{"id":64,"date":"2013-03-11T16:18:00","date_gmt":"2013-03-11T15:18:00","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2013\/03\/11\/64\/"},"modified":"2025-05-29T11:53:42","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:42","slug":"64","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2013\/03\/11\/64\/","title":{"rendered":""},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<div><span><b><span><span>\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span>LiLaBaba<\/span><\/b><span>\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><b><span><\/p>\n<p><\/span><\/b><\/span><\/div>\n<p><\/p>\n<div><a href=\"http:\/\/2.bp.blogspot.com\/-4VP8y91NmyI\/UT3Y-_4Xr-I\/AAAAAAAAAVo\/IEGIAy-m6_U\/s1600\/lilatoia-2013-3_211_komikia.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" border=\"0\" height=\"133\" src=\"http:\/\/2.bp.blogspot.com\/-4VP8y91NmyI\/UT3Y-_4Xr-I\/AAAAAAAAAVo\/IEGIAy-m6_U\/s200\/lilatoia-2013-3_211_komikia.jpg\" width=\"200\"><\/a><span><span>\u00a0<\/span><span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><b>Martxoaren 8<\/b>ko ospakizunek eman zioten hasiera martxoko asteburu honi. Izan ere, alabaren urtebetetze eguna lila kolorez jantzi baitzen han eta hemen. <span>\u00a0<\/span><b>Abixaren taldeak<\/b> bi sexutakook deitu gintuen <b>O\u00f1ati<\/b>ko<b> <\/b>kaleetan antxintxikaldi errebeindikatibo bat egiteko edo. Horrela, ostiralean, erritmo mantso eta apropos batean egin genituen kilometro goxo batzuk. Datorren urterako lila koloreko kamiseta zuzendu beharko dut aurtengo grisaren mesedetan. Eta ildo beretik, larunbatean, <span>\u00a0<\/span>lila kolorea <b><i><span>\u00a0<\/span>Antxintxiketan<\/i><\/b> beharrean, <b><i>Takarraran<\/i><\/b>erakutsi zuten <span>\u00a0<\/span><b>Arrasate<\/b>ko kaleetan.<\/p>\n<p><\/span><\/div>\n<p><\/p>\n<div><span><span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span>Heldu dira dagoeneko <b>duatloiak<\/b>. <b>Be\u00f1at Arnaiz<\/b>ek Basaurin lortutako laugarren lekua aipatu gurako nuke. Zarata handirik atera gabe izan da aspaldian atxabaltarra baina aurtengoan ere emango du zeresanik, bai horixe<b>. Luis<\/b> o\u00f1atiarrak ere lasterketa txukuna egin zuen bertan. Datorren asteburuan O\u00f1atiko duatloiaren txanda izango da, ea bada. Eta garipenaren txandaz jabetzea ez da askotan erraza izaten; galdetu bestela <b>Natra<\/b>ko jokalarieei. Oraingo honetan porrota <b>Estela<\/b>taldekoek eraman dute Santanderra eta O\u00f1atin berriz, asperen sakon bat gelditu da.<\/p>\n<p><\/span><\/div>\n<p><\/p>\n<div><span><span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span>Asperenik ere izan zen atzokoan <b>Calderon futbol zelaian<\/b>. <b>Errealak <\/b>asperenik herdoilduena eskaini zion zaletuontzat horren ospe txarra duen <b>Atletico<\/b>ri.<span>\u00a0 <\/span>Defentsan erakutsitako lan serioak saria jaso zuen kontraeraso perfektu baten bitartez. Hiru puntuak Donostiara etorri diren honetan, <span>\u00a0<\/span>begirik <span>\u00a0<\/span>handizaleena <b>Europara <\/b>begira jarri da. Eutsi bada.<\/p>\n<p><\/span><\/div>\n<p><\/p>\n<div><span><span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span>Futbolari beste zertzeladatxo bat ere eskaini nahiko nioke. <b>Berazubi<\/b>n <b>Tolasak<\/b> partida deskontuan galdu zuela esanez gero, ez nabil nobedade handirik kontatzen. Baina xelebrekerietan nahastu zen nonbait epailea eta hogei minutuz luzatu zuen partida. Horrela, Tolosak deskontuko <b>19. minutuan<\/b> jaso zuen gol hiltzailea; eta epileak, zaleen haserrea deskontatze aldera edo, minutu estrak pasa behar izan zituen aldageletan.