{"id":839,"date":"2022-06-26T17:50:40","date_gmt":"2022-06-26T16:50:40","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=839"},"modified":"2025-05-29T11:53:25","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:25","slug":"santa-maria-gorbeia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2022\/06\/26\/santa-maria-gorbeia\/","title":{"rendered":"SANTA MARIA- GORBEIA"},"content":{"rendered":"\n<p>Sarri aritzen gara interneten zer begiratu ez dakigula. Ditugun interesen arabera mugitzen gara pantailan ikusten ditugun orrialde birtualetan. <em>Com, es, net<\/em> edota geurera etorrita <em>eus<\/em> ere dituzten akaberekin dantzan. Eta era honetan, telesaileren bat ikusten bukatu eta beste bat aukeratzeko zalantzak nituen une horietako batean, iragarki antzeko batek nire arreta aspertua esnatu zuen. Gasteizeko puntu altuenetik Arabako altuenera eramango duen lasterketa bat agertu zait; berehala konturatu naiz nire gustu, interes edota korrika egiteko moduari\u00a0 begira, aproposa izan daitekeela.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez dut gehigi pentsatu. Berahala eman dut izena lasterketa erakargarri honetan. Lasterketa maiatzaren 27an izango da; udaberrian egin ditudan maratoi erdiei esker, bolumena landuta daukadala esango nuke. Halere, beste aspektu batzuk hobetu beharko ditut. Goazen bada!!!!<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"820\" height=\"546\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/Sin-t\u00edtulo.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-840\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/Sin-t\u00edtulo.jpg 820w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/Sin-t\u00edtulo-300x200.jpg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/Sin-t\u00edtulo-768x511.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 820px) 100vw, 820px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Maiatzaren 27a oharkabean heldu da. Aste guztian zehar beroa izan dugu nagusi geurean eta gurkoan ere, halaxe espero da. Goizeko 7.30etarako heldu naiz Gasteizera; iragarri bezala ordu honetarako 18\u00ba tenperatura markatzen du Ramiro de Maeztu kaleko botikako termometroak. Gaupaseroren batekin trikitx egin eta gero, Santa Maria plazara gerturatu naiz. Urduri nago baina\u00a0 ez dago atzera bueltarik.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"313\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/catedral_gorbea_perfil-1024x313-1.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-841\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/catedral_gorbea_perfil-1024x313-1.png 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/catedral_gorbea_perfil-1024x313-1-300x92.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/catedral_gorbea_perfil-1024x313-1-768x235.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>KM 0: Begitarte serio samarra dut. Garai bateko Martin\nTtipiak Gasteizeko setioan izango zuen antzerakoa; Gaztelako Alfontso VIIIak\nitotzerainoko setioa agindu zuen Gasteizeko nafar zintzoen aurka. Nafarroako Antso\nindartsuaren agindutara zegoen Martin Ttipiak tinko eutsi zien Gaztelako erasoei.\nEta ni ,Santa Maria plaza honetan, bertan izan ziren nafar haiekin gogoratu\nnaiz. Betiko argia Nafarroa.<\/p>\n\n\n\n<p>Km 1: Lehen metroak aldapa behera egin ditugu; erritmo eroso\nbat hartzeko aproposa izan da. Dagoeneko pultsometroak pasa behar ez naizen\nzenbakia adierazten dit.<\/p>\n\n\n\n<p>Km 3: Gasteizeko kanposantua atzean utzi dugu eta Abetxuko inguruko ortu eta baratzetatik pasa bezain azkar, Arakara eramaten gaituen bidea utzi dugu geure eskubitara. Aita bertan izan zela gogoratu dut. Ni neu \u201cobjetore\u201d izan nintzen, Azkoagaingo tabernan Kas \u201cde fresa\u201d edota \u201csaretxo\u201d zerbitzatzen. E. H. intsumisoa !!! borroka egin zuten gazte haiek gogoan. Eskerrik asko.<\/p>\n\n\n\n<p>Km 6; Beroa eta hezetasuna nabaria da; 18. Kilometrora indartsu eta ondo hidratatuta iritsi beharra dago. Erripa eta aldapatxo tenteetan erritmoa jeitsi beharra dago. Pultsomnetroa beti lagun.<\/p>\n\n\n\n<p>Km 10: Helburu dugun tontorrak izena ematen dion merkatal\ngunera ere iritsi gara. Etxabarri Ibi\u00f1ako gaintxora heltzea uste baino gehiago\nkostatu zait. Halere, ez nago arduratuta. Ondo nago.<\/p>\n\n\n\n<p>Km 15: Gopegiko bidegurutzean zaletu edota familia- lagun\nugari batu da. Geure ahalegina gogotik txalotu dute. Ezkerreko zelaian dagoen\nikurrin erraldoiari begiratu diot; asfaltu gaineko azken kilometroak irensteko\nazken bultzadatxoa eman dit.<\/p>\n\n\n\n<p>Km 18: Gopegitik Muruako aparkalekurainoko bidea gaiztoa da\nbenetan. Gora, behera, berriro gora. Lehertzerainoko profila eskaintzen du.\nIndarrak kudeatu eta konturatu orduko iritsi naiz Maiderren parera. Logistika\nmartxan dago; oinetakoak aldatu, gel bat irentsi eta Gorbeiarako bidean jarri\nnaiz.<\/p>\n\n\n\n<p>Km 20: Lehen kilometrotan ez dago aldapa handirik.<\/p>\n\n\n\n<p>Km 23: Lehen aldapa potenteak pasa ostean, atsedenalditxo batez gozatzeko aukera izan dugu; neuk baina, korrika egiteari ekin diot eta 200 bat metro egin ditudanean, koadrizepsak keinu itsusi bat egin dit<em>. \u201chi Osi!!! lasai fan hadi\u201d.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Km 25: Beldurrez, tontorrerainoko bidea oinez egitea erabaki\ndut. Oinez banoa ere, pausu azkarrean noa. Dagoeneko Gorbeiako gurutzea ikusten\ndut.<\/p>\n\n\n\n<p>Km 27: Azken metroak banderolez mugatutako zuzenean egin ditut. Hau bai alfonbra berdea. Alabaren azken oihuek eraman naute Gorbeiako gurutzean ezarri duten helmugara. Gozamena.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"1019\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/284052800_138160545472301_721390107859211791_n-1024x1019.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-842\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/284052800_138160545472301_721390107859211791_n-1024x1019.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/284052800_138160545472301_721390107859211791_n-300x298.jpg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/284052800_138160545472301_721390107859211791_n-150x150.jpg 150w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/284052800_138160545472301_721390107859211791_n-768x764.jpg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/284052800_138160545472301_721390107859211791_n-772x768.jpg 772w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/284052800_138160545472301_721390107859211791_n-1086x1080.jpg 1086w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/06\/284052800_138160545472301_721390107859211791_n.jpg 1310w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Datorren urtera begira nago dagoeneko. Ez da mendiko trail lasterketa horietako bat, asfaltu gainean egiten den horietako bat ere ez. Bien arteko nahasketa eder bat da. Behar bezala kudeatu beharra dagoen froga berri eta erakargarri bat.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sarri aritzen gara interneten zer begiratu ez dakigula. Ditugun interesen arabera mugitzen gara pantailan ikusten ditugun orrialde birtualetan. Com, es, net edota geurera etorrita eus ere dituzten akaberekin dantzan. Eta era honetan, telesaileren bat ikusten bukatu eta beste bat aukeratzeko&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[4],"tags":[],"class_list":["post-839","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-kronika"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/839","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=839"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/839\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":843,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/839\/revisions\/843"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=839"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=839"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=839"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}