{"id":423,"date":"2016-01-18T18:16:47","date_gmt":"2016-01-18T17:16:47","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=423"},"modified":"2025-05-29T11:53:32","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:32","slug":"423","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2016\/01\/18\/423\/","title":{"rendered":"ZIPRIZTINAK"},"content":{"rendered":"<p>Zabaldu orduko itxi behar izan zuten <strong>Antzuola<\/strong>ko mendi lasterketarako izen emate epea; izan ere, dortsalik gabe gelditu dira antolatzaileak. Agidenez,, horrelako lasterketak modan daude geurean. Arrasaten apirilean izango den lasterketan parte hartzeko aukera ere, eskura du mendi lasterketa zaleak eta laster batean, Alo\u00f1ako igoerarako izen ematea ere, zabalduko dute. Horrela, eta lehen elur malutek utzitako paisai zuriak zapaltzen korrikalari dexente izan da asteburuan entrenatzen.\u00a0 Atzo, Olaterako bidean kilometro lasai batzuk egiten ari nintzela, egin nuen trikitx Kurtzeberritik zetorren talde batekin; ordurako eginak zeramatzaten kilometro kopurua bota zidan <strong>Txomin<\/strong>ek hasperen labur baten ostean.\u00a0 Diotenez, edertasunaren erdia paisaiaren baitan dago, beste erdia berriz, berau begiratzen duen pertsonaren baitan. Gustuko lekuan aldaparik ez.<\/p>\n<p>Elurra aldiz, ez da soilik mendian korrika edo tontorren bila dabilen horren gustuko. Haur ugari bildu zen atzoko goizean ere, Arantzazu edota Duru aldeko aldapa zurietan. Eta fenomenoarekin bat egin nahian dabilelako edo, izenburu apropos bat duen filmerik ere estreinatu da geurean. <em><strong>\u201cPalmeras en la nieve\u201d<\/strong><\/em> alegia. Pirineoetako mendietatik Afrikako epeltasunerako bidai bateko maitasun istorioak zipriztindu zuen zinemara sartzeko ilara. Jakin badakit, adibidez, istorio bat ez dela inoiz entsalada batekin hasten, baina bai ordea ardoarekin. Eta mahats zuku alkoholdunarekin izaten da eztabaidarik;<strong> Artadi<\/strong> upeltegi arabarrak bere bide propioa egitea erabaki duenetik bada kontu azpimagarririk. Orain, <strong>Rioja Taldeak<\/strong> azpi- eremuak desberdintzeko arautegi jakin bat proposatu du; hau euskal upeldegientzat albiste ona dela ezin ukatu. Zergatik orain ordea? Zerbaiten beldur ote dira Rioja Taldekoak?<\/p>\n<p>Luis <strong>Bolunburu<\/strong> korrikalariaren omenez egiten da urtero Arrateko landetan krossa. Lokaztutako zirkuitu eder batean Ander Sagarzazu donostiarra izan zen azkarrena. <strong>Italika<\/strong>n ez bezela, ez zen atleta afrikarrik izan Eibarren; aitzitik, Sevillakoari \u201c cross \u201c etiketa zintzilikatzea ez da zuzenegia. Izan ere, hezetasunik gabeko asfaltu itxuradun ibilbide batean aritu baitziren lasterkariak\u2026horren azkar, horren arin. Mugertzaren omenezkoa berriz, datorren igandean izango da; nahiago dut Mugertza, Bolunburu edota Lasarte Italika baino.<\/p>\n<p>Kafea hartzeko txoko berri bat dugu herrian. Han eta hemen asko idatzi da ostiralean <strong>Markel Irizarrek<\/strong> zabaldu duen kafetegiaren inguruan. Porrotx edota Indurain izan ziren zeremonia maisu mukururaino betetako Portu plazako kafetegian. Baina kafe beroaren lekuan, ardoa edaterik ere badago antza; baina bistan denez, bere kontsumoak abeslari ona naizela iradoki dezake.\u00a0 Horrela izan bedi!!!<\/p>\n<p>Astebete barru Kanariar irletako abenturatxoren batekin aspertuko zaituztet. Igandeko maratoiak\u00a0 urduritasun zantzuak zabaldu ditu dagoeneko ene gorputzean.\u00a0 Astean ohi baino gehiago zaindu beharko naiz, jan \u2013 edanean bederen. Ardoaren lekuan ura adibidez, baina beti ere, tamainan. Ondo izan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zabaldu orduko itxi behar izan zuten Antzuolako mendi lasterketarako izen emate epea; izan ere, dortsalik gabe gelditu dira antolatzaileak. Agidenez,, horrelako lasterketak modan daude geurean. Arrasaten apirilean izango den lasterketan parte hartzeko aukera ere, eskura du mendi lasterketa zaleak eta&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-423","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/423","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=423"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/423\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":426,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/423\/revisions\/426"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=423"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=423"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=423"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}