{"id":808,"date":"2020-12-26T20:01:05","date_gmt":"2020-12-26T19:01:05","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=808"},"modified":"2025-05-29T11:53:25","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:25","slug":"bi-botila-ardo","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2020\/12\/26\/bi-botila-ardo\/","title":{"rendered":"BI BOTILA ARDO"},"content":{"rendered":"\n<p>Ezagutzen nauzuenok jakin badakizue ardozalea naizela. Ez\ndago ardo txarrik, gustoka izan ala ez, horra hor ezberdintasuna. Ardoaren kultura\noso errotua dago geurean. Asko dira kalean ohiko poteon ardoa edaten duten\ntxikiteroak; baxoerdiak edaten dituzten gizasemeak alegia. Tabernariak\nzerbitzatzen duen ardoaren herena edalontzian uzten duten txikiteroak ganorazko\nerronda egiten dute herriko tabernetan zehar. Aitzitik, desagertzeko zorian\ndagoen espezie bat bilakatu da. Badira ere, kalimotxoan ardoa edaten dutenak\nedota garai bateko gasarekin, egun gaseosarekin, edaten dutenak ere. Eta zer\nesanik ez nerabeen artean arrakasta izaten ari den limarekin nahastutako ardo\ntxuri malapartatua. Nik baina, beste multzo batean kokatuko nuke neure\nzaletasuna; batzutan bakarrik, bestetan konpainia onean, hiruzpalau ardo&nbsp; edatea gustatzen zaion ardozalea naiz.<\/p>\n\n\n\n<p>Modan ere badago. Horren ezagunak ei diren telesailetan,\ndexentetan ikusten dugu ardoaren presentzia. Edozein elkarrizketari zentzua\nemango balie bezala, antzezleen ardo bete kopak dira bigarren mailako\nprotagonista behartuak. Hamar urtetik gora duten telesailetan wiskia da\nohikoagoa eta ardoa agertzen bada, kopen lekuan edalontzi arruntak dituzte\naktoreek eskutan.<\/p>\n\n\n\n<p>Gabonetako egun hauetan ardoaren kontsumoa handitu egiten\nda; kalean ezezik etxean ere, zabaltzen dugu ardo botilarik. Maiz gertaera handiren\nbat ospatzeko gordeta dugun botila zabaltzen dugu. Denbora&nbsp; luzez armairuan egotera kondenatu dugun\nbotila.<\/p>\n\n\n\n<p>Gabon gauean duela 23 urte ekoiztutako ardo botila bat edatea erabaki nuen. Arabar Errioxako Eltziego herrian dagoen Muriel upeldegiko ardo bat.\u00a0 Ardo onduak dagoeneko, urteak ez baitira aldferrik pasatzen, kolore marroixka bat zuen; zerbait esate aldera, geriza kolorerik ez zuen inondik inora. Zabaltzeko keinua egin ahala, hau da, \u00a0kortxoa- kentzekoa kortxoarekin kontaktuan jarri bezain laster, otu nintzen. Kortxoa erabat ustelduta zegoen. Kostata atera nuen apurtutako kortxoa. Ardoa alferrik galduta zegoen. A ze disgustua!!<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG_20201224_220012_2-789x1024.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-809\" width=\"173\" height=\"224\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG_20201224_220012_2-789x1024.jpg 789w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG_20201224_220012_2-231x300.jpg 231w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG_20201224_220012_2-768x997.jpg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG_20201224_220012_2-1184x1536.jpg 1184w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG_20201224_220012_2-1578x2048.jpg 1578w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG_20201224_220012_2-592x768.jpg 592w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG_20201224_220012_2-832x1080.jpg 832w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG_20201224_220012_2-1387x1800.jpg 1387w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG_20201224_220012_2.jpg 1659w\" sizes=\"auto, (max-width: 173px) 100vw, 173px\" \/><figcaption>Exif_JPEG_420<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Honi baina, irtenbide bat bilatzeko moduan nengoen. Izan ere, banuen tankerako beste botila bat ene upeldegi xumean. Bastida herriko Erremelluri upeldegiko erreserba batek bigundu zigun Murielek sortutako atsekabea. Ardo hau ere, aurreko mendean ekoiztutakoa zen; 1999an hain zuzen ere. Kortxoa egoera onean zegoen, ardoa ederto babestu duen seinale. Zabaldu eta dekantatu ondoren dastazea besterik ez zen falta izan. Tenpranillo eta garnatxa motako mahatsez egindako ardoa; geriza kolore ederra, pikota heldua, erribete granate bizikoa. Mundiala.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG-20201226-WA0054-768x1024.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-810\" width=\"191\" height=\"255\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG-20201226-WA0054-768x1024.jpg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG-20201226-WA0054-225x300.jpg 225w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG-20201226-WA0054-1152x1536.jpg 1152w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG-20201226-WA0054-576x768.jpg 576w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG-20201226-WA0054-810x1080.jpg 810w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2020\/12\/IMG-20201226-WA0054.jpg 1200w\" sizes=\"auto, (max-width: 191px) 100vw, 191px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Halere, ez dut behingoan ahaztuko urte dexente dituzten\nardoak eskaini ahal dizkiguten disgustuak. Ardoak ere alferrik galtzen dira eta\naskotan, inoiz heltzen ez den gertaera hori ospatzeko gordeta izatea,\nzentzugabekeri galanta da. Badut hurrengo bazkari edo afarirako beste bat\ndastazeko asmorik, honek ere urte dezente ditu dagoeneko. Ea bada. <\/p>\n\n\n\n<p><em>&lt;&lt; Ardoak gure\nkezkak grabitzen ditu, arima azkeneraino bustitzen du eta tristuraren sendatzea\nziurtatzen du&gt;&gt;<\/em> <strong>Lucio Annea<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ezagutzen nauzuenok jakin badakizue ardozalea naizela. Ez dago ardo txarrik, gustoka izan ala ez, horra hor ezberdintasuna. Ardoaren kultura oso errotua dago geurean. Asko dira kalean ohiko poteon ardoa edaten duten txikiteroak; baxoerdiak edaten dituzten gizasemeak alegia. Tabernariak zerbitzatzen duen&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-808","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/808","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=808"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/808\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":811,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/808\/revisions\/811"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=808"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=808"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=808"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}