{"id":63,"date":"2013-03-18T20:55:00","date_gmt":"2013-03-18T19:55:00","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2013\/03\/18\/63\/"},"modified":"2025-05-29T11:53:42","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:42","slug":"63","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2013\/03\/18\/63\/","title":{"rendered":""},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<div><b><span>MARGOAK KOLORETAN<\/p>\n<p><\/span><\/b><\/div>\n<div><\/div>\n<div><\/div>\n<div><a href=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-L2nOSGC7vxM\/UUdvAkpbFdI\/AAAAAAAAAWA\/PQVXdvTZPaQ\/s1600\/barna_10152668274670343_1851807637_n.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" border=\"0\" height=\"150\" src=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-L2nOSGC7vxM\/UUdvAkpbFdI\/AAAAAAAAAWA\/PQVXdvTZPaQ\/s200\/barna_10152668274670343_1851807637_n.jpg\" width=\"200\"><\/a>Pasa diren bi egun hauek askoren egutegian gorriz markatuak zeuden aspalditik. <span lang=\"EN-GB\">Maratoi bat gertazeko jakin badakigu hilabete batzuk lehenago hasi behar garela lanean. <b>Amaia eta Asierrek Bartzelonan<\/b> bizi izan duten esperientziak asebeteko zituen bidean utzitako esfortzu eta urduritasun guztiak, bai horixe. <\/span>Eta gorriz markatua izango zuen ere larunbateko eguna O\u00f1atiko triatloi taldeak; giro eta maila ederra izan zen herrian. <\/p>\n<\/div>\n<div><\/div>\n<div>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Ni neuk ere odolaren kolorea erabili nuen <b>Gumiel<\/b> <b>De Izan<\/b> idazteko egutegian. Burgoseko herri txiki baina dotore honetan, orientazioko froga batean hartu nuen parte.\u00a0 Gaztelako inguru hartan kolore biziak deskribatzen baziren\u00a0 ere, laranja kolorea ekarri nuen betuletan O\u00f1atira. Lokatza, bustinez betetako istilean hedatzen zen baso guztian zehar. Oreka sarri galdu nuen eta\u00a0 azken erorketan zikindu edo margotu nituen betule malapartatuak\u00a0\u00a0laranja kolorez. <\/p>\n<\/div>\n<div><\/div>\n<div><a href=\"http:\/\/1.bp.blogspot.com\/-zXsra1yrPE0\/UUdvsiss34I\/AAAAAAAAAWI\/V6p90BXSjVA\/s1600\/ber8974593_380x316.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" border=\"0\" height=\"166\" src=\"http:\/\/1.bp.blogspot.com\/-zXsra1yrPE0\/UUdvsiss34I\/AAAAAAAAAWI\/V6p90BXSjVA\/s200\/ber8974593_380x316.jpg\" width=\"200\"><\/a>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Igande arratsalderako etxean nengoen berriro. Iluntzean alabaren antzerki musikatua ikusteko prest. <b>Santa Anan<\/b> izan ginen eta kolore biziak berriro ere neure begi ninietara iritsi ziren lotsagabe. Zomorroz mozorrotutako gazteek eskainitako saio entretenigarri batez gozatu genuen. Eta, niri, halako batean, laranja koloreko malkoa igarri zitzaidan masailean. <\/p>\n<\/div>\n<div><\/div>\n<div>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <b>Oihane Pereak<\/b> eskuratau du <b>Arabako Bertsolari txapelketa<\/b>. <span lang=\"EN-GB\">Aramaioko <b>Agirre<\/b>rekin jokatu zuen azken txanpa eta azkenean, txapela <b>Gasteizera<\/b>, Oihaneren burura. <\/span>Finala irratiz jarraitu ahal izan nuen tarte batean eta <b><i>gai- jartzaileak<\/i><\/b> taularatutako gai bat ez zitzaidan aproposa iruditu. Bi bertsolari <i>Dowm Sindromea<\/i> duen alabaren guraso irudikatu zituen eta hauek erabaki bat hartu beharrean ziren: <i>alabak etxetik alde egin nahi du bakarrik bizitzeko\u2026..<\/i>. Planteamendua aldrebesa iruditzen zaidan bezala, horren gai sensiblea problematika ulertzen ez duten bi pertsonen ahotara eramatea are okerragoa iruditzen zait. <\/p>\n<\/div>\n<div><\/div>\n<div>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Kolore urdina erraz nagusitu zitzaion moreari <b>Anoetan.<\/b>Txuri urdinek joku polita erakusteaz gain, urrezko puntuak eskuratzen ari dira. Eta Nafarroan <b>Barcina<\/b>k eskuratu ditu <b>Catalanek <\/b>baino puntu gehiago; ez dakit noren mesederako. Nafarren onerako biak ala biak puntuak galduko balituzte\u2026hobe. Kolore gorria duten <b>Ferrariak <\/b>ere martxan jarri dira dagoeneko; <b>Raikonenek, Alonso<\/b> gainditzeko edo, geldiune gutxiago egin eta puntu kopururik mardulena poltsikaratu zuen <b>Australia<\/b>n.<\/p>\n<\/div>\n<div><\/div>\n<div>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Txirrindularitzan <b>Milanetik San Remorako klasika<\/b> ospatu zen. Elurra zela eta, bi aldiz geratu behar izan zuten lasterketa; honek atzean gelditutako ehunen bat txirrindulari lasterketa buruarekin batzeko bidea erraztu zuen\u00a0 <b>Boonen <\/b>eta konpainiaren haserrerako. Gaur <b>Volta<\/b> hasiko da, dirudienez elurrik gabe, kolore txuririk ez bederen.<\/p>\n<\/div>\n<div><\/div>\n<div>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Koloreekin jolasean ibiltzeak margoak egiteko aukera baldintza dezake. Zertzeladetatik haratago, Ferrariko <b>gorria<\/b> eta elurraren <b>zuria<\/b> nahastuz lortuko dugu Gumieleko <b>laranja<\/b>. Edota malkorik hezeenak eramango nau antzezlan musikatua Zubikoako igerilekuan ikustera; alabarik zaharrenak igerian eginiko lanari zertzeladarik koloretsuena eskaintzeko edo. Izan bedi kolore biziez margotutako astea. Ondo izan.<\/p>\n<\/div>\n<div><\/div>\n<div>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/p>\n<\/div>\n<div>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/p>\n<\/div>\n<div>\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0\u00a0<\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>MARGOAK KOLORETAN Pasa diren bi egun hauek askoren egutegian gorriz markatuak zeuden aspalditik. Maratoi bat gertazeko jakin badakigu hilabete batzuk lehenago hasi behar garela lanean. Amaia eta Asierrek Bartzelonan bizi izan duten esperientziak asebeteko zituen bidean utzitako esfortzu eta urduritasun&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":101,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-63","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/101"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=63"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":958,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63\/revisions\/958"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=63"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=63"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=63"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}