<\/p>\n<p><\/span><\/div>\n<p><\/p>\n<div><a href=\"http:\/\/2.bp.blogspot.com\/-LuPGSZW-pkg\/UT3Y7yJeY7I\/AAAAAAAAAVg\/sk6FaNTYg38\/s1600\/babak.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" border=\"0\" height=\"129\" src=\"http:\/\/2.bp.blogspot.com\/-LuPGSZW-pkg\/UT3Y7yJeY7I\/AAAAAAAAAVg\/sk6FaNTYg38\/s200\/babak.jpg\" width=\"200\"><\/a><span><b><span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span>Aiako herrian<\/b>babarrun eguna izan zen atzokoan. Jai honen aitzakira edo, mendi lasterketa egin zen <b>Pagoeta<\/b>n. Ni bertan izan nintzen; oraindik ere<b>, LILA kolorea<\/b>soinean baino buruan nuela hartu nuen parte. Aitzitik, eguardiko babajanari ez nioke lila kolorerik eskainiko; ez naiz ni <b>LILABABA<\/b>ren bila aterako naizen hori. Sesamorik ederrena flaterrean eta familiaren konpainian aurkitu nuen , beste behin.<\/p>\n<p><\/span><\/div>\n<p><\/p>\n<div><a href=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-hBkFGASJihI\/UT3ZDI8wCzI\/AAAAAAAAAVw\/RZNBBl-gO7g\/s1600\/aia.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" border=\"0\" height=\"180\" src=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-hBkFGASJihI\/UT3ZDI8wCzI\/AAAAAAAAAVw\/RZNBBl-gO7g\/s200\/aia.jpg\" width=\"200\"><\/a><span><span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span>Eta Aiako landak korrikalariz bete baziren ere, <b>Jaizkibel<\/b> aldekoek zorte okerragoa izan zuten. Sute batek 50 bat hektarea kiskali zituen. Kolore beltza nagusi. Zaleturen batek Berazubiko arbitroa eramango luke gustora bertara. Inon ez dut irakurri baina dirudienez <span>\u00a0<\/span>ez zuen norgehiagoka lila kolorez zuzendu. Donostain izan zen lasterketa ekologikoari ohore eginez edo, agian berdez zuzendu zuen eta Jaizkibel ere, Ondarreta aldera so. <\/p>\n<p><\/span><\/div>\n<p><\/p>\n<div><span><span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span>Datorren asteburuan <b>Arande Duero<\/b> aldera noa iparrotza astintzera. Mahatsa nagusi den paraje haietan erraz moldatu beharrean izango naiz. Iparrorratzak kale eginez gero ere, ardoak gidatuko nau itsu. Ardo beltzez zikindutako alkandora txuriak <b>orban zabala<\/b> dauka, lila kolorekoa. Banengoen ba\u2026.<\/p>\n<p><\/span><\/div>\n<p><\/p>\n<div>\n<p><span>\u00a0<\/span><\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0\u00a0\u00a0 LiLaBaba\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Martxoaren 8ko ospakizunek eman zioten hasiera martxoko asteburu honi. Izan ere, alabaren urtebetetze eguna lila kolorez jantzi baitzen han eta hemen. \u00a0Abixaren taldeak bi sexutakook deitu gintuen O\u00f1atiko kaleetan antxintxikaldi errebeindikatibo bat egiteko edo. Horrela, ostiralean, erritmo&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":101,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-64","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/101"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=64"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":959,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64\/revisions\/959"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=64"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=64"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=64"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}