{"id":869,"date":"2023-01-18T17:37:23","date_gmt":"2023-01-18T16:37:23","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=869"},"modified":"2025-05-29T11:53:25","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:25","slug":"guadalajaran-abenduan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2023\/01\/18\/guadalajaran-abenduan\/","title":{"rendered":"GUADALAJARAN ABENDUAN"},"content":{"rendered":"\n<p>Abendu hasierako festa egunak\naprobetxatuz, Guadalajara ezagutu eta bide batez bertako maratoi erdian parte\nhartzeko plan borobila ekoiztu genuen etxean. Motxon kaleko etxe urdineko gustu\neta zaletasun ezberdinak kontuan hartuz, kirola, turismoa eta nola ez, shopinga\nuztartzeko gai izan ginen.<\/p>\n\n\n\n<p>Ostegun batez abiatu ginen\nEspainia aldera.&nbsp; Behin Gasteiz pasata,\nGaztela Mantxako herri txiki baterainoko programa aurkeztu nien etxekoei.\nHasiera baten behintzat, ez zuten kontrako iritziren bat salatuko zuen\nimintziorik egin.&nbsp; Aranda del Duero hiria\natzean utzi ahala, autobidetik atera eta Gaztelako errepide zaharretan barna\negin genuen.<\/p>\n\n\n\n<p>Laino grisek negar egiteko\nahalmena izan bazutela esan nahi ziguten. Errepidearen bi aldeetan zabaltzen\nziren gari soroek gustura hartuko zuten euria, zalantzarik gabe, zai zirela\nziruditen. Oso garaia ez zen muino batean gaztelu zahar baten aurriak ikusi\ngenituen; bertan beharko luke, muinoaren atzeko aldean, eguneko lehen bisita: El\nBurgo de Osma. Lurralde euskalduna izan zen garai batean. Osma ezezik, Uxama\nArgaela bezalako toponimia ere, aipatzen da hainbat idatzietan; nahiz eta, euskarazko toponimia honi, zelta jatorria eman nahi izaten\ndioten askok. Ederra da herria eta ingurua.<\/p>\n\n\n\n<p>Soriako herria atzean utzi genuen. Eguzkia lainoekin burrukan zebilela zirudien horretan, izpi jakin batek muino baten goialdea begiratzera gonbidatu ninduen. Gormazgo gotorleku kalifal ikusgarria ageri zen; beste behin erdi arora bidaiatu nuen eta kokaleku garai hark lurralde zabal bat kontrolatzeko zuen ahalmena irudikatu nuen. Iparralderantz eraso egiteko operazio- base ikusgarria.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2023\/01\/1674058370806.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-871\" width=\"359\" height=\"478\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2023\/01\/1674058370806.jpg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2023\/01\/1674058370806-225x300.jpg 225w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2023\/01\/1674058370806-576x768.jpg 576w\" sizes=\"auto, (max-width: 359px) 100vw, 359px\" \/><figcaption>Gormaz<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Errepide bakartietan barrena,Guadalajarako\nprobintzia adierazten zuen kartel zahar bat ikusi genuen. Ez zen erraza\nibilgailuren batekin gurutzatzea;&nbsp; eta hori\ngertatuz gero, bietako bat errepidearen alde batera bota behar izango zuen,\nbestea ukitu gabe igaro ahal izateko. Cid aipatzen zuten kartelak behin eta\nberriz ageri ziren. <em>Tierra del Cid<\/em> ei\nda. Vivartarrak egindako ekintza gogoangarri sinestezinez idatzi eta hitz\negiten dute istorialariek. Horietako asko esajeratze-zantzu nabariekin. Baina\nbalio duena Cid goratzea baino ez da.<\/p>\n\n\n\n<p>Atienza eta Siguenza bezalako\nherri ikusgarriak ikusteko ahalegina ere egin genuen. Aitzitik, gure\netsipenerako, euria hasi eta turismo- jarduera eten behar izan geuen.\nAutomobilean sartu eta Guadalajara hirira iristeko GPSa jarri genuen martxan.\nLaino gordin eta lodiek galarazi egiten zuten muino gorrietan agertzen ziren\ngotorlekuak mirestea. Errege batekiko eta bide batez, bere herriarekiko\nleialtasunari eusteko ahalegin izugarria egiten duten harri erraldoien bila\nnenbilen. Nafarroan ez bezala, Castillan ez baitzituzten dorre, almena edota\nharresiak suntsitu; horregatik diraute horren eder eta horren arro\ninperialisten gozamenerako.<\/p>\n\n\n\n<p>Halako batean iritsi ginen Guadalajara\nhirira. Igandeko maratoi erdirako dortsala jaso eta hiriaren alde zaharraren\nbila hasi ginen. Kafe beroren bat hartu nahi genuen ostatu hartuko genuen\nherrira abiatu aurretik. Itsusia da Guadalajara; guk ikusi genuena bederen ez\nda oso erakargarria. Maratoi erdiak hiriko kale esanguratsuenak zeharkatuko zituenez,\nagian, orduan aurkitu ez nituen leku interesgarri horiek erakutsiko zizkidan.<\/p>\n\n\n\n<p>Gaztela Manchaco Galapagos izeneko herri xume batean hartu genuen atseden. Bertako paisaiak ez dauka zerikusirik, hala dirudi behintzat, izen bera duten uharte multzo ezagunekin. Piasaiari dagokioenez, duen sinpletasuna azpimarratuko nuke. Ia lurralde osoan nekazaritzara bideratutako zuhaitzik gabeko eremuak dira nagusi. Mantxako solairu bakarreko eraikin tipiko arruntak nabarmentzen dira, gehientsuenak, kareztatuak. Maiz horrelako herri txikiek ezusteko ugari izaten dituzte gordeta eta horietako bat bertako taberna bakarrenetako baten izan genuen. Egun osoko jardunaren ostean, ardo bat hartzeko gogoz bertaratu ginen Meson Los Arcos izeneko ganorazko tabernara. Apaingarri askorik gabeko taberna, baina nahiko berezia. Horma horixketatik zintzilik zeuden koadro batzuk giro lasaia transmititzen saiatzen ziren. Argazki zaharrek beherantz etorritako akrobata baten presentzia edo lurra lantzeko garai bateko gizasemeen adorea erakusten zuten. Ardoa \u201ctapatxo\u201d baten laguntzarekin irentsi genuen; horren gustura hartu genuen tragoxka beste bat eskatu genuela. Ordaintzerako orduan baina, belarrondoko galanta jaso genuen; ardo bakoitza 4 eurotan kobratu zigun Los Arcos madarikatuko tabernariak. <\/p>\n\n\n\n<p>Ostirala eta larunbata\nMadril&nbsp; eta Alcala de Henares bisitatzen\npasa genuen. Badira kontu eta bitxikeri ugari baina hau beste baterako utziko\ndut. Lehen ahapaldian aipatu dudanez, etxekoen plan borobila ekoiztu genuen; <em>&lt;&lt; zuk maratoi erdia, baina guk\nFuencarral kalea&gt;&gt;.<\/em> Hori bai, Espainiako hiribururako joan etorria\ntrenez egin genuen. Kotxez Madrilen barrena ibiltzea ez da goxoa eta.<\/p>\n\n\n\n<p>\u2026..<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Igandea;\nGuadalajarako maratoi erdia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Hona hemen orduan\nbizitakoa\u2026<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;&lt;&lt; Goiz jaiki, Galapagoseko etxea txukun\nutzi, maletak batu eta Guadalajara abiatu ginen. Lasterketaren irteera lekura iritsi\nginenean, harritu samar geratu ginen. <em>Tinglatu<\/em>\nguztia hiriko gune isolatu batean antolatua zegoen. Egia da hiriko kirol-gunea\nhan zegoela, baina horrek ez du esan nahi gune atsegina zenik. Instalazioek ez\nzuten kafe-zerbitzurik, eta inguruan ere ez zegoen inolako eraikinik, hotelik,\nostaturik edo antzekorik. Euri- jasaren erruz, Maider\neta bi neskek kotxean babestu behar izan zuten; esan zigutenez, kafetegia 15\nminutura baikenuen.<\/p>\n\n\n\n<p>Lasterkariok, proba bakoitzaren\naurretik, beti berdinak izaten diren ohiturak izaten ditugu. Nire kasuan, kafea\nezinbestekoa izaten da. Nahiz eta kafetegi bat aurkitzea ezinezkoa izan, bi\nlasterkari beteranoen mugimendu susmagarriak antzeman nituen. Etxe bakarren\nartean, nekazaritzarako lonja bat zirudien lokal batera sartu ziren bi beteteranoak.\nGerturatu eta nire gozamenerako, lonja hura, taberna bat zen. Sartu bezain\nlaster, \u201crojigualda\u201d batek hartu ninduen. Kolore deskribaezinez margotutako\nhormek harro erakusten zuten niretzat oihal zati bat zen ikurra. Bezperan\nordaindutako ardoaren prezioan 4 kafe hartu ahalko nituen. <\/p>\n\n\n\n<p>Bi bira eman behar izan genion ibilbideari. Irteera errepide zabal baten gaintxoan antolatu zuten eta beraz, lehen metroak bederen, aldapa behera egin genituen. Hirugarren kilometrora heldu nintzenerako lasterketaren estrategia zein izango zen erabakia nuen; lehen 15 minututako aldapa tenteek berretsi baino ez zuten egin entzundakoa. <\/p>\n\n\n\n<p>\u201cCotilla\u201d eta \u201cInfantado\u201d jauregiak ei dira hiriko eraikin esanguratsu batzuk. Lasterketak haien ingurutik pasatzeko aukera luzatu bazidan ere, ezin izan nituen ganoraz ikusi. Agian, abiaduraren erruz, je,je. Diotenez, Infantado delakoaren fatxada nagusia, mendebaldera begira dagoena, arte gotiko zibileko harribitxietako bat da. Beste baterako utzi behar. Kilometro pare bat pasa zirenean, Mortiroloren tankerako erripa bati egin behar izan nion aurre. Ez zen erraza erritmo jakin bat mantentzea; aldapa gora erritmoa jeitsi eta beherantz berriz, abiadura igo; ez dauka Gaudalajarak tarte lauik.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2023\/01\/guadalajara-8.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-872\" width=\"416\" height=\"312\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2023\/01\/guadalajara-8.jpg 640w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2023\/01\/guadalajara-8-300x225.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 416px) 100vw, 416px\" \/><figcaption>Infantado<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Lehen bira eroso antzean bukatu\nnuen eta bigarrena azkarrago egin nezakeela erabaki nuen. Bukaeran helmugan,\ndenbora polita eta sentipenak hobeak. Gustura.<\/p>\n\n\n\n<p>Lasterketa bukatu ahala, automobila hartu eta Euskal Herrirantz abiatu ginen. Burgos pasa eta Araban sartu ginenerako, lotsati bada ere, eguzkia agertu zitzaigun. Eta han urrunean, galsoroetan, zeru-urdin loriatsua bidexken horiarekin maitemintzen zen. Etsipen une horietan saihestu nahiko genukeen irudia osatu nahiko balute bezala. Norbait pozik zen seinale &gt;&gt;.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Abendu hasierako festa egunak aprobetxatuz, Guadalajara ezagutu eta bide batez bertako maratoi erdian parte hartzeko plan borobila ekoiztu genuen etxean. Motxon kaleko etxe urdineko gustu eta zaletasun ezberdinak kontuan hartuz, kirola, turismoa eta nola ez, shopinga uztartzeko gai izan ginen.&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-869","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/869","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=869"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/869\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":874,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/869\/revisions\/874"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=869"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=869"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=869"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}