{"id":845,"date":"2022-09-14T18:48:51","date_gmt":"2022-09-14T17:48:51","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=845"},"modified":"2025-05-29T11:53:25","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:25","slug":"bastida-trail-2022","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2022\/09\/14\/bastida-trail-2022\/","title":{"rendered":"BASTIDA TRAIL 2022"},"content":{"rendered":"\n<p>Trail lasterketa baten parte\nhartu nahi izanez gero, honek dituen ezaugarriak tentu handiz begiratzen ditut.\nEz ditut lasterketa teknikoegiak atsegin edota harkaitz edo harri koskor ugari\ndituzten horiek ere ez. Desnibelari dagokionez ere, nahiko berezia naizela\naitortu beharrean nago; korrika egin daitekeen lasterketak ditut gogoko.<\/p>\n\n\n\n<p>Aurreko ekarpenean Gasteizetik Gorbeako gurutzeraino eraman gintuen lasterketaren berri eman nizuen. Tankerako baten bila hasi nintzen. Esan bezala, ez naiz aldapa behera korrika egitea gustuko duen horietako bat. Halere, Bastidan uztailean ospatuko den mendi lasterketa batek piztu du nire arreta. Herriko plazatik atera eta Tolo\u00f1oko mendizerra bisitatuko duen lasterketa erakargarri bat eskaintzen dit mendi lasterketen egutegiak.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/Bastida-trail-2022.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-853\" width=\"107\" height=\"107\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/Bastida-trail-2022.png 1000w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/Bastida-trail-2022-300x300.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/Bastida-trail-2022-150x150.png 150w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/Bastida-trail-2022-768x768.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 107px) 100vw, 107px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Mendizerrako tontorrik garaienak ematen dio izena. Tolo\u00f1o\naskorentzat, Kantauri beste hainbatentzat, azken boladan izenak eztabaida ugari\nsortu ditu. Iparraldeko isurialdea pagadi zabalek margotzen dute, hegoeldeko\npaisaian berriz, kareharrizko gailur malkartsuak nabarmentzen dira eta ugari\ndira ere lapiaz estali zein estaligabeak. Paisai poetikoegi honetan mendizerrak\nmagalean dituen mahasti perfektuak agertzen zaizkigu;&nbsp; sasoi honetan gainera, hosto berdeek mahats-\nmordoekin batera are ederragoa egiten dute lekua.<\/p>\n\n\n\n<p>Ilusio berezia egiten dit Bastida eta Tolo\u00f1o ingurutatik\npasako den lasterketa batean parte hartzea. Izan ere, uda ugari pasa ditut\nArabako herri koskor honetan. Herriak izan duen eraldaketaren testigu ere izan\nnaiz; ardoa eta turismoaren baitan hamaika aldaketa bizi izan ditu 80ko\nhamarkadatik hona. <\/p>\n\n\n\n<p>Oilarraren kantuarekin batera izango da lasterkEtaren hasiera; goiz alegia. Goizeko zortziretarako aterako gara Bastida herriko plazatik. Ordurako prestaketa guztiak egin eta &nbsp;plazako iturrira gerturatu naiz. Bertan Jonekin egin dut topo. Arreba eta koinatuaren bidez ezagutu dudan lagun berri bat da, lagun zintzo horietakoa. Baikor eta probari aurre egiteko gogoz ikusten dut. Jonen ondoan beste mutil bat dago, nonbait Aretxabaletakoa , hau ere aurreko arratsaldean ezagutu nuen eta Jonen tankeran, gogotsu dago. Argazki bat &nbsp;edo beste atera dizkigute. Helmugan egingo digutenarekin alderatu beharko dugu gero.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/IMG-20220710-WA0009-460x1024.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-846\" width=\"267\" height=\"594\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/IMG-20220710-WA0009-460x1024.jpg 460w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/IMG-20220710-WA0009-135x300.jpg 135w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/IMG-20220710-WA0009-689x1536.jpg 689w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/IMG-20220710-WA0009-345x768.jpg 345w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/IMG-20220710-WA0009-485x1080.jpg 485w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/IMG-20220710-WA0009.jpg 718w\" sizes=\"auto, (max-width: 267px) 100vw, 267px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Zortziak puntuan atera gara Bastidako plazatik. Olmorainoko aldapa tentea izan da lehendabizi pasa behar izan dugun koska. Baina behin Kristo azpiko arkutik pasa eta gero, ibilbidea etzana da eta beraz, korrika egiteko egokia. Udako egunak luzeagoak izateaz gain, eguzki ordu gehiago ere badituzte eta hau mahatsondoetan erruz nabaritzen da. Dagoeneko loreak fruitu berde txikiak ematen hasiak dira, klorofilaz betetako mahats aleek lasterketa kolore berezi batez girotzen duten irudipena daukat. Horrelako pentsakerak baina, San Kristobalera eramango gaituen aldapa madarikatua ikusi ahala uxatu zaizkit. Beroak eta desnibelak eragin handia izan dute; San kristobal gaineko postontziari irribarre inozo bat luzatu diot, izan ere, O\u00f1atiko auto mekanikari onena gogorrazi dit. Gustura hartu dut Tabuernigara iristeko aldapa, oraingo honetan beherunzko norabidea du eta.<\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;Tabuernigako harrizko dolareak Erdi Aroko herentzia zaintzen duela irakurri izan dut. &nbsp;Nahiz eta, denborak kupidarik ez duen izan, oraindik ere eraikin dotorea da. Bastida eta Buradon Gatzaga lotzen zituen, eta dituen, bide zaharrean abiadura handitu beharra izan dut. Anoa postuan indarberritu eta Tolo\u00f1ora eramango gaituen bidezidorra hartu dut. Goazen bada!!