joku
  • ‘winter’-spec: 32 joku
  • intermediate: 20 joku
  • wet: 10 joku

Tanda luzeenak:

  • supersoft: 10 bira
  • soft: 9 bira
  • medium: 17 bira
  • hard: 24 bira
  • ‘winter’-spec: 23 bira
  • intermediate: 26 bira
  • wet: 13 bira

Denborak egun bakoitzeko banatuta:

2014_T01JER_timesheet_preu_d

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude