{"id":47,"date":"2013-10-28T18:07:00","date_gmt":"2013-10-28T17:07:00","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2013\/10\/28\/47\/"},"modified":"2025-05-29T11:53:41","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:41","slug":"47","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2013\/10\/28\/47\/","title":{"rendered":"Pote asturiarra"},"content":{"rendered":"<p>Patxi Lopezek egutegiari eskainitako jaieguna aprobetxatuz, Asturias aldera egin dugu osteratxoa. Quiros izeneko bailaran pasa dugu asteburu luzea; bertako paisai berdeak, Euskal Herria motxilan sartu eta bertara eraman izan bagenu bezala jardun du keinuka lotsagabe. Erreka freskoek lau haizetara zabaltzen zuten freskotasuna dastatu dugu gustora; marroi koloreko hostoek lurreko ezkur eta perretxikoak estaltzen zituzten neurrian, zabaldu\u00a0 digu Quiroseko bailarak maindirerik bistosoena.<\/p>\n<div><a href=\"http:\/\/3.bp.blogspot.com\/-i56_fsw0xs4\/Um6ZW4s5niI\/AAAAAAAAAd4\/fMSkEOO3Kh0\/s1600\/Aciera+(Quir%C3%B3s)+005.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"\" src=\"http:\/\/3.bp.blogspot.com\/-i56_fsw0xs4\/Um6ZW4s5niI\/AAAAAAAAAd4\/fMSkEOO3Kh0\/s200\/Aciera+(Quir%C3%B3s)+005.jpg\" width=\"200\" height=\"150\" border=\"0\" \/><\/a>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Orientazioko froga baten izan naiz. Liga Norteko etapa berri bat jokatu da Asturiasen. Horrelako Liga bat izanik, maila polita izan du; ni neu, itxuran aritu naiz baliza galduen bila. Erliebe traketsari aurre eginez, mapak eskatutako puntu guztietaik pasatzeko gauza izan naiz. \u00a0Naturak eskaintzen dituen elementu ugari hartu behar izan ditugu erreferentzi gisa baliza guztiak \u201cpikatzeko\u201d. Eta frogan parte hartzen nintzela, kontarbandista sentsazio zirraragarri bat izan dut gorputzean. Ibilbideko leku konkretu batzuetan Goardia Zibilak ikusi baititut euren jantzi berde eta fosforitoekin; gertu baina urruti xamar, Letizia eta Felipetxo ei zeuden asturiarren gozomenerako.<\/div>\n<div>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Pote asturiarra ere ezagutu dut \u201cprintzipaduan\u201d. Bertara joan eta ezin O\u00f1atira bueltatu bertako jaki gozoa dastatzeke. Sagardo pixka batek lagundu dio otorduari eta bueltako bidaiari\u2026ere\u2026.Laredo, Noja eta konpaniak kotxe pilaketa eskaini baitziguten autoaren atzeko aldean zihoazen gastetxoen haserrerako.<\/div>\n<div>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Eibarren, Cuevas handia omentzeko edota urteen puru gogoratzeko,\u00a0 lasterketa herrikoi bat antolatu zuten asteburuan. Merezitako ekimen apal eta polita. Lasarten berriz, Behobiara begira dagoen korrikalari ugari elkartu zen; Yeray Varelak irabazi zuen lasterketa. Gorputzaldi ederrean dago o\u00f1atiarra, zorionak.\u00a0 Eta gorputzaldi oparoan dugu ere, Griezman frantziarra; Almeriari bi gol egiteaz gain, taldearen erritmoa markatu nahian dabil sintoniarik erritmikoenean.<\/div>\n<div>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Eta erritmorik gabe, guztiz arritmiko agertu zaigu AVT delakoa Madrilen. \u201cTraizio\u201d bezalako hitz ponpoxoak ohikatu dituzte Colon plazan; Parot doktrinaren aurka borrokatu duten horiek, ezingo dutela herri honen historia idatzi ere erran du Mari Mar Blanco ermuarrak. Gizaldiz gizaldi, geure historia euskaldunok idatzi izan dugulako izango da, edo, adibidez, Ertamerika edo Hegoamerikako historia Espainiarrek idatzi ez dutelako\u2026&#8230; Indarkeriaren poderioz gezurrez apaindutako idatzi maltzurrenak baino ez ditu Espainiak bere bitrina lapurtuetan.<\/div>\n<div><a href=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-VVTMqdBy9zo\/Um6ZbwJnvEI\/AAAAAAAAAeA\/X5HPMaycoJU\/s1600\/lou_reed.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"\" src=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-VVTMqdBy9zo\/Um6ZbwJnvEI\/AAAAAAAAAeA\/X5HPMaycoJU\/s200\/lou_reed.jpg\" width=\"200\" height=\"200\" border=\"0\" \/><\/a>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Su ta Gar talde eibartarra izan zen ostiralean O\u00f1atin. Mari edota Jotake bezalako abestiak kasetean entzuten nituen txima- luzeak airera eramanda. Nahi \u00a0eta ezin, ilea luzatzen zitzaidanean\u00a0 kiribiloak baino ez zuten lekua hartzen ene buruan. Heavy\u2026de postal..jejeje. Eta talde historikoak aipatu aldera, ezin aipatu gabe utzi Lou Reed handia; atzokoan zendu zen The Velvet Under Graund taldearen sortzailea.<\/div>\n<div><\/div>\n<div>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Santander aldean, Bilborako autobidean eta aurreko kotxearen paratxokea ez joteko ahaleginean, pote asturriarra etorri zait behin eta berriz gogora ( edo ahora). Balizak neureganatuta eta alaben irribarrea poltsikoan, bazkari eta asteburu ederra maite ditudanekin. Eutsi.<\/div>\n<div><\/div>\n<div><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Patxi Lopezek egutegiari eskainitako jaieguna aprobetxatuz, Asturias aldera egin dugu osteratxoa. Quiros izeneko bailaran pasa dugu asteburu luzea; bertako paisai berdeak, Euskal Herria motxilan sartu eta bertara eraman izan bagenu bezala jardun du keinuka lotsagabe. Erreka freskoek lau haizetara zabaltzen&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":101,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-47","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/101"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=47"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":130,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47\/revisions\/130"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=47"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=47"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=47"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}