{"id":396,"date":"2015-10-26T20:25:36","date_gmt":"2015-10-26T19:25:36","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=396"},"modified":"2025-05-29T11:53:33","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:33","slug":"marra-zuriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2015\/10\/26\/marra-zuriak\/","title":{"rendered":"MARRA ZURIAK"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400\">Beste askotan bezalaxe, iratzargailuaren beharrik ez du izan \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u201c Ixabelek\u201d esnatzeko. \u00a0Maindireak ere latzak iruditzen zaizkio horrelako gauetan; begiak bildu ezin izan dituen gau mehatsugarri berri bat izan da. Gosari gazi-gozo bat hartu ostean etxetik atera eta \u00a0aurpegiko zimurrei begira geratu da igogailukoko ispiluan; azken urteek eskainitako ardura eta kezkek marraztu izan duten itxura nabarmentzen da. Heldu da behebarrura. Automobil bat du zai.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\"><strong>Lumbreras<\/strong> Errioxa aldean dagoen herri dotore bat da. Bertako basoetan <strong>Ipar Liga<\/strong>ko orientazio froga berri bat ospatu da asteburuan. \u00a0Udazken kolorez margotutako erliebe eder batean ibili gara balizen bila; artea eta pago bakan batzuen artean, kolore gorri eta horixka aurkezten digu haritzez jantzitako zuhaiztiak. Baliza guztiak aurkitu baditut ere, ez nahiz bestetan bezain fin ibili asteburuan. Agian, beharbada, ostiraleko lasterketak utzitako ajearen ondorioa izango da. Izan ere, <strong>Tafyd<\/strong>ek antolatzen duen gaueko lasterketa ederrean, arnasestuaren zurrunbiloa dastatu bainuen. Beteranoen kategorian saritu ninduten. Bada zerbait. Gustura nago, oso gustura, batean eta bestean eginiko lanarekin.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Balizen bila nenbilen horretan \u201cIxabelek\u201d <strong>A-1<\/strong>eko bidesariak pasa ditu dagoeneko. Bidai berri baten joanekoak ez du oraingoz aparteko nobedaderik. \u00a0Errepideko marra zuriak segunduekin ezkondu nahian dabil; maiz, \u00a0denboraren abiadura geldotu nahiko luke.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\"><strong>Aizkorri<\/strong>k badu ere oinetan harizti dotorerik. Pagoarekin nahasten diren paisai karstikoegian datoz mendizaleak makurtutako gurutzeraino. Makurtuta baino apurtuta dagoen gurutzearen aldrebeskeriez berba egiten bada ere, irratia entzuten ari denik ere ikus daiteke tontorrean. Donostiako futbol taldearen ernaberritzearen berri \u00a0jaso du uhinen bidez; izan ere, Levante taldea erraz menderatu du <em>Angelusaren orduan<\/em> hasi den norgehiagokan. \u00a0Izan bedi zantzurik goxoena.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\"><strong>Rosi<\/strong> italiarra doktore titulua galtzeko zorian izan daiteke. Motor munduan aditua ez banaiz ere, pilotuak eginiko keinuak amarru tankera itzela du. Abiadura kontrolatuaren jabe ziren horretan, hasi ziren pilotu biren arteko traba edota tentsioak pertsonifikatutako akidurak. Eta dirudienez, doktoreak errezetatutako botika ez da aproposena izan.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Botikek eragina egin duten zalantzak ere baditu \u201cIxabelek\u201d. Presondegira iritsi denean egonezina gailentzen da emakumearen borondatean. Bibotedun petral baten ahotik entzun du ezingo duela semea bisitatu. Ez dagoelako beharko lukeen tokian, eraman egin dutelako. \u00a0Errepideko marra zuriak etenda azaldu zaizkio eta eragin natural baten gisan, zimur bat gehiago margotu zaio bekokian. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Zoritxarrez usu izaten dugu bibotedun petral eta tankerakoen berri.Horregatik da beharrezkoa larunbatean \u00a0O\u00f1atiko gaztelekuan burutu zen kutsu kulturalez jantzitako aldarrikapena . <strong>SARE<\/strong> mugimenduaren eskutik musika eta poesiaren bitartez zabaldu zen aldarrikapena. Beharrezko egitasmoak , selfiak izan zituen lapikoan dispertsioaren aurkako errebeindikazioa antzezteko. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Ziegetako zerrailen hotsek oztopatu dute pentsamendurik minkorrenak. Igogailuko ispiluan pausatuko da besteren baten berriro. \u00a0Maindireak latzegiak ez diren horretan eta errepidetako marra zuriak geldirik dirautenean, izango da gurutzeak zuzen eta tente ikusteko aukera.Ondo izan.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Beste askotan bezalaxe, iratzargailuaren beharrik ez du izan \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u201c Ixabelek\u201d esnatzeko. \u00a0Maindireak ere latzak iruditzen zaizkio horrelako gauetan; begiak bildu ezin izan dituen gau mehatsugarri berri bat izan da. Gosari gazi-gozo bat hartu ostean etxetik atera eta&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-396","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/396","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=396"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/396\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":397,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/396\/revisions\/397"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=396"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=396"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=396"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}