{"id":60,"date":"2009-06-05T08:49:16","date_gmt":"2009-06-05T08:49:16","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/oxel\/euskadi-2020"},"modified":"2009-06-05T08:49:16","modified_gmt":"2009-06-05T08:49:16","slug":"euskadi-2020","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/2009\/06\/05\/euskadi-2020\/","title":{"rendered":"Euskadi 2020"},"content":{"rendered":"<p>Hori hamaika urte barru izango da. Luze, beraz. Baina ailegatuko da.<br \/>\nEdo, honela jarraitzen badugu, ailegatuko zaigu. Beste hainbeste data<br \/>\n(1982ko Munduko Txapelketa, 1992ko Olinpiar Jokoak) heldu eta gainetik<br \/>\npasa zitzaizkigun bezala.<\/p>\n<p>Aurtengo eskaintza: egin dezagun polo subiranista, horrela<br \/>\nerakundeak ikusiko du \u00abbeste bide bat\u00bb badagoela, eta bere jarduna eten<br \/>\negingo du. 2 x 1 hoberik ikusi al du inork inon? Nola esan ezetz<br \/>\neskaintza horri? Alde batetik, behar-beharrezkoa dugun indar metaketari<br \/>\nbidea emango genioke, Monzonen Maltzagarako bideari ekingo genioke,<br \/>\nabertzaletasuna horren premia betean dagoenean. Bestetik, borroka<br \/>\narmatuaren ziklo agortu eta gainditua iraganeko kontu bilakatzeko<br \/>\naukera ere ematen digu eskaintza horrek: abertzaleontzat kaltea baino<br \/>\nez dakarren iraganeko eskema zokoratzeko aukera.<\/p>\n<p>Izan ere, erakundeak, ikusirik euskal gizarteak bere gain<br \/>\nhartzen duela erabakitzeko eskubidearen aldeko borrokaren zama, bidea<br \/>\nemango liguke guztioi. Horixe da bolo-bolo dabilen teoria.<\/p>\n<p>Euskal Herria, beste askotan legez, Euskal Autonomia<br \/>\nErkidegoarekin parekatzen dute proposamen hori egiten dutenek.<br \/>\nMendebaldetik eta mendebaldera begirakoa. Ikuspegi murritza, beraz,<br \/>\nbaita geografiari dagokionez ere.<\/p>\n<p>Nafarroan, aspaldi batu dira nafarrek erabakitzeko eskubidea<br \/>\ndutela aldarrikatzen duten alderdi gehienak. Nafarroa Bai osatu zuten,<br \/>\ngobernu-alternatiba bilakatu -jeltzaleak ordezkatzea ameskeria liteke<br \/>\nmendebaldean, baina eztabaidagai ere ez da ekialdean- eta erabakitzeko<br \/>\neskubidearen aldekoen indar-metaketa eta elkarlana eguneroko ogi<br \/>\nbihurtu. Erakunde armatuak berandu baino lehen hartu beharko lukeen<br \/>\nerabakiaren zain geratu gabe.<\/p>\n<p>Ipar Euskal Herrian errazago izan zuten elkarlana abiatzeko<br \/>\norduan: Ipar Euskal Herrian gatazka politikoa dago -Hego Euskal Herrian<br \/>\ndagoenaren berdina-, erabakitzeko eskubidea ukatzen zaigu -Hego Euskal<br \/>\nHerrian ukatzen zaigun bezala-, baina autonomiarik ere ez dute, Hego<br \/>\nEuskal Herrian ez bezala. Baina han ez dago borroka armaturik. Egon<br \/>\nzen, frogatu zen antzua zela, bazterrean utzi zen. Horregatik, Ipar<br \/>\nEuskal Herrian aiseago izan zen polo subiranista abian jartzea,<br \/>\nfuntsezko bi baldintzak ematen direlako: borroka armaturik eza, eta<br \/>\nesklusiorik eza; inork ez zuen inor kanpoan utzi. Kanpoan jeltzaleak<br \/>\ngeratu ziren, hala erabaki zutelako.<\/p>\n<p>Ariketa xume hori da Enamek egin nahi ez duena: frogatu da<br \/>\nborroka armatua antzua dela, erabakitzeko eskubidearen alde gaudenoi<br \/>\nkalte egiten digula, bai Euskal Herrian -indar metaketa oztopatu egiten<br \/>\nduelako eta etsai politikoari ematen diolako zilegitasun demokratikoa,<br \/>\nabertzaletasunari ukatuaz- bai Euskal Herritik kanpora ere, nazioartean<br \/>\n\u00abterrorismoaren\u00bb aitzakiarekin Espainiak nahi duen oro egiteko<br \/>\naskatasuna lortzen duelako.