{"id":68,"date":"2009-03-13T11:48:04","date_gmt":"2009-03-13T11:48:04","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/oxel\/lortzen-ari-gara-juan-martin"},"modified":"2009-03-13T11:48:04","modified_gmt":"2009-03-13T11:48:04","slug":"lortzen-ari-gara-juan-martin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/2009\/03\/13\/lortzen-ari-gara-juan-martin\/","title":{"rendered":"Lortzen ari gara Juan Martin"},"content":{"rendered":"<p>Zenbat batzar egin ete gi\u00f1uzen Juan Martin Elexpururen elkartian&#8230; Elgetara be etorri ziran bera eta Mikel Basabe ezker abertzalia beste modu batera egituratu bihar gi\u00f1uala azaltzera.<\/p>\n<p>Juan Martinen moduan bide luze honetan hasieratik sinistu zebenek badake, badaukagu, zer ospatu Aralarren emaitzakin. Lorpen haundi bat egin dogu: ezkerrekuak eta abertzaliak gazenon artian etorkizuneko oinarrixak barneratuta dauka gehiengo batek, denbora kontua da ezker abertzaliak bere osotasunian horrekin bat egitia: ezkerra, abertzalia, eskubide zilegiak lortzeko bakarrik bide zilegiak erabiltzin aldekua.<\/p>\n<p>Hauteskundien balorazinuen artian nabarmendu neuke Juan Martin Elexpuruk <a href=\"http:\/\/www.argia.com\/hauteskundeak-2009\/argiako-artikuluak\/irabazita-galdu\">Argian<\/a> egindakua. Hemen osorik:<\/p>\n<p><i>EAJk<br \/>\nirabazi ditu hauteskundeak. Ibarretxek, hobeto esanda, beragatik izan<br \/>\nez balitz askok aspaldi bilduta izango baitzituen bere bulegotako<br \/>\ntrasteak. Azken hauteskunde lokaletan jipoia jaso zuen alderdiak, eta<br \/>\nharrezkero ere kontsultaren txapuzak eta ustelkeria kasuek ez dute asko<br \/>\nhobetu bere irudia. Baina \u201ckanpotarrak agindu bihar joskuek ala etxian?<br \/>\nEz, mekauen dio!\u201d erreakzioak eta lider sendo batek salbatu du beste<br \/>\nbehin ere.<\/i><\/p>\n<p><i>Lider sendoa, PSE-EEri falta izan zaiona<br \/>\nirabazteko. \u201cOraingoan bai\u201d izan zitekeen beren lema, eta eurak uste<br \/>\nbaino motelago ibili arren, oso litekeena da Raxoiren zapoak eta Diezen<br \/>\nsugeak gustura irenstea, aita botereak eta ama aberriak sakrifizio hori<br \/>\nmerezi duelakoan.<\/i><\/p>\n<p><i>Alderdi txikiak amildegiaren ertzean egon ohi dira hauteskunde<br \/>\nbakoitzean. EAk garesti ordaindu ditu bere barne kaosa eta bakarrik<br \/>\njoateko ausardia. Subiranotasunaren bandera astindu du urduri, ezker<br \/>\nzein eskuin abertzaleko boto batzuk erakarriko zituelakoan, baina<br \/>\nbereak uxatzea besterik ez du lortu, gehienak beren ama alderdira eta<br \/>\nzenbait Aralarrera joango zirenak.<\/i><\/p>\n<p><i>Ezker Batuarentzat ere dramatikoak izan dira hauteskunde hauek.<br \/>\nMadrazo oso saiatua da baina lartxo gustatzen zaio boterea, eta<br \/>\npoliki-poliki barrutik desegin zaio alderdia, eta \u201cezkerra soilik\u201d nahi<br \/>\nduen boto askok nahiago izan du PSEra edo Aralarrera emigratu.<\/i><\/p>\n<p><i>Batasunaren ordezko D3Mrekin injustizia itzela egin da: legez kanpo,<br \/>\njazarriak, liderrak espetxean&#8230;, halako egoera batean ez dira txarrak<br \/>\nia ehun mila boto. Baina gogoratu beharra dago Herri Batasuna 14<br \/>\nparlamentari ateratzera heltzen zela eta atzoko botoekin 7 lortuko<br \/>\nzituela. Politika gupidagabea da, eta bizkarrean daraman motxila astuna<br \/>\nazkar lagatzen ez badu, ez da zaila etorkizuna igartzea.<\/i><\/p>\n<p><i>Ez eskatu niri Aralar epaitzerakoan hotza izateko. Itziar Aizpuruari<br \/>\nentzuten nion PNVren laguntzari esker egin duela gora. Alderdia<br \/>\njaiotzen ikusi dugunok badakigu zer den ez egoitza, ez diru, ez<br \/>\nmilitante, ez ezer, basamortua zeharkatzea, ordura arteko irizkideen<br \/>\nbegirakuneak jasanez, eta mehatxuak ere bai inoiz. Hanka-sartze<br \/>\ndezenteak ere izan dituen arren bere ibilbidean, begi-bistakoa da ezker<br \/>\nabertzale zibil eta zabalaren egitasmoa sustraitzen ari dela Mendebal<br \/>\nalde honetan, lehenago Iparraldean eta Nafarroan bezala.<\/i><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zenbat batzar egin ete gi\u00f1uzen Juan Martin Elexpururen elkartian&#8230; Elgetara be etorri ziran bera eta Mikel Basabe ezker abertzalia beste modu batera egituratu bihar gi\u00f1uala azaltzera. Juan Martinen moduan bide luze honetan hasieratik sinistu zebenek badake, badaukagu, zer ospatu Aralarren &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/2009\/03\/13\/lortzen-ari-gara-juan-martin\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-68","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=68"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=68"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=68"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=68"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}