{"id":574,"date":"2017-03-22T18:36:36","date_gmt":"2017-03-22T17:36:36","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=574"},"modified":"2025-05-29T11:53:31","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:31","slug":"igandean-zestoan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2017\/03\/22\/igandean-zestoan\/","title":{"rendered":"IGANDEAN ZESTOAN"},"content":{"rendered":"<p>Igande goizez <strong>Zestoa<\/strong>n izan nintzen. Baditu herriak historian zehar garrantzitsuak izan diren bainuetxeak; oraindik ere, trenbide ondoko eraikinean dagoenak irauten du zabalik. Urte glamourosoak izan zituen garai batean herriak; bainu- hartzaile ugari gerturatzen zen herrira. <strong>Ekain<\/strong> kobazuloaren erreplika ere bertan dago; Debako lurretan dagoen haitzuloa bada ere, Zestoako<strong> Zastarrain<\/strong> errekan gora aurkituko dugu honen sarrera. Aitzitik, herrira gerturatzen naizen bakoitzean ez zaizkit Ekain edota bainuetxeak burura etortzen; bai ordea, garai bateko Lin Ton Taun musika taldeak bertako harrobiari eskainitako abestia.<\/p>\n<p>Igande goizez lasterketa berri bat ospatu zen herrian. Gustokoa izan dut beti proposatutako ibilbide aldapatsuan sortzen den giro bikaina. Urolako trenaren bide zaharrean egin nuen beroketa saioak, Azpeitia eta Zestoaren artean dauden bi tunelak dagoeneko konponduak daudela erakutsi zidan. Lasaorainoko joan etorrian hainbat konturekin gogoratu nintzen; <strong>Barriola<\/strong>k O\u00f1atin jasotako omenaldia esaterako edota <strong>ETA<\/strong>ren armagabetzearen inguruko irtziak ere.<\/p>\n<p>Gustura egin nuen 12kilometro inguruko beroketa saioa. Apirilean <em>Pilarika<\/em> dotore agertuko zait Zaragozan. Hala bedi. Kamiseta aldatu eta irteerara heldu bezain laster atera ginen herriko eskolara eramaten duen kaletik. Gogoan dut&nbsp; ordezko lanetan ibili nintzen urte hura eta nola herriko bazterrak ezagutzeko aukera izan nuen&nbsp; eguardiko entrenamendu eder haiekin.<\/p>\n<p>Galtzada itxurako enparantza ederrean bukatu zen lasterketa. Itxuraz, herriko harrobitik ekarritako harriekin egindako lurzorua izan daiteke. Egarria asetzeko uraren bila nenbilen horretan, gazte sendo batek salda beroa eskaini zidan. Ezpainetara eraman ahala konturatu nintzen beroegia zegoela, ez zidala egarria asetuko. Plastikozko edalontziak hatzamarrak erretzen zizkidan baina halere, ez nuen salda alde batera utzi; merezitako dutxa freskoaren osteko momentuaren onerako, hain zuzen.<\/p>\n<p>Goiz ederra pasa nuen Zestuan. Lagun zahar batek esan zidanez horrelakotan ikusiko dugu elkar, harik eta norbaitek bidali edo debekatu artean, gu geu ez baikara geure kabuz desagertuko. Irribarre batekin erantzun nion, orain bertan dudan irri\u00f1o bera. Otsoak ere, ez omen du bere haragirik jaten eta\u2026<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2017\/03\/ZES2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-medium wp-image-575\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2017\/03\/ZES2-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2017\/03\/ZES2-300x200.jpg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2017\/03\/ZES2-768x512.jpg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2017\/03\/ZES2.jpg 1024w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igande goizez Zestoan izan nintzen. Baditu herriak historian zehar garrantzitsuak izan diren bainuetxeak; oraindik ere, trenbide ondoko eraikinean dagoenak irauten du zabalik. Urte glamourosoak izan zituen garai batean herriak; bainu- hartzaile ugari gerturatzen zen herrira. Ekain kobazuloaren erreplika ere bertan&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-574","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/574","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=574"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/574\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":576,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/574\/revisions\/576"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=574"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=574"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=574"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}