<\/p>\n<p>Aralarrek aspaldi egin zuen hausnarketa hori. Eta hausnarketa<br \/>\norori dagokion legez, ondoren erabakia hartu zuen: inoren zain ez<br \/>\ngeratzekoa. Horregatik bultzatu genuen Nafarroa Bai koalizioa,<br \/>\nhorregatik txalotu dugu Ipar Euskal Herriko Euskal Herria Bai<br \/>\nkoalizioa. Ez dagoelako inoren zain geratzeko astirik. <\/p>\n<p>Horregatik, Mendebaldean gure bideari ekin genion eta<br \/>\nhorretan jarraitzen dugu, eskua luze elkarlana nahi duen guztiari eta<br \/>\ngure jardunaren minutu bat ere ez eskainiaz gu baino puruagoa dela uste<br \/>\neta bazterrean utzi nahi gaituenari.<\/p>\n<p>Bide horri ekingo diogu, indarrak batzeko bideari. Inor<br \/>\nbazterrean utzi gabe, baita inor bazterrean uztea normaltzat onartu<br \/>\ngabe. Ez da kasualitatea, geure burua ezkerreko eta abertzaletzat dugun<br \/>\nbi alderdi elkarrekin joatea Europako hauteskundeetara: Aralar eta<br \/>\nEusko Alkartasuna. Horixe da indar metaketa eguneroko jardunarekin<br \/>\negitea; hori, ezker abertzale zibil eta zabalaren aldeko apustua<br \/>\nteoriatik praktikara eroatea. Bide hori nahi duen edonori dago<br \/>\nirekirik. Ez erakundeak jantzi militarra uzteko aitzakia bat behar<br \/>\nduelako, baizik eta herri honek, aurrera egiteko, beste biderik ez<br \/>\nduela sinesten dugulako. Aurrera egitea, abangoardiarik gabe: nor gara<br \/>\ngu, nor da inor, subiranista zein den eta zein ez den erabakitzeko?<br \/>\nMaltzagarainoko bidean, elkarrekin joan gura dugun guztiok abiatu<br \/>\nbeharko genuke, ez euren burua buruzagitzat hartu eta gidari lana<br \/>\nhartzea erabaki duten batzuek gustukotzat dituztenak bakarrik.<\/p>\n<p>Denborak arrazoia eman digu duela ia hamarkada bat egin genuen<br \/>\napustuan. Denborarekin, herritarren babesa ere etorri zitzaigun eta<br \/>\netortzen ari zaigu. Herri honek beste oinarri batzuk behar zituela<br \/>\nadieraziz egin genuen sortze-agiria, eta sorrera-arrazoi haiei fidel<br \/>\njarraitzen dugu lanean. Ez gara gu etorkizunaren beldur, ezker<br \/>\nabertzale zibil eta zabala denbora kontua delako: zenbat eta arinago<br \/>\nhartu batzuek, aspaldi hartuak behar zituzten erabakiak, orduan<br \/>\narinago. Eta, hainbaten, zabalago ere bai. Ala ezkerretik ere jarraitu<br \/>\nnahi dugu aurre egiteko planteamendu guztiak 2020rako egiten?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hori hamaika urte barru izango da. Luze, beraz. Baina ailegatuko da. Edo, honela jarraitzen badugu, ailegatuko zaigu. Beste hainbeste data (1982ko Munduko Txapelketa, 1992ko Olinpiar Jokoak) heldu eta gainetik pasa zitzaizkigun bezala. Aurtengo eskaintza: egin dezagun polo subiranista, horrela erakundeak &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/2009\/06\/05\/euskadi-2020\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-60","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=60"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=60"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=60"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oxel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=60"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}