{"id":829,"date":"2022-01-12T16:43:53","date_gmt":"2022-01-12T15:43:53","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=829"},"modified":"2025-05-29T11:53:25","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:25","slug":"valladolida","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2022\/01\/12\/valladolida\/","title":{"rendered":"VALLADOLIDA"},"content":{"rendered":"\n<p>Xarma handirik ez\ndu Valladolided. Fatxallodid bezala ere, ezagutu izan dugu. Bertan izan naizen\naldietan, ez dut inguruak ezagutzeko aukera garbirik izan. Orientazio kirolak\nhorrela bultzatuta nabil Dueroko Tutera edo Dueroko Laguna izeneko herrietan;\nherri hauek baina, ez daude hiriburutik urruti eta beraz, garai batean orduko\nEspainiako hiriburua izan zena bisitatzeko aukera aprobetxatuko dut.<\/p>\n\n\n\n<p>Oraingo honetan\nere, Ipar Ligako froga dagoela eta, abiatu naiz bertara. Osteguna bitartean\nplan borobil bat egiteko gertu ginen Guse eta biok. Ostiralerako baina, bertan\nbehera geratu ziren buruan genituen abenturak. Izan ere, birus malapartatu hau\ntarteko, etxerako plana egin behar izan du Gusek.&nbsp; Ea bada, Valladolid Suedia ala Norbegiagatik\ntrukatzeko gai garen; hurrengo baten, agian.<\/p>\n\n\n\n<p>Bidean, eta Ameiugora\niritsi ahala, eguraldiak Burgosa bitartean bederen, ez didala lagunduko\nkonturatu naiz. Elur maluta xumeek zuriz margotu nahi dituzte harrizko pareta\ntinkoak; automobila soseguz daramat haitzartean barrena, bi mundu ezberdin\nbereizi nahi&nbsp; dituen harresi naturalari\nso. Pankorboraino meharguea ederra da, are ederragoa izango da inguruan\nibilaldi bat egitea. Hortxe beste baterako plana.<\/p>\n\n\n\n<p>Burgos pasa eta\nValladoliderako bidea hartu ahala, eguzki izpiak agertzen hasi dira. Musika\nekipoa piztuta daramat; gazteagoa nintzenean entzuten nituen talde rockeroek\nalaitzen didate bidea. Gaur egun, alabak nerakin badatoz, kotxean debekatuak &nbsp;dituzten kantak dira. Ozen kantatzeko parada\ndudanez, ez naiz lotsatzen. <em>\u201c Dolores se\nllamaba Lola, hace la calle hasta las\u2026\u201d. <\/em>&nbsp;Grabatuta ditudan abestiak birritan entzuteko\ndenbora eman dit Montemayor de Pilillararteko bidaiak. Konpetizio gunera\ngerturatu aurretik ingurua aztertzeko aukera izan dut. Zuhaitz multzo\nsakabanatuak ikusten dira ordeka amaigabean. Pinua nagusitzen da haritz edota lizarrek\neuren burua erakutsi nahi duten paisai lehorrean. Urrutian, herriren\nbateko&nbsp; kanpai dorrea izan daitekeena\nantzematen da; garia gordetzeko erabiltzen duten hori koloreko eraikin laukizuzen\nbat ez bada behintzat. Soroak zeharkatzen dituzten hartxintxar bidezka\nzuzenegiak, tankerako beste batzukin elkartzen dira perpentilularki; zuzen\norientatzeko baliabide egokia dela otu zait, ea bada.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez da sprint erako lehiaketa gehien atsegin dudan formatua. Zalapartaka ateratzen naiz balizen bila eto honek ez du errazten arrakasta. Lehen balizetan itxuran banail ere, jakin badakit, helmugara heldu aurretik\u00a0 akats inozoren baten erruz galduko dudala\u00a0 aurrez irabazitako denbora. Eta halaxe gertatu da. Azken hiru kontrol puntuak inguruan ziren beste batzukin nahastu ditut eta kaka!!! Azkar batean, aldatu eta hotelerantz abiatu naiz; dutxa bero baten osteko orduez gozatzeko unea da.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"800\" height=\"398\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/01\/balizacampo2.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-830\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/01\/balizacampo2.jpg 800w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/01\/balizacampo2-300x149.jpg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/01\/balizacampo2-768x382.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>La Cisterniga izenako herrian hartu dut ostatu. Ganorazko hotela dirudi. Afaltzeko eskaintzen duten menuak ere, itxura ederra du. Beraz, bertan afalltzea erabaki dut; aurretik baina, Simancasa jaoango naiz. Bertan bada bisitatu nahi dudan zerbait. Pisuerga ibaiaren ekuinaldean dago herria. Hiribilduan garai bateko gotorlekua edo Errege Artxiboa nabarmentzen da; harlanduz eraikia. Bertan Espainiako errege- erreginek beren koroaren eta erresuma osoaren paper guztien artxiboa dute. Baina artxibo bilakatu aurretik gartzela ere izan zen. Orduko Gaztelako errege Karlos Iak, Nafarroako Pedro Mariskala sartu zuen bertan preso. Zendu ere, bertan zendu zen. Mariskala beti fidel mantendu zen bere erregeekiko, Nafarroako erregeekiko alegia. Pedro gogoan, argazkia atera dut. Valladolid hirian, sartu- irtena egitea erabaki dut, erabaki petrala benetan. Black Fraiday omen da, parkinak topera eta sem\u00e1fororen batera gerturatzen naizen bakoitzean, beti kolore bera, gorrria. Hoteleko tabernan eta ardo bat hartzen ari naizen honetan, Valladolid erdira zergatik sartu ote naizen galdetzen diot behin eta berriz nire buruari. Han galdutako denbora eta sprintekoa, biak ala biak, alferrikoak. <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"997\" height=\"1024\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/01\/IMG_20211127_173618_HDR-997x1024.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-831\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/01\/IMG_20211127_173618_HDR-997x1024.jpg 997w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/01\/IMG_20211127_173618_HDR-292x300.jpg 292w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/01\/IMG_20211127_173618_HDR-768x789.jpg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/01\/IMG_20211127_173618_HDR-1496x1536.jpg 1496w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/01\/IMG_20211127_173618_HDR-1994x2048.jpg 1994w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/01\/IMG_20211127_173618_HDR-748x768.jpg 748w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/01\/IMG_20211127_173618_HDR-1052x1080.jpg 1052w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2022\/01\/IMG_20211127_173618_HDR-1753x1800.jpg 1753w\" sizes=\"auto, (max-width: 997px) 100vw, 997px\" \/><figcaption>Exif_JPEG_420<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Goiz esnatu naiz.\nDistantzia luzeko froga zai daukat Montemayor de Pililla herri kastellanoan.\nBart gaueko afaria balekoa izan dela esan&nbsp;\ndezaket; halere, aldameneko mahiko gazteen elkarrizketek gogaitu naute.\nKonbibentzietako gazteek eguneroko bizitza eta eliza, era akrobatikoegian lotzen\naritu dira. Haiek agian ez, baina gainerakook gogoitzeko besteko hitz- aspertua\nizan dute. Kotxeetako leihoetan nabaria da gauean zehar egin duen hotza;\nizotzak zelai berdeak ezezik, kotxeetako beirak ere kolore zuri disdiratsu\nbatez margotu ditu. Eskularruak beharko ditut mapa eta iparroartza atzamarretan\nnabaritzeko bederen.<\/p>\n\n\n\n<p>Lasterketa azkarra\nbezain erakargarria iruditu zait. Hanka sartze bat edo beste egin arrren\ngustura heldu naiz helmugara. Nire harridudarako lehen postuan nago baina jakin\nbadakit ez dudala lehen postu horretan denbora luzez iraungo. Dagoeneko\netxerako bidea hartu dut. Iragarri duten eguraldi eskasak bueltarako bidea\naldrebestu dezakelakoan nago eta ondorioz, Burgos lehenbailehen pasatzea nahiko\nnuke. <\/p>\n\n\n\n<p>Pankorboko\nmehargunean elurra dagoenez, abiadura murriztu egin behar izan dugu. Gogaituta,\nbide bazterrean gelditzea erabaki dut. Kafea hartzen ari naziela ekin diot lau\nberba hauek idazteari.&nbsp; Valladoliderako eskapadatxoa.\nOrain Pankorbon banago ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Xarma handirik ez\nbadu ere, gustura etortzen naiz Valladolida.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Xarma handirik ez du Valladolided. Fatxallodid bezala ere, ezagutu izan dugu. Bertan izan naizen aldietan, ez dut inguruak ezagutzeko aukera garbirik izan. Orientazio kirolak horrela bultzatuta nabil Dueroko Tutera edo Dueroko Laguna izeneko herrietan; herri hauek baina, ez daude hiriburutik&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[8,1],"tags":[],"class_list":["post-829","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-orientazioa","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/829","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=829"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/829\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":832,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/829\/revisions\/832"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=829"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=829"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=829"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}