{"id":571,"date":"2017-02-20T21:22:40","date_gmt":"2017-02-20T20:22:40","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=571"},"modified":"2025-05-29T11:53:31","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:31","slug":"zumaia-eta-aia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2017\/02\/20\/zumaia-eta-aia\/","title":{"rendered":"ZUMAIA ETA AIA"},"content":{"rendered":"<p>Ez zen erraza izan <strong>Zumaia<\/strong>n aparkatzea. Hiru bat buelta eman behar izan nituen konturatzeko. Tren geltoki ondoko industrialde grisean aparkatu nuen automobila. Autokarabanak Zumaian non aparkatzen dituzten jakin nuen larunbatean. Motorra itzaltzearekin batera ikusi nuen <strong>Ramon Varela<\/strong> korrikalari beteranoa.&nbsp; Dortsala jasotetik zetorren gizona. Ikusi ninduenean niregana gerturatu eta gertatu berri ziztaion azken pasadizua kontatu zidan: <em>\u201c Talaso zirkuitua egokitu zitzaiola zozketan eta saria emaztearen oso gustokoa izango dela\u201d<\/em> azaldu zidan. Autentikoa da Ramon; kirolari aparta eta persona handia.<\/p>\n<p>Zumaiako herri lasterketa ospatu zen larunbatean. Gogoan ditut, igande goizez Lubaki kiroldegitik ateratzen zireneko haiek, orain berriz, larunbatera ekarri dute eta egia esan, lasterketan izandako giroa zoragarria iruditu zitzaidan. Julio Beobide pasealekuan, Urola ibaiaren azken arnasaren konpasera, egin nuen beharrezko beroketa saioa; eta erritmoa jarraitzeko saiakeran zebilela iruditu zitzaidan, ibaian gora eta behera,&nbsp;<strong> Telmo Deun<\/strong> trainera.<\/p>\n<p>Arraunkadak kontatzeari ekin nion horretan, agurtu ninduen <strong>Juaristi<\/strong>k. Baziren urte batzuk ez nuela azpeitiarra ikusten. Hamaika lasterketa elkarrekin egindakoak gara; larunbatean ordea, ez zuen zapatilarik jantzi. Lagun dexente agurtzeko aukera izan nuen; <strong>Zabala<\/strong> zestuarra ere, Juaristin bezalaxe, lagunen bat ikustera edota animatzera gerturatu zen Zumaiara. Baina dortsala jantzi zuen lagunik ere, agurtu nuen larunbatean; helburu eta istorio ezberdinen jabe diren korrikalari saiatuekin bi berba egiteko parada izan nuen. Esaterako <strong>Calderon<\/strong>ek Hanburgo konkistau nahi du, <strong>Ritxar<\/strong>rek sentsazioak bilatu, <strong>Mimen<\/strong>ek bere forma fisiko itzela zorroztu eta <strong>Olasa<\/strong>k berriz, Monegrosen Las Vegas, behingoan, zabaldu. &nbsp;Eta edari isotonikoa eskuan nuela <strong>Bernal<\/strong>ekin egin nuen lasterketari buruzko tesi inprobisatua, <em>Eusko Labela\u2026<\/em><\/p>\n<p>Igandean ez nuen arazo handirik izan <strong>Aia<\/strong>n aparkatzeko. Orientazio goiz polita bizi izan genuen <strong>Pagoeta<\/strong>ko maldetan. Oraingo honetan baina, alabarik gazteenari lagundu nion maparekin. Zazpi urte besterik ez ditu eta ganoraz orientatzen da mendian. Halere, ez ustekoa alabarik zaharrenak eman zuen; izan ere, bere kategorian, azkarrena izan zen. Beste behin <strong>GOT<\/strong>aldeak edertro antolatutako orientazio goiza izan zen.<\/p>\n<p>Baina Aia, bertsotarako oin aberatsak, &nbsp;Zumaia bailitzan agertu zitzaidan. Urola aldeko herrian bezalaxe aspaldidanik ikusten ez nuen adiskide batekin egin nuen trikitx. Baliza batetik besterako bidean ikusi nuen, ohi bezala, imintzio esanguratsuekin, purrustaka. Lehen sarri, baina orian batzutan, egiten genituen bazkari horietako bat aipatuz agurtu ginen. Guse eta Monti gogoan. Eutsi <strong>Asier<\/strong>. Zainddu zaitez.<\/p>\n<p>Irakurri eta kontatu didatenez <strong>A8M<\/strong>ak, beharbada, ez dira datorren urtean ospatuko. Animurik handienak antolatzaileei eta ea arazoa, edo dena delakoa, konpontzerik duten.<\/p>\n<p><strong>Beldarrain<\/strong> blogariaren zutabea irakurri berri dut. Zumaian ezagun asko ikusi zituela idatzi du; nik ere bat egiten dut idatzitakoarekin. Lasterketaren argazki galer\u00eda batera jotzeko ere gonbidatzen gaitu; argazki ugari, ezagun asko baina ni neu ez naiz inon agertzen. Beharbada 15. balizaren bila izango naiz, han nonbait, Aiako kale esturen batean. Ondo izan.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/www.spain.info\/export\/sites\/spaininfo\/comun\/carrusel-recursos\/pais-vasco\/d_zumaya_puerto_guipuzcoa_t2000381a.jpg_369272544.jpg\" alt=\"Resultado de imagen de zumaia\" width=\"366\" height=\"149\">&nbsp;&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez zen erraza izan Zumaian aparkatzea. Hiru bat buelta eman behar izan nituen konturatzeko. Tren geltoki ondoko industrialde grisean aparkatu nuen automobila. Autokarabanak Zumaian non aparkatzen dituzten jakin nuen larunbatean. Motorra itzaltzearekin batera ikusi nuen Ramon Varela korrikalari beteranoa.&nbsp; Dortsala&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-571","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/571","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=571"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/571\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":572,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/571\/revisions\/572"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=571"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=571"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=571"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}