{"id":92,"date":"2012-06-18T12:41:00","date_gmt":"2012-06-18T11:41:00","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2012\/06\/18\/92\/"},"modified":"2025-05-29T11:53:48","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:48","slug":"92","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2012\/06\/18\/92\/","title":{"rendered":""},"content":{"rendered":"<div><b><span>ASTEBURUARI BEGIRA; EKAINAK 16 ETA 17<\/span><\/b><\/div>\n<div><\/div>\n<div><\/div>\n<div><a href=\"http:\/\/2.bp.blogspot.com\/-dAr_WFVVtGI\/T98TA_7NX_I\/AAAAAAAAAII\/vS5eHanhYkc\/s1600\/RAID+ESTELLA.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" border=\"0\" height=\"166\" src=\"http:\/\/2.bp.blogspot.com\/-dAr_WFVVtGI\/T98TA_7NX_I\/AAAAAAAAAII\/vS5eHanhYkc\/s200\/RAID+ESTELLA.jpg\" width=\"200\"><\/a><span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><b>After Sun<\/b> pote erdia xahutu dut bi egunetan. Larunbatean <b>Lizarran <\/b>ospatu zen abentura Raidean ederki berotu zuen <b>Lorentxok<\/b>. Goizeko 7ak aldera sorbalda aldean emandako protekzioak ez zuen asko iraun. Marka galanta bizkarrean, kolore zuri-gorriek egundoko berotasuna emateaz gain, agerian uzten dute bertan bizitakoa. Asteburu osorako plan batekin abiatu ginen Lizarra aldera. Larunbatean <b>Guse eta biok<\/b> Raid eder batez gozotzeko aukera izan genuen; uste baino baliza gehiago eskuratzeko ahaleginean, arrakastatsu bukatu geunen geure lana, beti ere, Gusek mapen interpretaziorako duen aparteko dohain horri esker. <b>Piraguan<\/b> egindako 400 metrotan ahotik ateratzen zitzaizkidan putzen laguntzaz egin ahal izan nuen aurrera; eta rapelatzen, egunetik egunera, hobeto. Oheratzean, bakoitza bere aldetik, azken balizaren bila ibili bazen ere, alferrik&#8230;Igandean, emazte kementsuekin puntuak berreskuratze aldera, haurrei keinu egin eta <span>\u00a0<\/span>Lizarrako <b><i>\u201c Agua Saladako<span>\u00a0 <\/span>igerilekuan<\/i>\u201d<\/b> izan ginen goizez eta <b>Urederra<\/b> errekan busti genituen hankak bazkalostean. Horrelakoetan eta horren konpainia ona izatean, asteburuari egun bat falta izaten zaio.<\/div>\n<div><\/div>\n<div><b><span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span>Eurokopa<\/b> aurrera doa. Holanda eta Errusia kanporatuak. Aurreko astean esan bezala Frantzia ikusten dut ondo. Bestetik, Kirol sailetan bainoago prentsa arrosako orrialdeetan agertzen diren futbolari horietako bat da <strong>Niklas Bendter<\/strong> (Kopenhage, 1988); aurrelari garaiak, galtzontzilloak erakutsi zituen golen ospakizunean, eta hizki handitan apustu etxe baten izena irakur zitekeen. UEFAk arau zorrotzak ditu publizitate eskubideak babesteko, eta jokalariek badakite debekatuta dagoela inolako markarik erakustea. Saskibaloian Real Madrilek liga txapelketa eramateko pausu garbiak eman bazituen ere, azkenean Katalanek eraman dute txapela Bartzelonara. Halere, albiste txalogarri bat; <b>Lasok<\/b> beste bi urtez jarraituko du Madrilen.<\/div>\n<div><\/div>\n<div><a href=\"http:\/\/1.bp.blogspot.com\/-Un2VRXbz0Q0\/T98THDWq33I\/AAAAAAAAAIQ\/JU5IhFsT0D8\/s1600\/UREDERRA.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" border=\"0\" height=\"150\" src=\"http:\/\/1.bp.blogspot.com\/-Un2VRXbz0Q0\/T98THDWq33I\/AAAAAAAAAIQ\/JU5IhFsT0D8\/s200\/UREDERRA.jpg\" width=\"200\"><\/a><b>Kortazarrek<\/b> ez du hutsik egin eta indartsu dagoela erakutsi du beste behin ere. Zapatuan lortutako garaipenarekin bi lortu ditu dagoeneko elgetarrak eta sendotu egin du lidergoa. Lanzaroten <b>Haria Extreme<\/b> mendi lasterketa irabazi du. Eta <b>Irati Extreme<\/b> delakoa ere izan du asteburuak. Martxa zikloturista erraldoiak zaletu asko bildu zituen <b>Otxagin<\/b>. Beroak eta aldapek gogor xamarra egin zuten eguna. Baina mendiak ere utzi digu zoritxarreko berri bat; <b>Stephane Brose<\/b>, Kilian Journet ezagunaren bikotea Montblanceko frogan, eroriko baten ondorioz zendu da. Goian bego.<\/div>\n<div><\/div>\n<div>Txutxumutxuak ere lekua irabazten hasiak daude geurean; <b>Javi Martinez<\/b> nafarrak Bartzelonan jokatuko omen du datorren denboraldian edota <b>Llorente<\/b> hodarribiarra Erreala utzi eta Valladolid aldera, berriro ere, joango ote den entzun da. Albisteak bata bestearen atzetik helduko zaizkigu uda partean, baina egiaren bat irakurtzerako, dozenaren bat gezur irentsiak izango gara, fijo. <\/div>\n<div><\/div>\n<div><a href=\"http:\/\/2.bp.blogspot.com\/-3RS1XSqK4ZE\/T98S9ksnM2I\/AAAAAAAAAIA\/Lzext-XxpmM\/s1600\/AFTERSUN-Ecran.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" border=\"0\" height=\"200\" src=\"http:\/\/2.bp.blogspot.com\/-3RS1XSqK4ZE\/T98S9ksnM2I\/AAAAAAAAAIA\/Lzext-XxpmM\/s200\/AFTERSUN-Ecran.jpg\" width=\"133\"><\/a>Nik <b>after sun<\/b> ematen jarraituko dut. Gezurrei so eta egiei begira. Parte hartutako raideko argazkiak noiz zintzilikatuko zain ere banago. Sailkapen nagusian lortutako 15. postuak asebeteta utzi ninduen baina argazki politen batek, ziurrenik etxekoen oniritziz, pasiloan jartzeko aukera ematen badit, are gehiago.<\/div>\n<div><span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span>\u00a0<\/span><\/div>\n<div><\/div>\n<div><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ASTEBURUARI BEGIRA; EKAINAK 16 ETA 17 \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 After Sun pote erdia xahutu dut bi egunetan. Larunbatean Lizarran ospatu zen abentura Raidean ederki berotu zuen Lorentxok. Goizeko 7ak aldera sorbalda aldean emandako protekzioak ez zuen asko iraun. Marka galanta bizkarrean, kolore&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":101,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-92","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/92","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/101"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=92"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/92\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":987,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/92\/revisions\/987"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=92"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=92"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=92"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}