Zalantza gabe aurtengo arau berrietatik gogorrena erregaiaren limitazioa da. Auto bakoitzeko 100kg erabili daitezke gehienez lasterketako. Honek 2013rekiko %60ko kontsumo murrizketa bat eskatzen du, errendimendua sakrifikatu gabe.
Auto baten kontsumo maila parametro desberdinen funtzioa da: kotxearen konfigurazioa, airearen presioa, tenperatura eta hezetasuna, zirkuitu mota eta konfigurazioa eta asfaltuaren tenperatura, grip maila, etab. Beheko diagramak 2013an zehar batabeste zirkuitu bakoitzeko kontsumoak adierazten ditu, V8 atmosferikoen kasuan.
Oraindik ez dago garbi pilotuek zenbateraino dosifikatu beharko duten lasterketaren amaierara iristeko.
1-Formularen historian lehen aldiz, erregaiaren injekzioa mugatuko da, 100kg/h-ko balio maximora. Muga hau erregai emari-neurgailu baten bidez kontrolatzen da. Sentsore hau FIA-k homologatuta dago eta Gill Sensors hornitzaileak fabrikatzen du. Ultrasoinu bidez neurtzen du sentsore honek erregai emaria.
Limitazio honen seriotasunaren indikazio bat emateko, beheko diagramak 2013an kontsumitutako batazbesteko erregai emariak adierazten ditu:
Argi dago efizientzia helburu nagusietako bat izango dela aurten, ez bakarrik motore alorrean baita txasisean ere. Gehiegizko erresistentzia aerodinamiko batek desabantaila handia eragin dezake. Taldeek hegal-intzidentzi gutxiagorekin bidaliko dituzte autoak pistara. Neguan karga aerodinamiko gutxiago lortu duten taldeek ez dute horrenbesteko desabantaila izango. Ferrariren kasua izan liteke horren adibide. Estrategietako bat lasterketaren hasieran erregaia aurreztean datza, bigarren erdialdean erasotzeko.
Zer eragin izango du honek lasterketen kalitatean? Beharbada lasterketaren fase konkretu batzuetan gidariek aurreratzea ekidingo dute, beste kotxe baten atzean zirkulatuz erregaia aurrezteko. Ezagutzen dugunarekin alderatuz dexente aldatuko da beraz 1-Formula, aro berri baten hasieran gaude.