<\/p>\n\n\n\n<p>Mendizerraren iparraldera eramango gaituen bidea ez zait gogorregia egin eta ondorioz, mendebaldeko kilometro lauak korrika egin ditut. Mendizerrako goiko ordekara indartsu heldu banaiz\u00a0 ere, hanketako bikiek hitz egiten hasi zaizkit; <em>\u201cnora hoa<\/em>? \u201c Keinu esanguratsuak egin dizkit eta beldurraren beldurrez, erritmoa jeistea erabaki dut. Historiazale amorratua naizen aldetik, geure aberriaren historiari dagokionez bederen, leku pribilegiatu baten naizela esan behar. Eskubitara dudan harkaitz handi eta borobil horretan dirau garai batean Tolo\u00f1oko gaztelua izan zena, Nafarroako gotorleku defentsiboa. \u00a0Ehun bat metro aurrera egin eta monastegi zaharra dakusat, esaten dutenez, gazteluko harri zaharrekin eginiko monastegia da.<\/p>\n\n\n\n<p>Jeitsiera aldrebesa hasi aurretik, Bastida herriari &nbsp;eta honen inguruan dagoen paisai idilikoari begiratu diot. Tolo\u00f1o talaia perfektua da; Ebro ibaia lautadan barrena bihurka dihoan heinean, mahastien doinu goxoa entzuten da. Nola ez zait bada, ardoa gustatuko?<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"473\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/tolo-1024x473.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-847\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/tolo-1024x473.png 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/tolo-300x139.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/tolo-768x355.png 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/tolo-1536x710.png 1536w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/tolo-1366x631.png 1366w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/tolo.png 1610w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>&nbsp;San Gineserainoko bidea oinez egin behar izan dut. Arestian aipatutako atxabaltarrak aurreratu nau; \u201cTxikito de la Calzadaren \u201c tankera hartuko zidan, ziur. Bidea estutzearekin batera, animatzen ari zen gizon batek mirariak egiten dituen gel horietako bat eman dit eta egia esan, azken kilometroak ganoraz egiteko indarra eman dit. San Ginesen gustura hartu ditut animo ohiuak; daramadan neke xelebreagatik edo, ez dut gizonezkoa ezagutu baina \u201caupa O\u00f1ati\u201d entzutean gertukoren bat dela esango nuke. Kostata, paella eta bakailo lehiaketak sarri hartu dituen berdegune freskoa atzean utzi dut.<\/p>\n\n\n\n<p>Kristora heldu aurretik, akueduktu zaharraren parean edo, Jon somatu dut gibelean. Zalantza barik, Iturrian ateratako argazkian, biak ala biak, aurpegi hobeagoa genuen. Aitzitik, atzetik aurrera eginiko lasterketa polita egiten ari da Jon; agurtu ahala aurreratu nau. Txirrindularia bainitzan, haren arrastoa jarraitzen saiatu naiz. Baina gaurkoan Indurain gurpilen faltan dago.<\/p>\n\n\n\n<p>Azken txanpan sartu gara eta Larrazuria arkura iristear naizela, aurpegi dotorea jarri behar izan dut. Etxeko <em>Patxitxo <\/em>erretratugilea gertu dago bere kameragaz. &nbsp;Aittari behartutako keinu bat luzatu eta azken aldaparen bila abiatu naiz. Anddee eta Ager mutikoak&nbsp; Jon eta bion zai daudela ikusi dugu. Eskutik heldu eta pozaren pozez gurutzatu dugu helmugako marra.<\/p>\n\n\n\n<p> Giharrak dantzan baditut ere, gustura burutu dut Bastida trail lasterketa. Orain baina, errugbian bezalaxe, <em>\u201chirugarren denbora\u201d<\/em> dator. Alegia, bertako ardo goxo bat dastatu ahalaz, lasterketako abenturak komentazteko garaia.  <\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/IMG-20220710-WA0016-1.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-849\" width=\"240\" height=\"320\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/IMG-20220710-WA0016-1.jpg 720w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/IMG-20220710-WA0016-1-225x300.jpg 225w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/09\/IMG-20220710-WA0016-1-576x768.jpg 576w\" sizes=\"auto, (max-width: 240px) 100vw, 240px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/040a03ec-ef2c-4ac6-8498-a5fa556267dc\" alt=\"\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Trail lasterketa baten parte hartu nahi izanez gero, honek dituen ezaugarriak tentu handiz begiratzen ditut. Ez ditut lasterketa teknikoegiak atsegin edota harkaitz edo harri koskor ugari dituzten horiek ere ez. Desnibelari dagokionez ere, nahiko berezia naizela aitortu beharrean nago; korrika&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[4,1],"tags":[],"class_list":["post-845","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-kronika","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/845","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=845"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/845\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":855,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/845\/revisions\/855"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=845"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=845"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=845"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}