{"id":48,"date":"2013-10-21T16:48:00","date_gmt":"2013-10-21T15:48:00","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2013\/10\/21\/48\/"},"modified":"2025-05-29T11:53:41","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:41","slug":"48","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2013\/10\/21\/48\/","title":{"rendered":"Farolen inteligentzia"},"content":{"rendered":"<div><a href=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-g44_MjqTaj8\/UmVMY5LtpvI\/AAAAAAAAAdc\/Lc2XAhYuo28\/s1600\/original_farola1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"\" src=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-g44_MjqTaj8\/UmVMY5LtpvI\/AAAAAAAAAdc\/Lc2XAhYuo28\/s200\/original_farola1.jpg\" width=\"200\" height=\"155\" border=\"0\" \/><\/a>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Ostiralean atera zen egunkari batean irakurri ahal izan nuen <b>farola intelijenteak<\/b> izan behar ditugula laster batean. Hauen inguruan inor edo ezer agertzen ez bada iluntasuna izango da nagusi nonbait, bueltan ibiltzen diren eltxoen kalterako, alajaina. Farola hauek jarriko nituzke <b>FAGOR<\/b>rera begira; gardentasunez argitu beharko da laster batean enpresaren etorkizuna. Oraingoz, farolen xedea era berean modelatuz, argitu eta aurreztu egin beharko baitu Kooperatibak aurrera egiteko. Zorterik onena langile guztiei.<\/div>\n<div><\/div>\n<div>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Argiteria sistema potentea heldu zen atzokoan Erriberara. <b>Tuteran<\/b>ospatu zen <b>Nafarroa Oinez<\/b> eta arrakastatsua izan zen; eguraldi eta jendetzari dogokionez bederen. Bertako Gobernu gezurti eta espa\u00f1olistak espetxeratua du geure <b><i>Lengua Navarrorun<\/i><\/b> maitea; bizkarra eman zion aspaldik herriari. Eta bizkarra aipatuz gero, ezin izango dut gaurkoan ehiza denboraldia aipatu gabe utzi. Izan ere, aittaginarrebak oineko hezurtxoren bat apurtu zuen atzokoan postuetatik kotxerako bidean. Bizkarra eman dio ehiza denboraldiak Matiasi, hasi orduko, min hartuta, aldaketa eskatu behar izan dio dagokionari.<\/div>\n<div><\/div>\n<div>\u00a0Idazten duen honek ez du mundu hau gehiegi ezagutzen baina ostiralean jaso nuen gonbiteak, agian, urteren baten eskopeta bat erostera bultzatuko nau. <b>Pelayo<\/b>ren esanetan, erretreta hartuta Jarindo edota Kurtzetako postuetara joango gara elkarrekin; txorixo\u00a0 ogitartekoa, ardo pixka bat eta tertulia eder bat usoen pasea itxoiten dugun bitartean. Plan hobeagorik izango da agian, baina jubilazioari horrelako zertzeladak emanez gero, demasa.<\/div>\n<div><\/div>\n<div>Kirolari dagokionez aberatsa izan da, beste behin, asteburua. Behobiarako 3 aste baino ez dira gelditzen eta honen aitzakiapean lasterketak ditugun edonon. Arrasaten TAFID krossa ospatu zuten; lasterketa bizia izaten da. Debagoeindar ugari izan bazen ere, Goierri aldera eraman zuten txapela. <b>TAFID<\/b>eko kilometroak kopuruz urri samarrak direlako edo, <b>Donostiako 15ak<\/b> batu zizkioten batzuk igandean ostiralekoei. Eta Bilbon mugitzen den guztia handiagoa den ildotik, bertan egin ziren kilometrorik potoloenak; <b>gaueko maratoia<\/b> ospatu baitzen Bizkaiko hiriburuan; ilunetan, farolak Sanmames berriko fokoen pare, ziur. Ikusten duzuenez aukerak han eta hemen.<\/div>\n<div><\/div>\n<div><a href=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-xcfDyFa4cVM\/UmVMEURN_MI\/AAAAAAAAAdU\/ArkVxpHQj4c\/s1600\/ullibarri-antonana-048-640x640x80.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"\" src=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-xcfDyFa4cVM\/UmVMEURN_MI\/AAAAAAAAAdU\/ArkVxpHQj4c\/s200\/ullibarri-antonana-048-640x640x80.jpg\" width=\"200\" height=\"150\" border=\"0\" \/><\/a>Ni larunbatean <b>Anto\u00f1anan<\/b> izan nintzen <b>RAID<\/b>berri batez disfrutatzen. <b>Olasagasti <\/b>bikote moduan hartuta lan bikaina burutu genuen. Asierri komentatu nion bezalaxe, 41 urtekin hasi naiz gauza berriak probatzen. Neoprenoa soinean jartzeko komeriak izan ziren baina tira\u2026.dena ederto. Agian, balizaren bat edo beste gehiago har genezakeen baina estrategia egokia egin genuela deritzot. Rapelean zirko kontuak jarri nituen ikusgai baina era aproposean amaitu zen abentura\u2026jejeje<\/div>\n<div><\/div>\n<div>Lehen mailako futbola ere heldu zaigu asteburuan. <b>Errealak<\/b> Valentzian irabazi ostean Manchesterren egin behar lanak; ea partiduren bat irabazten duen talde donostiarrak. <b>Osasunak<\/b> Bartzelona handia frenatu du ustekabean eta Bilbotarrek gaurkoan jokatuko dute;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <i>\u201c partido peligrosisimo\u201d<\/i> esan du Valverdek\u2026desde luego\u2026.<\/div>\n<div><\/div>\n<div>Farolek argia ematen dute eta sagarrondoek sagarrak. Horrelako batean sagarrak aurrezten dituen sagarrondorik asmatzen badute\u2026geureak egingo du. Bien bitartean, atzoko bazkarian sobratu zen tarta zatia jango dut afalostean, sukaldeko argia piztuta eta bestelako sagar konpotak beste baterako aurreztuz. Ondo izan.<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Ostiralean atera zen egunkari batean irakurri ahal izan nuen farola intelijenteak izan behar ditugula laster batean. Hauen inguruan inor edo ezer agertzen ez bada iluntasuna izango da nagusi nonbait, bueltan ibiltzen diren eltxoen kalterako, alajaina. Farola hauek jarriko nituzke&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":101,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-48","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/101"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=48"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":131,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48\/revisions\/131"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=48"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=48"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=48"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}