{"id":449,"date":"2016-02-29T19:15:01","date_gmt":"2016-02-29T18:15:01","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=449"},"modified":"2025-05-29T11:53:32","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:32","slug":"otsailak-29","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2016\/02\/29\/otsailak-29\/","title":{"rendered":"OTSAILAK 29"},"content":{"rendered":"<p>Eguzki- urtearen iraupena geure egutegira ahalik eta zehatzen egokitu beharra dago; horretarako erabiltzen dira bisurteak. Doikuntzak egingo ez bagenitu, urtaroak egutegian mugitzen joango lirateke. Gaur otsailaren 29a dugu, doikuntza eguna da beraz.<\/p>\n<p>Hilabetearen hasieran ez zuen euririk egiten eta haren falta sentitzen genuen. Azken egun hauetan aldiz, zaparrada ederrak izan ditugu geurean. Badirudi hilabetea, hezetasunari dagokionez bederen, doitu beharra dagoela. Beharbada <strong>Txikon<\/strong> handiak ere, horrelako zerbait erabakiko zuen; alegia, udaberrian mendi dexente igotzen direnez, neguko igoerekin doitu beharko dela kontua. Mendizale bizkaitarrak eta bere hiru lagunek historiaren beste pasarte bat idatzi dute; Nanga Parbat, 8126 metroko mendia, neguan lehen aldiz igo dute.<\/p>\n<p>Mendi kontuekin hasi naizen honetan ez nuke aipatu gabe utzi nahi asteburuan izan den Altitoy lasterketa. Euskaldun ugari batu ditu Pirineotan egiten den eski lasterketa honek. <strong>Kilian Journet<\/strong> ezagunarentzat izan da txapela; Matheo Jacquemoud izan du lagun. Eta momentuak horrela eskatzen duelako, ardoz apaindutako argazkian duzue irabazlea beste txapeldun batekin, <strong>Sir Pelayorekin<\/strong>.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2016\/02\/IMG-20160228-WA0001.jpg\" rel=\"attachment wp-att-450\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone  wp-image-450\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2016\/02\/IMG-20160228-WA0001-300x225.jpg\" alt=\"IMG-20160228-WA0001\" width=\"208\" height=\"156\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2016\/02\/IMG-20160228-WA0001-300x225.jpg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2016\/02\/IMG-20160228-WA0001-768x576.jpg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2016\/02\/IMG-20160228-WA0001-1024x768.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2016\/02\/IMG-20160228-WA0001-1440x1080.jpg 1440w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2016\/02\/IMG-20160228-WA0001.jpg 1600w\" sizes=\"auto, (max-width: 208px) 100vw, 208px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Outletean jarritako artikuluak ere izan ditu asteburuak; azken hilabetetan dendan saldu ezinean ibili diren praka, alkandora eta dena delakoak atera dituzte prezio merkeagoan. Hasierako inbertsiaoa doitu beharra dauka saltzaileak. Esan didatenez, euritako dezente saldu dituzte. Zergatik ote?<\/p>\n<p>Cross denboraldi ankerra bukatzear dago. Madrilen, Zarzuelako zalditegian, ospatu zen atzokoan kluben arteko Espainiako txapelketa. Euskaldunen artean <strong>Alo\u00f1a Mendi<\/strong> ordezkatu zuten mutilen lana nahiko nuke nabarmendu; Yeray eta Sergio o\u00f1atiarrek lan bikaina burutu zuten Cruz, Revuelta eta Tasiorekin batera. Lehen hamar onenen artean sailkatu ziren. Bestetik, <strong>Odriozola<\/strong> oreretarrak bigarren amaitu zuen Espainiako martxa txapelketan; udan izango diren Joku Olinpikoetan egoteko gutxieneko marka erdietsi badu ere, estatuko arautegiaren arabera bigarren saiakera bat egin beharko du Rion egoteko. Outletean doitu beharko du \u00a0Olinpiadetarako salbokonduktoa.<\/p>\n<p>Esaera zaharrak dioenez, <em>otsailean atera ohi dira hartzak lezetatik<\/em>. Hartzei berdin izango zaie egutegiko egunak gregorianoak ala julianoak izan; agian, outleteren beharrik izanez gero, laino euritsuenetan bilatuko dute bidea. Ondo izan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eguzki- urtearen iraupena geure egutegira ahalik eta zehatzen egokitu beharra dago; horretarako erabiltzen dira bisurteak. Doikuntzak egingo ez bagenitu, urtaroak egutegian mugitzen joango lirateke. Gaur otsailaren 29a dugu, doikuntza eguna da beraz. Hilabetearen hasieran ez zuen euririk egiten eta haren&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-449","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/449","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=449"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/449\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":451,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/449\/revisions\/451"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=449"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=449"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=449"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}