{"id":834,"date":"2022-05-19T08:16:44","date_gmt":"2022-05-19T07:16:44","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=834"},"modified":"2025-05-29T11:53:25","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:25","slug":"1-erronka-gi-%c2%bd-2022","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2022\/05\/19\/1-erronka-gi-%c2%bd-2022\/","title":{"rendered":"1. Erronka. GI- \u00bd \/ 2022"},"content":{"rendered":"\n<p>Lesio malapartauak alde batera utzi eta erronka berriei aurre egiteko garaia heldu zitzaidala erabaki nuen. Horretarako korrika egitera ateratzeko egunen maiztasuna moldatu behar izan dut. Bospasei egunetan korrika egiteko ohitura eta beharra nuela aitortu beharrean nago; horrela entrenatu\u00a0 izan dut adibidez azken urteetan egin ditudan maratoiak egiteko. Aitzitik, eta ditxosozko lesioek horrela aginduta, entreanamendu sistema aldatzera derrigortua ikusi dut nire burua. Entrenamendu gurutzatuak, oraingoz bederen, mesede egiten dit.<\/p>\n\n\n\n<p>Bolumena jeitsi\ndudanez, maratoiak oraingoz, alde batera utzi ditut. Agian, datorren\ndenboraldian eta 50 urte betetzen ditudan aitzakiarekin, saiatuko naiz, nork\njakin. Kontuak kontu, geldigor samarra naizenez nire buruari erronka berriak\nezarri nahaian urteko lehen erronkari forma ematen hasi nintzen.<\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;<strong>2022.\nLehenengo Erronka. GI- \u00bd<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Osoen faltan\nerdiak ere ez dira txarrak. Horrela eta Gipuzkoako lurraldeko hiru maratoi erdiak\nbata bestearen atzetik ospatzen direnez, hauek egiteko erronka ezarri nion\nneure buruari. Aitortu beharrean nago, atletismo munduan horrenbeste denboraren\nostean, niretzako ez duela erronkak aparteko zailtasunik; baina azken bi\nurteetan izandako lesioek apaltasunez jokatzera gonbidatu naute.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta zergatik Gipuzkoa? Ba egia esan, ez dauka aparteko azlapenik. Izan ere, o\u00f1atiarrok ez dugu inoiz izan gipuzkoar sentimendu haundirik. Txantxikuarrok O\u00f1atikoak gara eta kitto. Apuntetxo hau, idatzita gera dadila. Je, je.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Irun<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Entrenamenduetan,\noraindik ere, kilometro geihegi egin gabe iritsi nintzen bertara. Oarsoaldeko\nlasterketan estreinekoz hartu nuen parte. Lurraldea muturretik muturrera\nzeharkatu eta Kolon plazako lurazpiko aparkalekuan utzi nuen automobila. Dortsala\njaso eta hau kamisetan itsasterako orduan, kateorratzek hatzamarretan bizi\nzuten dantza eroak irribarre bat atararazi zidan. Dortsala soinean jarri gabe\nneraman denbora luzea salatzen zuen irribarrak.<\/p>\n\n\n\n<p>Lasterketa polita iriditu zitzaidan Irungoa. Mosku plazak oroimen politak dakarzkit. Adibidez,Bastidako lagun batek bertako jaietara gonbidatu ninduen nerabe nintzelaai. Baina parrandaz gain, Moskuk Kortatu taldea ekarri zidan gogora eta hotzikara gozo batek, After Boltxebike abestiaren konpasean, Behobiara abiarazi zituen nire oinak.<\/p>\n\n\n\n<p>Antolakuntza\nbalekoa. Halere, lasterketako esatariak euskara esaldi solteren bat edo beste\nesateko baino ez zuen erabili. Egun gutxitara, mezu elektroniko bat jaso nuen;\nmaratoi erdiari buruzko inkesta bat zen. Euskarari, gazteleraren mesedetan,\neginiko keinu itsusia salatu nuen.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Azkoitia\nAzpeitia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Maratoi erdietan kuttunena. Lehen aldiz oso gazte nintzela hartu nuen parte bertan. Froga igande goizetan ospatzen zen eta txipak zer ziren ez genekien garaian; alegia, Diego handiak liluratuta gintuen sasoain.<\/p>\n\n\n\n<p>Gipuzkoako maratoi erdirik onena dela esango nuke. Detaile denak ganoraz zaintzen dituzte Jimenez anaiek eta konpainiak. Azkoitiatik Azpeitirakoa baina, ondo planifikatu behar den lasterketa bat dela esango nuke. Arratsaldez ospatzeak, badu korrikalari askorentzat alde negatiborik; udaberriko lehen beroekin, kontuz!!! Lasai hasi eta bukaeran indartsu azaltzea gauza garrantzitsua da lastreketa honetan.<\/p>\n\n\n\n<p>Halaxe egin nuen.\nAzken kilometrotan gozatua!!!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Donostia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Ez naiz Donostia\nzalea; ez behintzat lasterketei dagokienez. Hiriburuan lasterketa gehiegi\ndaudela iruditzen zait; edo geheigi izan gabe, inguruko herrietan daudenei\naxolarik egin gabe ateratzen dituztela aurrera iruditzen zait; beste hauen\nkalterako, alegia.<\/p>\n\n\n\n<p>Bi bira eman\nbehar izan genion zirkuituari 21 kilometro pasatxo dituen lasterketa egiteko.\nBerehala konturatu nintzen aurreko bi maratoi erdietan baino indartsuago\nnengoela. Hasieratik erritmo polita eramatea lortu nuen; hemen ere atzetik\naurrera egindako lanari esker azken kilometrotan hegan ari nintzen ustearekin\nbukatu nuen.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta postre\nbezala, lau baso erdi eta bazkaria Alde Zaharrean.<\/p>\n\n\n\n<p>Beraz, urteko\nlehen erronka gaindituta gelditzen da. <strong>GI \u2013 \u00bd\/ 2022<\/strong> izenez\nbataiatua. Esan bezala, egundoko lorpena izan gabe, minik hartu gabe korrika\negin ahal izatea da xedea, asmoa eta bide batez, arrakasta.<\/p>\n\n\n\n<p>Zein izango ote da bigarren erronka?????<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"599\" height=\"599\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/05\/277177668_5542674999094499_6767741011573056836_n.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-835\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/05\/277177668_5542674999094499_6767741011573056836_n.jpg 599w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/05\/277177668_5542674999094499_6767741011573056836_n-300x300.jpg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/05\/277177668_5542674999094499_6767741011573056836_n-150x150.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 599px) 100vw, 599px\" \/><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lesio malapartauak alde batera utzi eta erronka berriei aurre egiteko garaia heldu zitzaidala erabaki nuen. Horretarako korrika egitera ateratzeko egunen maiztasuna moldatu behar izan dut. Bospasei egunetan korrika egiteko ohitura eta beharra nuela aitortu beharrean nago; horrela entrenatu\u00a0 izan dut&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[4],"tags":[],"class_list":["post-834","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-kronika"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/834","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=834"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/834\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":837,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/834\/revisions\/837"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=834"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=834"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=834"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}